Rojo y Negro Televisión





Manual de lenguaje integrador no sexista



En PDF



Estatutos CGT


Estatutos - Estatutoak CGT-LKN Euskadi

Estatutoak (LKN-CGT)

Euskadiko Lanaren Konfederakunde Nagusiaren estatutuak

I. TITULUA. DEFINIZIOA ETA XEDEA

1. Art. EUSKADIko C.G.T.-L.K.N.ren Lurralde Konfederakundea izendapenarekin, Askatasun Sindikal eta xedapen osagarriei buruzko, abuztuaren 2ko 11/85 Lege Oganikoaren babespean eratzen da; langileriaren erankunde anarkosindikalista da eta, beraz, klasekoa, autonomoa, autogestionarioa, federalista, internazionalista eta libertarioa, haren helburuak honakoak izanik:

a) Langileriaren elkartze borondatea garatzeko lan egitea, arraza, hizkuntza, herritartasun, ideia politiko nahiz erlijiosoak bereizketarako argudioak izan gabe.

b) Langileriaren burujabetza ekoizpen, banaketa eta kontsumoaren baliabideen lorpenerako; eta ekintza sindikalaren bitartez eskubide eta interes profesionalen defentsa.

c) Esplotazioa nahiz pertsonen duintasun eta askatasunaren aurkako edozein motako zapalketaren deusestatzea eta gizarte libertario baten lorpena.

d) Langileriaren arteko elkartasun eta elkar-languntzaren praktika, hala nola berehalako interes ekonomikoen defentsa.

e) Edozein motako ekimenen sustapen eta antolaketa bideratuak daudenak:

– Formazio profesionalaren garapen sistematikora.

– Oreka ekologikoaren mantenura eta ingurugiroaren defentsara…

– Kolektibo, talde, sektore eta nolabaiteko bereizketa edota giza, arraza, lan, ekonomia, etabar. bereizketa jasaten duten pertsonenganako bermea eta laguntza haien formakuntza pertsonala nahiz profesionala gizarte libertarioaren garapenaren helburuarekin.

– Mota guztietako formazio eta kulturaren dibulgazioa, edozein eremu eta mailan.

– Ekintza soziala: haurtzaindegi laboralak, jantoki sozialak, maltratatuak izan diren pertsonentzako zentruak, etabar.

f) Pentsakera libertario eta anarkosindikalistaren sustapen eta hedapena, eta sindikalismoaren, anarkosindikalismoaren eta mugimendu libertarioaren ikasketa eta ikerketara laguntzea. Beste korronte sindikalen eta langileriari interesatu ahal zaizkion gaietara zabalduko den ikasketa, zientzia sozialen eta ekonomiaren ikasketa eta ikerkuntza aldez aurretik azaldutako helburuen betetze hobeagoa garatuko duena.

g) Azaldutako helburuak lortzeko, hurbil dauden erakundeekin kooperazioko erlazioak sortuko ditugu garapenerako laguntza eman ahal dutenak, gehien bat ekintza zuzena erabiliz kasu bakoitzean hoberen uste den moduan, Plenu eta Kongresoetan definitutakoak, ekintza sindikala edozein esku sartze politiko, erlijioso, etabarretik baztertuz.

 

II. TITULUA. AKTUAZIO ESPARRUA ETA HELBIDEA

2. Art. EUSKADIko C.G.T.-L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundeak,  Euskadi eta Nafarroako Autonomi Erkidego osoko lurraldeak ditu, aktuazio lurralde esparrua gisa.

3. Art. EUSKADIko C.G.T.-L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen esparru profesionala soldatapeko langileak, manualak eta intelektualak, aktiboan nahiz langabezian, hala nola soldatapean ez dauden langile autonomoak, sektore guztietako aktibitate ekonomiko guztiena da.

4. Art. Konfederakunde honek oraingo helbide soziala Bilbon ezartzen du, K/ Bailén, 7 zenbakia, 2 eta 3 departamentuak, Bilbo 48003 (BIZKAIA), aurrerago kudeaketako organoek, helburuen betebeharrerako beharrezkoa eta egokiagoa dela onetsiz gero, mugi dezakete kalterik gabe. Helbide sozialaren edozein aldaketa federatutako Sindikatuei jakinaraziko zaie, hala nola beste erakunde konfederaleei eta dagokion bulego publikoari.

 

III. TITULUA. FUNTZIONAMENDUKO PRINTZIPIO GIDARIAK

5. Art. Konfederakunde honen funtzionamendua, hitzarmenak hartzeko nahiz kudeaketako eta ordezkaritza organoen hautaketarako demokrazia zuzeneko printzipioengatik zuzendua izanen da.

6. Art. Konfederakunde honetara federatuak dauden erakunde federatu guztiak: Sindikatua; Probintzia, komarka eta komarka-arteko federazioak; Federazio sektorialak; etab. Konfederazioak behar duen informazioa ezarritako  bide organikotik ematera behartuak daude. Era berean, Konfederakundea behartua dago Sindikatu eta beste erakunde federatuei behar duten informazioa ematera.

7. Art. Konfederakunde honetara federatuak dauden erakunde ezberdinak, haien aktuatzeko esparruen barnean, ahal den funtzionamendu autonomorik handiena izango dute. Aipatutako autonomia gauzatzerako orduan ezin izanen dute Estatutu hauek kontraesan; ezta Konfederakundearen Akordio orokorrak ere. Erakunde bakoitza bere aktuazioak dakartzan betebeharren arduradun izanen da.

IV. TITULUA. SINDIKATUENA

8. Art. EUSKADIko C.G.T.-L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundea Estatutuetako 2. Artikuluan definitutako esparru geografikoan egituratzen diren sindikatuen Konfederakundea da. Haien artean federatutako sindikatuaek Federazio probintzialak, komarkalak, komarka-artekoak eta Federazio Sektorialak osatuko dituzte.

9. Art. Aktibitate profesional berdintsu edo antzekoen barnean dauden Sindikatuak haien artean federatuko dira Federazio Sektorialak edo Arlokoak sortzeko; haietan sartuko dira Sindikatu Bakarretan eta hainbat ofiziotan afiliatutako Sekzio eta dagokion Sektorean afiliatutako nukleoak .

