Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


1º de Mayo, Manifestación unitaria de CGT-LKN, ESK, STEILAS, en Bilbao, 11,30 h. Gran Vía 56 (Cafetería Toledo)

Cartel unitario 1 mayo-16Comunicado conjunto de CGT-LKN, STEILAS y ESK

Abajo en Castellano.

Langileen askatasuna eta eskubideen alde.  LUCHA OBRERA!!

“Akabo krisia”. Horixe behin eta berriro errepikatzen digutena, krisi horren ondorioak  oraindik orain geuk pairatzen ditugun bitartean. Prekarietatea eta prekarietatea. Prekarietatea besterik ez digute eskaini 8 urte itogarri hauen buruan.

Egindako lan-erreformek lan-baldintzak okertzea besterik ez digite ekarri. Are gehiago, hain zuzen ere. Hori gutxi balitz, etenik ez duen langabeziari gaur egun lana dutenen egoera ere ez da askoz ere erosoagoa. Izan ere, lana badute ere, ez dute bizitza duina izateko eskubidea bermaturik. Lanpostu egonkorra eta kalitateduna (lan baldintzei dagokienez) zientzia fikzioa da herritarren gehiengoarentzat.

Lan eta lanpostu sortuberriak gero eta motzagoak dira, soldatak eskasagoak, eta lan-baldintzek gero eta antz handiagoa hartzen diote esklabotzari berari. Zelan ahaztuko dugu lan-prekarietateak emakumea duela jomugan? Gu gara, emakumeok, lan-baldintzarik kaskarrenak sufritzen ditugunak. Gu gara, gu, emakumeok, behin-behineko kontratu gehien sinatu behar ditugunak, soldatan izugarrizko desberdintasuna pairatzen dugunak, lanposturik eskasenak kubritu eta soldatarik miserableenak jasotzen ditugunak; baita lanaldi bikoitza edota hirukoitzak ditugunak inposatzen dizkigute sistema publikoa suntsitu nahi dituzten erreforma zein legeak. Hala nabarmentzen da Osakidetzan edota hezkuntza-sisteman, LOMCE eta Heziberrirekin legez.

Hori guztia dela-eta, exijitzen dugu lan-erreforma edota egoera hau jasangaitz bihurtu dituzten lege guztiak bertan behera uztea, ezeztatzea behingoz eta betiko. Lan prekarietatea bai, baita gizartearena ere. Gure egunerokoan soinean dugun prekarietatea, eta sistema kapitalistak eta hetero-patriarkalak edozein gauza egingo du egoera horri eusteko. Nahikorik ez omen dute lan-baldintza eskasetan eskasenak gu mendean hartzeko.

Are gehiago, saiatzen ari dira gizartearen erantzuna kriminalizatzen. SAT sindikatuko gure lagun Andrés Bódalo eta beste hainbeste langileren atxiloketak horren froga argigarria besterik ez da. Hori bai, ez da mozalik ez legerik gure eskubideak aldarrikatzea eragotziko duenik. Lege absurdo horien gainetik gaude gu, langileok, gurea dena berreskuratze lanean sutsu borrokatuz.

Horiek hala, lan prekarietatea euren mugetatik harago eraman nahi du Europar Batasunak, Lotsagabetarren Europa bihurtzen ari direlarik. Milaka eta milaka pertsona dago EBren mugetan, atxikita. Egoera lazgarrian eta errefuxiatuak beste biderik ez dute alternatibak bilatu, batzuetan euren bizia galtzera eramaten dituztena. Ez da bidezkoa euren herriak eta hiriak guk bonbardatzea, euren herrialdeak suntsitu eta gero elkartasuna ez eskaintzea… Gure gobernuei exijitu behar diegu mugak irekitzea eta errefuxiatu statusa aitortzea gizaki horiei. Hala, politika horiek aldarrikatzen dituzten eskuin-muturreko jarrera xenofoboak gelditzeko kapaz izan behar dugu, nola edo hala. ONGI ETORRI, ERREFUXIATUAK!

Ezinbestekoa da, beraz, inposatzen diguten ereduari amaiera ematea. Bada ordua gure ongizatea eta bizitzak eztabaidaren erdia ekartzea. Inoiz baino ezinbestekoa lana banatzea, den-denok, nahi izatekotan, lan egin ahal izateko. Hori ez ezik, enplegua banatzea da kontua, eta ez miseria; hortaz, lana ez ezik aberastasuna ere banatu beharra dago. Ez dago onartzerik munduko biztanleen %1ek aberastasunaren gehiengoa metatzea.

Jendarte eta bizitzaren zaintza eredu berri bat behar dugu: jarduera ekonomikoaren erdigunean pertsonak kokatu behar dira, eta lehentasuna eman behar zaio jendartearen interes kolektiboari, ez interes partikularrei eta merkatuaren logikari. Hots, finean egungo metatze kapitalista beste produkzio,banaketa, kontsumo eta zaintza eredu bat bihurtu behar dugu, gure beharrizanak asetzeko, betiere aintzat hartuta ezin duela ondoko belaunaldien, ez da beste herrien edota planetaren erregenerazio ahalmenaren kaltetan izan. Azken finean, ingurumena errespetatzen dituzten alternatibak topatzea, Garoña behin betiko itxiko duten politika ekonomikoak edota gure herrialderako aurreikusten diren fracking planekin bukatzea.

