Hezkuntzan Etikaren defentsan

Lankide estimatuak

Bizkaiko CGT-LKNko Hezkuntza Publikoko Langileon sail sindikaletik hezkuntza lege berriak (LOMLOE edo “Celaá Legea” bezela ezagututakoa) alboratu duen Etika ikasgaia DBHko 4 mailan berreskuratzearen alde gaude.

Hedabideetan apenas oihartzunik izan duen berri txarra REF-K (Red Española de Filosofía) urriaren 28an kaleratutako adierazpen batetan zabaldu zuen. Bertan salatzen den moduan, aurreko legealdian, PSOEk eta UPk osatzen duten egungo gobernuak aurreko Wert legeak, Filosofiaren Historia aukerazko ikasgaia bihurtuz  gutxienera murriztu zuen filosofia ziklo osoa berreskuratzea proposatu zuen. Proposamen hau Parlamentarien gehiengoaren babesarekin onartua izan zen eta eskoletan bai ala bai hausnarketa filosofikoarekin lotutako hiru ikasgai izatea bermatzen zuen: Etika DBHko 4 mailan, Filosofia Batxilergoko 1 mailan eta Filosofiaren Historia 2 mailan.

Baina guztion harridurarako LOMLOEren aurreproiektuan gobernuak Etikako ikasgaia ez berreskuratzea erabaki du. Ez hori bakarrik,  DBHko maila guztietan ematen den Balio Etikoak ikasgaia (astean ordubete eskasa)  ezabatu eta DBHko azken ikasturtera eta Lehen Hezkuntzako azken mailara mugatuko den “Balore etiko eta zibiletarako hezkuntza” izeneko ikasgaiarekin ordezkatu dute. Gainera ikasgai berria emateko Filosofian espezializatutako irakaslerik  izatea ez da beharrezkoa izango; gizarte zientzietako edonork egin ahal izango duelarik.

Gaur egun, ikasleek  Derrigorrezko Hezkuntza gutxienez espezializatutako irakasleek (Filosofiako ikasketak dituzten irakasleek) emandako  etikarekin eta filosofiarekin lotutako 4 ikasgai pasata (ikasturteko bana, astean ordubetez) amaitzen dute. LOMLOErekin aldiz, ikasleek DBH osoan espezializatutako irakasleek derrigor eman beharko ez duten era honetako ikasgai bakarra izatera igaroko dira. Ondorioz ikasleek haien Derrigorrezko Hezkuntza osoan hausnarketa etikoarekin lotutako eta Filosofian espezializatutako irakasleek emandako ikasgai bakar bat ere izan gabe pasa ahal izango dute.

Beste modu batera esanda, Filosofiak Derrigorrezko Hezkuntzan zuen tokia galtzen du, batetik balio moralen sustapenerako orduak murrizten direlako, eta bestetik baloreen sustapena hausnarketa etikoarekin eta filosofikoarekin nahasten delako. (LOMLOEk agintzen duen moduan) demokraziaren, giza eskubideen edota konstituzioaren baloreak irakastea edo Filosofiak proposatzen duen bezela eskubide hoien oinarrian dauden arrazoi etikoen eta filosofikoen gainean hausnartzea, edo zorionaren, justiziaren eta adiskidetasunaren inguruan arrazoitzea ez da gauza bera. Hezkuntzaren helburuetako bat pertsona askeak, kritikoak eta autonomoak sortzea dela sinisten baldin badugu, etika ezin da lege aldaezin multzo baten moduan irakatsi; ikaslegoak hausnarketa pertsonal eta filosofiko baten ondorioz bereganatutako printzipio multzo baten modura ulertu beharko genuke. Eta prozesu honetarako Filosofiako irakaslegoa bidailagun egokiena litzateke.

Guzti honengatik Bizkaiko CGT-LKNko Hezkuntza Publikoko Langileon sail sindikaletik Etika ikasgaia DBHko 4 mailan txertatzearen alde egiten dugula  ezagutarazi nahi diegu, eta REFetik haien adierazpenarentzako babesak eta atxekimenduak biltzea aurreikusten delako, gure lankidei, beste sindikatuko, elkarteei eta taldeei  atxikimendua emateko eskatu nahi dizuegu.

Atxikimenduak zuzenean REFen webgunearen bidez eman ditzazkezue ala guri ondoko posta elektronikora bidali: hezkuntza@cgt-lkn.eus