10. Art. EUSKADIko C.G.T.-L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen oinarria Sindikatua da. Sektoreko edo Arloko Sindikatu bat eratzeko, gutxienez, hirurogehi eta hamabost (75) afiliatu behar dira. Aipatutako kopurura iristen ez bada, Sindikatu Bakarreko edo Ofizio Ezberdinetako Sindiktuaren barnean Sekzio bat osatuko dute. Azkeneko hauek, estatutuei jarraituz, hirurogehi eta hamabost (75) baino gutxiago eta 10 afiliatu baino gehiago izanik eratu daitezkeen Sindikatu bakarrak dira.

Sindikatuak esparru lokalean, komarkalean, komarka-artekoan eta/edo probintzialean eratuak izango dira. Hori bai, hirurogehi eta hamabost (75) afiliatu baino gutxiago ez diren bitartean, Arloko Sindikatu bat eratzea erabakiz gero, momentu hortan barne daudenen esparru geografikoa txikiagoa izanik, lehenengoak, automatikoki egoera berrira egokituko du estatutarioki bere esparru geografikoa.

Edozein modutan, ezinezkoa izanen da esparru geografiko berdinean Sektore berdineko bi edo Sindikatu gehiago egotea, ezta ere Ofizio Ezberdinetakoa.

11. Art. Sindikatuek enpresa, sektore eta/edo lan zentruko Sekzio Sindikalak eratu ahal izanen dituzte. Enpresa berdinak Sindikatu baten esparru geografiko berdinean lan zentru bat baino gehiago daukanean, Sekzio Sindikalak dagokion Enpresetako Komiteetako hautaketako esparrura moldatu beharko dira.

12.Art. Sindikatuek Federazio Sektorialen funtzionamenduko esparru berdinean eratzerako saiakera eginen dute. Ordea, afiliatuek hola onartuz gero, Sektore anitzeko Sindikatu bezala eratu ahal izanen dira, Sektore ezberdinak taldekatuz, afiliatuak eragindako Federazio Sektorialetan banatzeko beharra edukiz, partehartze organikoa eta kotizazio banaketa zuzena bermatzeko.

Sektore anitzeko Sindikatuen eraketa eraginkortasun organiko eta efikazia sindikaleko arrazoietan oinarritua izan beharko du. Enpresako sindikatuak edo produkzio espezifikoko sektore-azpikoak ezin izango dira eratu.

Sektore anitzeko Sindikatu baten afiliatu batzuk, zenbakian hirurogehi eta hamabost (75) baino gutxiago ez izanez gero Asanbladan bereiztea erabakiko balute Sektore Sindikatua eratzeko, aukera hori errespetatzeko helburuarekin, kaltetutako Sektore anitzeko Sindikatuak bere izendapena eta aktuatzeko esparrua aldatuko du modu automatikoan egoera berrira egokitzeko. Esparru geografiko zehatz batean Sindikatu Bakar bat eratu ahal izanen da Ofizio Ezberdinetako Sindikatu baten ordez.

13. Art. Konfederazio honetara Sindikatu berri bat batu ahal izateko, beharrezkoa izanen da idatzi baten bitartez Idazkaritza Iraunkorrari eskaera egitea, dagokion Federazio geografikoari aipatutako batuketa errepikatuz arazorik gabe, afiliatu kopurua eta Fundazio Akta eta bere Estatutuak atxikituz. Hauek ezin izanen dute  estatutuak, araudi organikoa eta L.K.N.ren akordio orokorra kontraesan.

Esandako izapideak beteta, Lurradeko Konfederazioko Idazkaritza Iraunkorra izanen da, gehienez hilabete bateko epean, lehenengo instantzian, honen batuketa edo ez batzearen arrazoiak zehaztuko dituena, EUSKADIko Lurraldeko Komiteko Plenariari bere erabakiaren informazioa emanik. Lehenengo instantzian batzearen eskaera ezezkoa izango balitz, EUSKADIko Lurraldeko Komiteko plenaria izanen da, erabakia hartzen duena, bere aukera firmea izanik. Sindikatu bat ez batzea L.K.Nren estatutu eta akordio orokorren urraketa argian oinarrituta egon beharko du.

Sindikatu berria onartuz gero, Lurraldeko Komiteko Idazkaritza Iraunkorra eragindako Federazio Sektorialari jakinaraziko dio aproposak diren efektuan; eta L.K.N.ren Komite Konfederalaren Idazkaritza Iraunkorrari lehengo kodea emateko.

Sindikatu batek federazioa uzteko prozesu berdina jarraituko da.

14. Art. Sindikatuen funtzionamendua. Sindikatu bakoitzak dauzkan esparruen barnean funtzionamendu autonomia errespetatuz, funtzionamendu demokratikoa bermatzeko, ondorengo beharrezko klausulak ezartzen dira:

a) Afiliatuen Asanblada Orokorra Sindikatuaren erabakitze organo gorena izanen da. Honek elkartzeko aldizkakotasuna zehaztuko du. Gutxienez urtean behin ospatuko da. Nahitaezko erlazioa dago eskubide osoekin Plenu, Konferentzia eta Kongresuetara, lurraldekoak edo sektorialak izan, bertaratzeko. Baita ere gestio eta ordezkaritzako karguen hautaketarako beharrezkoa izango da, hala nola balantzeen, aurrekontuen eta urteko lan plangintzaren onarpenerako.

b) Bileren deialdiak Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorrak hala erabakitzen duelako edo afiliatuen heren batek (1/3) eskatzen duelako izanen dira, aldez aurretik gutxieneko hogei (20) egunekin, zazpi (7) egunetara murriztuz ohiz kanpoko Bilerentzat, deialdia publikoa eginez eta afiliatu bakoitzari kopia bat bidaliz, bertan adieraziz: Bileraren data, lekua eta ordua, eta egunaren ordena. Beharrezkoa den dokumentazioa edo informazioa atxikituko da bileraren garapena hoberena izan dadin, edo, bere gabezian, interesatuek kontsultatu edo erreklamatu ahal izateko, zuzendu behar den pertsona, lekua eta ordua adieraziko da.

c) Afiliatuen Bilera Orokorra Idazkaritza Iraunkorrari eskatuta eta honek deialdia ez egitekotan, aipatutako Bilera afiliatuen heren (1/3) baten deialdiz egin ahal izango da; deialdian, eguneko ordena aipatzeaz gain, data, lekua eta ordua, eta deialdia burutzen dutenen izen eta sinadurak agertu beharko dira. Modu hortan, hauek Sindikatuan existitzen diren baliabide eta azpiegiturak erabili ahalko dituzte.

d) Edozein kasutan, Bileraren hasieran, Mahai Gidaria izendatuko da, Mahaiko Lehendakari bat eta Akten Idazkari batek gutxienez osaturik, Bilera moderatzea eta Akta hartzea haien betebeharrak izanik. Mahaiko kide guztiek sinatu beharko dute Akta.

