Hauteskundeetako azken astean gaude. EHPM-MPEHk mobilizazioak deitu ditu hauteskunde garai honetan, gure aldarrikapenak agerian uzteko. Hego Euskal Herriko 200 udal baino gehiagotan eta Batzar Nagusietan aurkeztutako ”1080 Gutxieneko Pentsioaren osagarriaren MOZIOAri” emandako erantzunak legitimitate berri bat eta gure aldarrikapenei bultzada handia eman die.