Azkenik, eta aurten bereziki, nabarmendu beharra dago TTIP, TISA eta CETA tratatuak deuseztatuko dituzten borrokak bere horretan jarraitu behar dutela.. AEB eta EBren arteko ituna. Enpresa handiei mesede egingo dieten itunak. Izan ere, euren interesen kontrako neurriak hartuz gero, gobernuei salatzeko aukera ematen diete akordio horiek. Herritarrok ezabatzen dituzten itunak, gure egunerokoarekin saleroskeria egiten dutenak. Ezinbestekoa da orain arte TTIPren aurka egindako borrokek etenik ez izatea, EB osotik zabaltzea, modu koordinatu batez. Horrek egingo du transnazionalen asmoak ekiditzea eta ez beste ezerk.

Maiatzaren 1arekin batera, festa, topaketa, aldarrikapena eta langile klasearen ospakizuna bada ere, pilak kargatzeko momentua izan behar du. Esan bezala, aurrean ditugun erronkak asko dira, askotarikoak eta oso larriak. Horregatik ari gara kalea hartzen, eta horrexegatik jarraituko dugu kaleak hartzen, gizarte justuago eta solidarioagoa lortu arte.

——————————————————————————————————————————————————-

 Langileen askatasuna eta eskubideen alde. LUCHA OBRERA!!

Su crisis ha terminado. Eso es lo que nos repiten sin cesar una y otra vez pero quienes pagamos esa crisis seguiremos pagando ahora sus consecuencias. Precariedad y más precariedad eso es lo único que nos han dejado tras 8 largos años de asfixia.

Sus sucesivas reformas laborales no han hecho más que precarizar nuestras condiciones laborales. Por si fuera poco, al desempleo masivo ahora tenemos que sumarle esa lista infinita de personas que a pesar de tener empleo tienen garantizada una vida digna. El trabajo estable y con derechos es ciencia ficción para la mayoría de la ciudadanía.

Los nuevos empleos son cada vez más cortos, los salarios más miserables y las condiciones laborales más esclavistas. Tampoco podemos olvidar que la precariedad laboral tiene rostro de mujer, somos nosotras las que padecemos peores condiciones laborales, nosotras quienes firmamos más contratos parciales, quienes sufrimos la asfixiante brecha salarial que hace que sigamos cobrando menos que nuestros compañeros, quienes ocupamos los peores puestos y peor pagados y quienes seguimos teniendo dobles e incluso triples jornadas .

Nos imponen unas reformas y leyes que pretenden acabar con el sistema público como se está demostrando en Osakidetza y en el sistema educativo con la LOMCE y Heziberri.

Por todo ello exigimos que, de una vez por todas, se deroguen inmediatamente la reforma laboral y otras leyes que han permitido y favorecido esta situación insostenible.

Precariedad laboral sí, pero también social. Precariedad que se ha instalado en nuestras vidas y que este sistema capitalista y hetero-patriarcal hará lo posible para que se quede. No tienen suficiente con someternos a condiciones laborales pésimas sino que además pretenden criminalizar la respuesta de la sociedad. La detención de nuestro compañero del SAT Andrés Bódalo y de otros trabajadores y trabajadoras es buena prueba de ello. no habrá mordaza ni ley que nos impida seguir exigiendo nuestros derechos, por encima de sus absurdas leyes estamos nosotras, trabajadores y trabajadoras dispuestas a recuperar lo que es nuestro.

Precariedad social que la Unión Europea quiere llevar más allá de sus fronteras, convirtiéndose así en la Europa de la vergüenza. Miles y miles de personas están retenidas en las fronteras de la UE en condiciones infrahumanas y obligándolas a buscar alternativas que, en muchos casos , terminan con sus vidas. No es justo que bombardeemos sus pueblos y ciudades, destruyamos sus países y luego nos comportemos de manera insolidaria. Tenemos que exigir a nuestros gobiernos la apertura de las fronteras y el reconocimiento del status de refugiadas a estas personas, tenemos que ser capaces de frenar las actitudes xenófobas de extrema derecha que sustentan estas políticas. ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI¡

Necesitamos un nuevo modelo de sociedad y cuidado de la vida que coloque a las personas en el centro de la actividad económica y sitúe el interés colectivo de la sociedad por encima de los intereses particulares y de la lógica del mercado. Se trata, en definitiva, de transformar el actual modo de acumulación capitalista por otro modelo de producción, distribución, consumo y preservación que permita satisfacer nuestras necesidades sin comprometer las de generaciones futuras, ni las de otros pueblos , ni la capacidad de regeneración del planeta ( Carta social)

Se trata de buscar alternativas que respeten el medio ambiente, de buscar políticas económicas que conlleven el cierre definitivo de Garoña y el fin de los planes de fracking que tienen para nuestro país.

Por último, señalar que en este año es de vital importancia continuar con la lucha contra el TTIP, TISA y CETA. Acuerdos que darán capacidad legal a las grandes empresas para denunciar a los países cuando crean que las legislaciones perjudican sus intereses. Acuerdos que ningunean a la ciudadanía, permitiendo a las grandes empresas mercadear con todos los ámbitos de nuestras vidas. Es necesario que la lucha llevada hasta ahora contra el TTIP continúe y se extienda de manera coordinada para frenar las intenciones de las transnacionales

La fecha del 1 de mayo es una fecha de fiesta, de encuentro, de reivindicación y de celebración de la clase de trabajadora, pero también tiene que ser un momento para recargar las pilas. Los retos que tenemos por delante son muchos y muy graves, y por ello todos y todas las que estamos aquí seguiremos ocupando las calles hasta conseguir una sociedad más justa y solidaria.

 

Comparte:
Share

Deja un comentario

Puede utilizar estas etiquetas HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

  

  

  

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.