15. Art. Sindikatu Sektorial bat ez da desegingo gutxienez hirurogehita hamabost (75) afiliatuk jarraitzea eta haren gestioa eta ordezkaritzako ardurak hartzea erabakitzen badute. Era berean, Sindikatu Bakarra, edo Ofizio Ezberdinetako Sindikatua ez da desegingo gutxienez hamar (10) afiliatuk jarraitzea erabakitzen badute eta haren gestioaz eta ordezkaritzaz arduratzen badira.

16. Art. Desegindako Sindikatuaren ondarea Federaziora pasatuko da, eta honen gabezian, esparru geografiko berdineko edo handiagokoa den erakunde organikora, edo Lurraldeko Konfederakunde honetara.

 

V. TITULUA. FEDERAZIO PROBINTZIALENA

17. Art. Konfederakunde honen esparruan Sindikatuen Federakunde Probintzialak eratu ahal izango dira, bakoitza bere bertako esparru probintziala definitua izanik. Federazio baten esparru probintzialean ezin izanen da beste bat eratu. Federazio bat eratzeko beharrezkoa izanen da, gutxienez, bi Sindikatuen existentzia.

18. Art. Federazio probintzial bat Konfederakunde honetara batu ahal izateko, honen Idazkaritza Iraunkorrari eskatu beharko dio idatzi baten bitartez, eta Batzearen Akta, afiliatuen kopurua eta Estatutuak atxikituko ditu. Hauek ezin izanen dute Estatutuak, L.K.Nren arautegi organikoa eta Akordio orokorrak kontraesan. L.K.N.ren Komite Konfederalaren Idazkaritza Iraunkorrari aipatutako dokumentazioaren kopia bat bidaliko zaio.

19. Art. Konfederakunde honetara batuak dauden Federazio Probintzialak, aktuatzeko daukaten esparruan ahalik eta autonomi handiena edukiko dute. Aipatutako autonomi hori gauzatzean, ezin izanen dute Estatutu hauek kontraesan, ezta Konfederakundearen Akordio orokorrak ere. Federazio Probintzial bakoitza bere aktuazioarekin bat datozen betebeharren arduradun bakarra izanen da.

20. Art. L.K.Nren Akordio orokorrak nahita betetzen ez dituen edo nahasi nahi dituen edozein Federazio Probintzial; edo frogarik gabe afiliatuen nahiz bertako organoen aurka akusazioak eginez gero, Estatutuen ez betetze larrian eroriko da, dagokion ondorioak jasanez.

21. Art. Federazio Probintzial guztiak, Estatutuak eta barne funtzionamenduko arauetara moldatzera behartuak egongo dira, hala nola Estatutu eta komizio konfederaleetan egokitutako L.K.N.ren Akordio orokorretara.

 

VI. TITULUA. ERABAKITZE, GESTIO ETA ORDEZKARITZA ORGANOETAZ

 

*Lurraldeko Kongresua

*Sindikatuen Plenua

*Lurraldeko Komiteko Plenaria

*Idazkaritza Iraunkorra

*Idazkaritza Orokorra (lurraldeko ordezkaritza)

22. Art. Lurraldeko Kongresua Konfederakunde honen erabakitze organo gorena da. Lau (4) urteko maiztasunarekin ospatuko da, eta federatutako Sindikatuen partehartze zuzenarekin kontatuko du. Sindikatu bakoitzak dagokion boto kopurua edukiko du, afiliatuen arabera, L.K.N.ren Kongresu Konfederalerako aurreikusitako tablak erabiliz.

Erabakitze organo gorena izanik, Kongresua, politika orokorra, Estatutuen ondorengo moldaketak, eta Lurraldeko Konfederakunde honetako gestio organoen hautaketaz arduratutako komisioa izanen da.

23. Art. Lurraldeko Kongresuaren eta Sindikatuen Plenuaren deialdia, Lurraldeko Komiteko Idazkaritza Iraunkorraren bitartez burutuko da. Zuzenean Sindikatu guztietara bidaliko da, beharrezkoa den informazio guztiarekin eta ponentziak aurkezteko dagokion epeen egutegiarekin, eta gestio karguak okupatzeko kandidatuen proposamenarekin. L.K.N.ren Kongresuko Arautegia gida izanen da Lurraldeko Kongresuko deialdiarako, antolaketarako eta funtzionamendurako, Konfederakunde honen lurraldeko esparrura moldatuz.

24. Art. Sindikatuen batzarra, kongresuen tartean, modu ohikoan urtean behin eta modu ezohikoan egoerak hala eskatzen duen aldiro bilduko den organo erabakitzailea da. Ohiz kanpoko batzarretan, deialdia egitera eraman duten gaiak bakarrik aztertuko dira. Sindikatuen ez-ohizko batzarra deitzeko erabakia, Lurraldeko plenariak hartuko du. Edozein kasutan, Sindikatuen batzarra egitea nahitaezkoa izanen da L.K.Nren batzar konfederaletara joateko.

Batzarra, kongresua bezalaxe, Sindikatuen ordezkaritza zuzenarekin osatuko da. Sindikatu bakoitzak afiliatuen araberako boto kopurua izanen du, L.K.N.ren kongresu konfederaletarako aurreikusitako taulak erabilita. Sindikatuen batzarraren akordioak, ezingo dira Lurraldeko kongresuaren kontrakoak izan. Sindikatuen batzarraren deialdi, antolaketa eta bere garapena batzar konfederaletarako L.K.N.ren estatutu orokorretan ezarritakora moldatuko dira, Konfederakunde honen lurralde eremura egokituta.

25. Art. Lurralde plenaria, Lurralde komiteko idazkaritza iraunkorreko kideek eta Lurralde Federakundeetako eta Federakunde Sektorialetako idazkari orokorrek osatuko dute. Denek batera Lurralde Komitea eratzen dute. Hauek, Kongresuko eta Sindikatuen batzarreko akordioak garatzen indartzeko, bi hilabetero, ohiko lan Plenarian, eta egoerak hala eskatzen duenean ezohikoan, elkartuko dira. Plenariak Konfederakundeko Idazkaritza iraunkorrak deituko ditu, hamabost (15) eguneko aurrerapenakin, deialdian lekua, data eta orduaz gain eguneko ordena aipatuta. Ezohiko Plenariak epe motzagoan dei daitezke.

26. Art. Lurralde Komiteko Idazkaritza Iraunkorra, Konfederakundeko kudeaketa eta ordezkaritza organoa da. Organo erabakitzaileek hartutako akordioak eraginkortasunez praktikan jartzeko beharrezkoa den lana garatu eta koordinatu egiten du.

Aipatutako Idazkaritza Iraunkorra Idazkari orokorrak (lurralde idazkaria), eta Antolaketa, Ekintza Sindikal, Finantza eta Administrazio, Formakuntza, Ingurugiro eta Lan Osasun, Komunikazio, Zuzenbide, Ekintza sozial eta sor daitezkeen beste Idazkaritza batzuek osatzen dute.

27. Art. Aipatutako Idazkaritza Iraunkorreko kideen aukeraketa hirurogehi (60) eguneko aurrerapenarekin deituko den kongresuan, edo ezohiko moduz plenoan, eginen da. Agintaldia lau urtekoa izanen da.

28. Art. Aukeraketarako prozedura. Lurralde Komiteko Idazkaritza Iraunkorreko kideen aukeraketa Sindikatuek proposatutako hautagaitza irekien bitartez eginen da, nahiz eta osatugabeak izan, boto gehien lortzen dituena izanik aukeratua. Hautagaitzak Kongresuaren edota Sindikatuen batzarraren hasiera data baino hamabost (15) egun lehenago jakinaraziko dira. Haietako parte izateko ezinbestekoa izanen da hautagaiek pertsonalki kargu hoietarako proposatuak izatea onartzea eta hartarako akordio organikoz gaitasun gabetua ez izana.

Idazkaritza Iraunkorreko kideak edozein momentutan ezeztagarriak dira, hori egiteko aukeraketarako jarraitu den prozedura bera erabiliko da.

29. Art. Bere eskubide guzien jabe den eta komizio konfederaletan onartutako L.K.N.ren Estatutu eta Akordio orokorretan ezarritako bateraezintasunik ez duen edozein afiliatu izan daiteke Lurralde Komiteko Idazkaritza Iraunkorreko partaide.

30. Art. Idazkari Orokorra (Lurralde idazkaria), konfederakundeko ordezkari publiko eta legala da,  eta horregatik dagozkion gaitasun legalak eta Estatutu hauetako eranskinean biltzen direnak izanen ditu; Konfederakundearentzat intereseko diren gaietan erabiliko direnak, haren aurrean bere kudeaketaren erantzule izanik. Konfederakundearen egoerari buruzko urteko txostena aurkeztu beharko du. Lurralde Komiteko eta Lurralde Plenariako Idazkaritza Iraunkorraren bileretan buru izanen da erregularki.

Idazkari Orokorra L.K.N.eko komite konfederaleko kide da eta edozein arrazoigatik bere funtzioak bete ezin baditu, Antolaketa Idazkariak ordezkatuko du.

Erabaki organoen akordio guztiak gehiengo arruntez hartuko dira, estatutu hauetan biltzen diren gehiengo zehatz handiagoetan izan ezik.

VII. TITULUA. FEDERAZIO SEKTORIALAK

31. Art. Konfederakunde honen barnean, lan jarduera bereko Sindikatuz eta Sekzio Sindikalez osatutako Federazio Sektorialak sor daitezke.

Federazio Sektorialek L.K.N.ren akordio orokorren kontrakoak ez diren Estatutuak edo barne funtzionamendurako araudia izanen dute.

Federazio hauek L.K.N.ren Estatutu orokorretan (gaur egun 23. artikuluan) aurreikusitako Ekoizpen eta Zerbitzu arloen arabera egituratuko dira.

Federazio Sektorial bakoitzeko Idazkari Orokorra, bere esparru sektorialeko ordezkaritza publiko eta juridikoa izanen du, Konfederakunde honetako Lurralde Komiteko eskubide osoko kidea izanik. Zentzu honetan, L.K.N.ren estatutu orokorretan (gaur gaurkoz 32. artikuluan) azaldutako bateraezintasun erregimenaren pean dago.

Edozein arazogatik karguaren egitekoak ezin baditu bete aipatu bateraezintasun erregimenaren pean ere egonen den Antolaketa Idazkariak ordezkatuko du.

Sekzio Sindikalen konferentzia

32.Art. Sekzio Sindikalen konferentzia L.K.Nren sindikal mailako gaiak aztertu, eztabaidatu, prestatu eta hausnartzen dituen organoa da, batez ere, Negoziazio kolektibo eta hauteskunde sindikalei dagozkienak. Bi urtero izanen dira.

Konferentzia Konfederakundeko Idazkaritza Iraunkorrak deituko du, gutxienez lau (4) hilabeteko aurrerapenakin. Deialdian dataz gain konferentzia eginen den lekua eta Sindikatu eta Federazio Sektorialak kontsultatu ondoren Lurralde Komiteko Idazkaritza Iraunkorreko Ekintza Sindikaleko Idazkariak eginen duen eguneko ordena agertuko dira. Kongresurako bezala berrogehi eta bost (45) eguneko epea jarriko da Konferentziako Plenarioan eztabaidatzeko lanak aurkezteko.

Konferentzian Sindikatu ezberdinen Sekzio Sindikalen ordezkari zuzenek eta Federazio Sektorialetako eta Lurralde Komiteko Ekintza Sindikaleko Idazkariek osatuko dute. Konferentziaren irekiera Idazkari orokorrak eginen du, Idazkaritza Iraunkorreko gainontzekoekin Konferentziako irekiera mahaia osatuko duenak hain zuzen. Mahai honek honakoa eginen du:

-Konferentziako mahai gidariaren aukeraketa.

-Bileren ordutegiaren zehaztea.

-Kredentzialen komisioaren aukeraketa

Kredentzialen komisioa Konferentziako hiru kidek, Antolaketa Idazkariak eta Lurralde Komiteko Idazkaritza Iraunkorreko Administrazio eta Finantza Idazkariak osatuko dute. Komisio honek txosten bat igorriko dio Konferentziari.

Konferentziak bildutako Sekzio Sindikalen gehiengoaz har ditzake ebazpenak, Sekzio bakoitzak boto bat izango duelarik. Ebazpen hauek ez dute izaera arautzalerik izanen.

 

VIII. TITULUA. AFILIATUEZ

33. Art. Konfederakunde honetan langileen afiliatzea dagokion Sindikatuaren bitartez eginen da. Modu hontan, nahi duen edozein langile, afiliazio fitxa bete eta afiliatu nahi duen Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorrari eskaera eman beharko dio. Afiliazio eskaera jasota, eta gehienez hamabost (15) eguneko epean, dagokion Idazkaritza Iraunkorra, aipatutako afiliazioaren onarpena edo ezeztapena erabakiko du. Aipatutako epean, Idazkaritza Iraunkorrak ez badu aurkakoa esaten, afiliazioaren eskaera onartutzat hartuko da. Idazkaritza Iraunkorrak afiliazio eskaera bat onartezina dela uste duenean, interesatuari arrazoiak azalduko dizkio. Enpresetatik datozen eskaerentzat, L.K.N.ren Sekzio Sindikala existituz gero, Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorrak, eskatutako afiliazioa onartu edo ezeztu aurretik, eragina duen Sekzio Sindikalari kontsultatuko dio.

Afiliazio eskaera dagokion Sindikatuan zuzenean aurrera eraman daiteke, edota Sekzio Sindikalen bitartez. Edozein kasutan, Sindikatura afiliatzen den edonor eta L.K.N.ren Sekzio Sindikala existitzen den enpresa batean lan eginez gero, automatikoki bertan sartuko da.

Afiliatu guztiek altan ematerakoan, konfederakundeko karneta eta kotizazio egiztagiriak, bere kuoten ordainketari dagozkionak, jasotzeko eskubidea daukate. Hileko kotizazioaren ordainketa Sindikatuko gestio organuek ezarriko dute.

Afiliatu guztiek konfederakundeko karneta edukiko dute, hura bezala akreditazen duena, edozein komiziotan partehartzeko eskatua izan ahalko dena eta zerbitzu konfederalen eskuraketarako beharko dena.

Ejertzitu profesionaleko kideek, orden publikoko indarreko kideek –estatukoa, autonomikoa nahiz esparru lokalekoak izanik–, hala nola kartzeletako funtzionarioek, segurtasun pribatuko kideek edo etorkizunean sor daitekeen beste edozein, ezin izanen dute Konfederazio honetara afiliatu, ezta ere federatutako edo batutako erakundeetara.

34. Art. Edozein afiliatuk hurrengo eskubideak dauzka:

a) Konfederazioaren eta bere erakunde federatuen funtzionamenduaz, baliabideez eta helburuez informatua izatea. Afiliatu batek izaera organikoa duen informazioa eskatuz gero, araudiaren bidetik egin beharko du, elkartua aurkitzen den hautaketa organo zuzenaren bitartez.

b) Aholku sindikala eta juridikoa jasotzea, eta behar izanez gero, bere laneko eta sindikatuko aktibitateekin erlazionatutako arazoekin, Sindikatuko laguntza eta elkartasuna.

c) Sindikatuko, bere Sekzio Sindikaleko, eta L.K.N.ren komisio orokorren Asanbladetan, eskubide guztiak dauzkan kide bezala partehartzea.

d) Sindikatu barnean, bere Sekzio Sindikala eta L.K.N.ren organu federal eta konfederalean, gestio eta ordezkaritza karguetako hautaketan parte hartzea, bai hautesle bai hautagai bezala.

e) Konfederazioaren eta bertara federatutako erakundeen egoera ekonomikoa islatzen duten liburu eta dokumentuak eskuratu ahal izatea, hala nola bere fitxategi eta artxiboetara sartu ahal izatea.

f) L.K.N.ren Estatutu orokorretan jasotako beste edozein eskubide.

35. Art. Edozein afiliatuk hurrengo betebeharrak dauzka:

a) Adostutako kuota sindikala garaiz ordaindu.

b) Sindikatuaren, bere Sekzio Sindikalaren, Konfederazioaren eta orokorrean L.K.N.ren Estatutuak eta Akordioak errespetatu.

c) Behar den garaian, Sindikatuko gestio organuei, Sekzio Sindikalari, eta bere kasuan, L.K.N.ren beste organu federal eta konfederaleei, emandako arduraren gestioez informatzea.

d) Sindikatuko eta bere Sekzio Sindikaleko Asanbladetan parte hartzea, bai akordioak hartzerako orduan bai gestio eta ordezkaritza hautaketarako.

e) Afiliatu batek ere ezin izanen du erabili Konfederazio hau, ezta bere Sindikatua edota bertan barne dauden Sekzio Sindikalak, erakunde politikoekin, erlijiosoekin, zientifikoekin, kirolekoekin, etabarrekin. erlazionatuak dauden aktibitateak burutzeko. Burutzen dituenak Estatutuen betebeharren ez betetze larria eginen du.

f) Afiliatu batek ere ezin izanen du bere L.K.N.ko kidetza instrumentalizatu berezko probetxuan, ezta beste aukera edo hautagai politikoen probetxuan. Burutuz gero, zuzenean baja emanen zaio.

36. Art. Afiliatu baten baja hurrengo arrazoeingatik burutuko da:

a) Berak hala erabaki duelako, ahoz esanda edo idatzi bat aurkeztuz.

b) Sei (6) hilabeteetan dagokien kuota sindikala ordaindu ez izateagatik, hauek eskatuak izanik. Momentuan zor dituen kuotak ordainduz gero baja anulatuko zaio.

c) Estatutuen, eta/edo Sindikatu honen, dagokion Sekzio Sindikalaren eta, orokorrean L.K.N.n, dagokion Asanblandetan eta komizioetan hartutako Akordioen betebeharren ez betetze larri edo jarraiagatik.

d) Konfederazio honen eta honetara federatutako erakundeen etika eta helburuen aurkako aktuazio pertsonal larriengatik, halakoak izanik: bortxaketa, tratu txarrak, nagusikeria, etabar. L.K.N.ren itxura, ospea eta sinesgarritasun publikoa kaltetzen ahal dituenak, eta honen aurkako aktuazio publikoengatik.

Izendatutako kasu guztietan, afiliatu bati bajaz emateko estatutarioki onartua dagoen organua, Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorra da, afiliatua dagoenera, bertako gehiengoaz eta erabakia arrazoituz beti ere interesatua entzun ondoren. Baja adostuta, aipatutako Idazkaritza Iraunkorrak idatzi baten bitartez interesatuari jakinaraziko dio eraginkorra izan dadin.

e) Bere Sindikatuko Afiliatuen Asanblada Orokorraren akordioz, eguneko ordenean proposamena modu explizito eta agerian islatuz. Afiliatuen Asanblada Orokorraren erabakia tinkoa izanen da eta, eraginkorra izan dadin, Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorrak interesatuari jakinarazi beharko dio.

37. Art. Afiliatu baten bajaren gertaera eragingarria denean: ordezkaritzako usurpazioa, Sekzioaren bizkarrean edo akordioen aurka akordioak sinatzea, kreditu sindikalaren ezbeharreko erabilpena, etabar. Sekzio Sindikalaren esparru hertsian gertatzen direnean, Sekzio Sindikaleko Afiliatuen Asanblada Orokorrak, eguneko ordenean proposamena modu explizito eta agerian islatuz, baja ematea adostu ahal izanen du. Ustezko kasu hontan, Sekzio Sindikalaren Idazkari Orokorrak, dagokion Sindikatuko Idazkaritza Orokorrari erabakia jakinaraziko dio, proposamenaren inguruan erabakia hartuz, eta ondorioz aktuatuz.

38. Art. Errekurtsoak. Estatutu hauetan Bermen Komisioaren inguruan ezarritakoa kaltetu gabe, afiliatu batek afiliatu bezala bajaz eman zaiola jakinarazi egin zaionean, Sindikatuko Idazkaritza Iraunkorrak horrela erabaki duelako, eta erabaki horrekin bat etortzen ez denean, baja horren kontra joan ahal izanen du eta Afiliatuen Asanblada Orokorrarengana jo, aldez aurretik idatzi baten bitartez Idazkaritza Iraunkorrari eskaera eginez eguneko ordenean gehitu dezan, nahita nahiez eskaeraren ardura hartuz, eta honen aurrean, haren alde ahal duen bezainbeste azalduko du. Asanbladaren erabakia tinkoa izanen da.

Afiliatuen Asanblada Orokarren erabaki tinkoen aurka, soilik errekurtso berri bat planteatu ahal izanen da Afiliatuen beste Asanblada Orokarrean, aldez aurretik, bajaz eman zion Asanbladaren erabakia behar diren froga aldagarrien ekarpena egiten denean.

39. Art. Bateraezintasunak. Bateraezintasun erregimenaz gain, L.K.N.ren Estatutu orokorretan ezarritakora egonen da.

40. Art. Kuota sindikala eta konfederakundeko karneta. Konfederakundeko karneta eta kuota sindikalari dagokonez, eta hauen banaketari dagokienez, L.K.N.ren Estatutu orokorretan Kongresu Konfederalean adostutakoak ezarritakoa indarrean egonen da.

IX. TITULUA. ONDAREAZ

41. Art. a) Konfederazio honen ondarea osatzen dute:

– Afiliatuen kuotek.

– Pilakatutako Ondare Sindikala eta CNT Historikoa izendatutatik bat etorritakoak.

– Ondasun higigarri eta ez higigarriak, edozein tituloren bitartez lortuak edo lortu ahal direnak, eta hauek sortu ahal dezaketen diru-sarrerek.

– Legalki lortutako edozein baliabidek.

b) EUSKADIko Lurreko Konfederazioaren aurrekontua bere gestiorako ezinbesteko tresna bat da. Aurrekontuaren irizpide orokorrak dagokien Kongresu eta Lurraldeko plenuetan adostuak izanen dira.

Urtero aurrekontu bat landuko da, Lurraldeko Idazkaritza Iraunkorraren bitartez proposatua izan ondoren, Lurraldeko Plenaria batetan eztabaidatu, aldatu eta onartuko da,. Lurraldeko Komitea aurrekontuaren jarraipena eginen du bilakaera eta betetzea kontrolatuz, aurretik adostutako irizpideen arabera.

42. Art. Administrazio eta Finantzien idazkaritza ezberdinen bidez, erakunde konfederatuek nahiz afiliatuek batuta dauden erakunde organikoen egoera ekonomikoa ezagutzeko eta galdetzeko eskubidea izango dute, baita erabilgarri dauden baliabide ekonomikoen izaera, jatorria eta noranzkoa zehaztasunez ezagutzeko.

 

X. TITULUA. BAT-EGITEA, FEDERAZIOA ETA DESEGITEA

43. Art. Besteo erakunde sindikal batekin Konfederazio honen bat-egite edo federaziorako, beharrezkoa izanen da bertara federatuak edo bateratuak dauden Sindikatuen gutxienezko bi herenek (2/3) hola erabakitzea, horretarako deitutako Lurraldeko Kongresu batean, bertan, adosten diren erabaki guztien ondoriozko gertaerei irtenbidea aurkituko zaie.

44. Art. Konfederazion honen banaketarako beharrezkoa izanen da bertara federatuak edo bateratuak dauden Sindikatuen gutxienezko bi herenek (2/3) hola erabakitzea, horretarako deitutako Lurraldeko Kongresu batean, bertan, adosten diren erabaki guztien ondoriozko gertaerei irtenbidea aurkituko zaie. Halaber, bere lurraldeko esparruan soilik sindikatu bat geratzen denean, automatikoki desegingo da. Banatze suposizio honetan, honen ondarea, esparru berdinean existitzen jarraitzen duen sindikatura pasatuko da. Sindikatu bat bera ere geratuko ez balitz, aipatutako ondarea zuzenean L.K.N.ren Komite Konfederalari pasatuko litzateke.

 

XI. TITULUA. BERME KOMISIOAZ

45. Art. Barne Estatutu edo Arautegia ez betetzeagatik edo men ez egiteagatik sortutako egoera gatazkatsua, Erakundeak formalki adostutako akordioen ez betetzeagatik, eraso edo idatzizko nahiz ahozko irainengatik, kaltegarritzat hartu ahal daitezken akordioengatik, eta orokorrean EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen funtzionamendu ona eta elkarren arteko errespetua urratu ahal dezaketen arazoak, eta Probintzietako Federazioen edo Konfederakunde honen barne dauden esparru geografikoko beste edozeinen artean sorraraziak, Federazio Sektorialak eta EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen Sindikatuak edo haien arteko edozein edota, salbuezpenez, edozein esparru geografikoko Sekzio Sindikalekin, ezta Federazio Sektorial batetara ere bateratuak ez daudenak, edo Lurraldeko Komiteko kideei eragiten direnei, alde deuseztatzaileengatik irtenbidea aurkituko ez balitz, erabakia sortzen den esparru berdineko estatutuekin eta arautegiekin bat etorri beharko da.

46. Art. Sindikatu bakoitzak ordezkari bat aukeratuko du Asanbladan, dauden bozken gutxienezko bi herenengatik bermatua egonen dena. Guztien artean, eta auzi zehatzaren aurrean, hiru kide izendatuko dira zozketaren bitartez, honetatik arazoaren barne dauden entitateen ordezkariak alde batera geratuz.

47. Art. Komisioaren eginkizunak sortzen dituen gastuak Lurraldeko Komiteko Idazkaritza Iraunkorraren aurrekontuaren kontura joanen da.

48. Art. EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundera afiliatua dagoen edozeinek Komisioan parte hartu ahal izanen du horretarako gaitasungabeturik ez dagoen bitartean.

Komisioaren kide izanez gero ezinezkoa izanen da parte hartzea EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen Idazkaritza Iraunkorrean, Sindikatuenean, Probintzietako Federazioenean, lokalenean,eskualde artekoenean, eskualdekoan eta Federazio Sektorialenean.

49. Art. Bere lan ikertzailea garatzeko eta tratatuko den arazoaren argipena hobetzeko, Komisioak ustez beharrezkoa duen dokumentazio guztira atzipena edukiko du: EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundeko erakunde guztiak behartuak daude behar den einean elkarrekin lan egitera.

Komisioaren helburua EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundearen Estatutuen errespetuan arazoaren konponbidea ahal izateko adostasun proposamen bat burutzea izanen da, azken instantzian, Lurraldeko Komiteari eta eragindako erakundeei txosten bat igorri.

50. Art. Desadostasun edo auzi baten inguruan Koimisioaren esku hartzea eskatzeko, EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederazioko Lurraldeko Komiteari, esku hartzea eskatzen duen erakundeak eskaera formala eta idatzia eginez igorriko zaio. Bertan eskatzailearen arabera Komisioaren esku hartzea motibatzen duten gertaerak deskribatuko dira. Eskaera idatzi jaso ondoren, Lurraldeko Komiteko Plenariak dagokion zozketa burutuko du Komisoa osatuko duten hiru kideak izendatzeko.

51. Art. Momenturen batean, argitze prozesua irauten duen bitartean, auzi-jartzaileek eskatuta eskaera kenduko balute, eta honek Erakundeko hirugarrenei kaltea sortzen ez duen bitartean, Komisioaren laborea amaitutzat emanen da.

52. Art. Komisioak gaia nahiko aztertu duela erabakitzen duenean, txosten bat igorriko du. Komisioa sortu denetik, gehienez, bi hilabete beranduago igorriko da.

53. Art. Berme komisioaren txostena badauka:

– Afiliatu edo erakunde baten egin edo egitea uztearen beharra,

– Afiliatu baten baja edo militantziaren galarazpena,

– EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederazioaren erakunde baten desfederazioa,

eta erakunde egokia ondorioz aktuatuko ez balu, EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederazioko Lurraldeko Komiteak aipatutako erabakia kautelazko moduan eta behin-behinean burutuko du, aurrean dauzkagun Estatutuetan islatzen den arabera, Sindikatuen Plenua honen inguruan epaia eman arte.

54. Art. EUSKADIko Lurraldeko Konfederazioaren Idazkaritza Iraunkorraren Antolaketako Idazkariak, Berme Komisioak tratatutako arazoen inguruko dokumentazio guztia artxibatuko du.

 

XEDAPEN GEHIGARRIA

LEHENENGOA: Konfederazio honen lurraldeko esparruan osatutako era berdinean batu beharko dira egitura organiko guztiak.

BIGARRENA: Probintzia batean soilik Sindikatu bat existitzen dela suposatuz, edo Sekzio Sindikal bat, ohiz kanpokoa den moduan, eta gaitasuna duen erakunde organiko bat eratu ahal izan arte, efektu guztietara, zuzenean Lurraldeko Konfederaziora elkartuak egongo lirateke.

HIRUGARRENA: Konfederazio hau ez da erantzule izango, ezta subsidiarioki ere, bertara federatuak eta/edo bateratuak dauden erakundeen ekintzen edo ez egiteengatik, ez bada, espreski eta idatziz, Lurraldeko Komiteko Idazkaritza Iraunkorrak baimena eman duelako, edo horren inguruan Akordio tinko eta esplizitu bat existitzen delako.

 

AZKEN XEDAPENA

LEHENENGOA: Aurrean dauzkagun Estatutuak, efektu guztietara, 2004ko uztailaren 5an indarrean sartuko dira; eta Konfederakunde honetara federatuak nahiz bateratuak dauden erakunde eta afiliatu guztientzat betetzea beharrezkoa izango da.

BIGARRENA: Estatutuetan onartutakoa, soilik Lurraldeko Kongresuagatik aldatuak izan ahalko dira, Estatutuen aldaketa, esplizituki eguneko ordenean islatuz, eta bertaratu direnen bi herenen (2/3) baiezko bozkagatik.

HIRUGARRENA: Hausnartu ez denan, L.K.N.ren Estatutu eta Akordio Orokorretan ezarritakoa, zein komizio konfederaletan onartutakoa kontutan hartuko da.

 

EUSKADIKO L.K.N.REN LURRALDE KONFEDERAZIOAREN ESTATUTUEN GEHIGARRIA

Idazkari Orokorrak, Erakundearen ordezkaritzan, edozein motako eginkizunetan, aktu eta negozio juridikoetan parte hartu eta aktuatu ahal izanen du, gauzatuz, moldatuz, deuzestatuz edo eskubideak agortuz, ekintzak edo salbuespenak eragin guztietan eta ohizko edo ohiz kanpoko errekurtsoetan, kexazkoak, ardura zibilekoak, kasazio, berrazterketa Epaitegietan, Tribunaletan, Magistraturetan, organismoetan, korporazioetan, autoritate eta edozein adarreko, graduko, jurisdizioko funtzionarioetan –zibila (auzikoa eta bolondreskoa), penala, salaketaren bitartez, auzi-jartze edo parte zibila, gobernatiboa, auzikoa eta ekonomikoa– administratiboa, soziala edo lanekoa, ekonomikoa, nekazaritzakoa, etxebizitzakoa, tasak, sindikala, edo ohiko edo berezia den beste edozeinetan, sortua dena edo gerora sortuko dena –aurreikusi diren bezainbete fakultateekin, moldaera, gehigarri edo bere aktuazio prozesalaren ondorio osoa, aldeko, behin betiko, tinko eta epai-betearazlea den erresoluzioa eta bere betetzea lortu arte.

Eskundutzaren azpian jarri ahal izanen da, ezabatu eta ezetzi, idatziak eta eskaerak berretsi, agerpen pertsonalak, aitortza judizialak, deklarazio juratuak edo sinpleak burutu; kobratze eta kantitateen ordainketak egin. Lan egin, Finantzien Idazkariarekin batera, aurrezki kutxekin, kutxa ofizialekin, banketxeekin, Espainakoa eta honen sukursalak barne, bankuen araudi eta praktikak onartzen duen guztia eginez. Kontu korronteak eta aurrezki libretak, kreditu konteak eta segurtasun kutxak jarraitu, ireki eta deuseztatu. Ondare higigarri eta ez higigarrien administratzioa zentsu zabalenean.

Zorrak aitortu eta kredituak onartu, maileguak egin eta jaso. Erosi, saldu edo trukatu aratz edo baldintzapean, prezio konfesatua, atzeratua edo eskura ordainduz mota guztietako higigarri eta ez higigarriak, eskubide benetazkoak eta pertsonalak. Sortu, onartu, aldatu, atzeratu eta deuseztatu, guztiz edo partzialki epemuga aurretik edo ondoren, aseguratutako obligazioak beteak izanda edo ez, hipotekak, prendak, derrigortzeak eta edozein motako bermak. Bahiturak altxatu edo deuseztatu, aldez aurreko bahiketa eta oharpena, kaleratzea eskatu, ondareen jaurtiketa eta jabetza egin ahalko du. Ordainketa guztia edo kredituen zati bat edo erreklamatutako kantitateak ondareen adjudikazio eskaera egin; baimen judizialak, konsignazio txostenak, askapen edo jabetzak, adituak izendatzea, sindikoak, administradoreak, kontu-hartzaileak eta tribunal kolegiatuetako kideak, egin, jaso eta eskakizunak bete eta igorpen judizialak estutu edo aurka jarri.

Botereak eman eta baliogabetu abokatu eta prokuradoreei pleituentzako botere orokorreko berezko fakultateekin eta aske esleitzen diren bereziak.

Negoziazio kolektiboko, enplegu-erregulazio txostenetako, lan arazo kolektiboetako, krisi eta birmoldaketako txostenetako eta beste antzeko aktibitate, tramite eta erlazionatutako prozeduretan parte hartzea.

Greba, manifestaldi, kontzentrazio eta bileren eskaeraren eskubidea gauzatu.

Pertsonetako Ordezkaritza, Enpresetako Komite eta Pertsonetako Batzordearen hautaketaren sorburua diren hauteskunde sindikalen prozesuetako deialdi, ospakizun, erreklamazio eta aldarrikapenarekin erlazionatuak dauden izapide guztietan parte hartu.

Beharrezkoa dela uste duenean, eta izaera zehatzarekin, funtzioak, fakultateak eta botereak eskuordetu ahal izanen ditu, idatzizko baimenaren bitartez, Lurraldeko Komiteko Idazkaritza Iraunkorreko kideetan, Probintzietako Federazioen eta Lurraldeko Konfederaziora federatutako edo batutako beste erakundeen Idazkaritza Iraunkorreko kideetan, Federazio Sindikalen Idazkaritza Iraunkorreko kideetan eta EUSKADIko L.K.N.ren Lurraldeko Konfederakundean federatuak dauden sindikatuetako beste afiliaturen batean.

Eta aurreko eta ekingo den guztirako, beharrezkoak diren dokumentu publiko eta pribatuak edo ahaldunaren irizpide librera komenigarriak direnak sinatu.

 

AZKENEKO EGINBIDEA

Aurreko estatutuak jasota egoteko, 13 orrialdeetan bildu diren 54 artikuluz, hiru xedapen gehigarriz, hiru azkeneko xedapenez eta estatutuen GEHIGARRI batez osatuak daudenak, EUSKADIko L.K.N.ren EZ OHIKO LURRALDEKO KONGRESUAk, erabakitze organo gorenak, onartuak izan dira, deialdia behar den moduan eginda eta Iruñean, 2004ko uztailaren 5an ospatutakoa.

EUSKADIko L.K.N.ren Lurralde  Konfederazioaren Idazkari Orokor gisa egiaztatzen dut, Gazteizen, 2004ko uztailaren 5an.

Comparte:
Share

Comentarios cerrados