Langileen osasunaren kontura pribatizaziorik ez!

Patronalak eta gobernuak urteak daramatzate langileen kriminalizazio kanpaina betean. Langileak lanera ez agertzearen arrazoia iruzurra dela aditzera ematen dute, horregatik erabiltzen dute behin eta berriro absentismo hitza. CCOO eta UGT sindikatuek eztabaida markoa erosi diete eta, horregatik, CEOE eta CEPYME patronalekin adostu zuten 2023an langileen hainbat gaixotasun arrunt osasun publikotik mutuetara pribatizatzea.

Langileen kriminalizazio horren aitzakiarekin kontrol mekanismoak mutuetara eramaten ari dira, gaixo dauden langileak ere lan egitera behartzeko. Akordioa testuinguru horretan ulertu beharra dago.

Akordio iraingarri hori gauzatzeko, baina, ezinbestekoa da osasun sistema bakoitzaren, gure kasuan Osakidetzaren, eta mutuen arteko lankidetza akordio bat sinatzea. Eusko Jaurlaritzak oraindik ez dio horrelako akordio bat sinatzeari uko egin.

Akordio hau emango balitz hurrengo ondorioak lituzke:

  • Mutuek altak aurreratzeko presio mekanismoak izango lituzkete hainbat gaixotasun arruntetan, bereziki gaitz traumatologikoetan.
  • Mutuek langileen historia kliniko osorako sarbidea izango lukete.
  • Lan-gaixotasun izan beharko liratekeen hainbat gaitz ezkutuan mantendu ahal izango lituzkete mutuek, hau da, osasun sistema publikoan kudeatu liratekez mutuetan kudeatu beharrean.
  • Osasungintza publikoaren pribatizazioan urrats berri bat egingo litzateke eta osasungintza publikoari baliabideak kenduko litzaizkieke.

Mutuek behar baino baliabide gehiago balituzte, baliabide hauek osasungintza publikora bideratu beharko lirateke, modu honetan arreta hobetu eta azkartu ahal izateko. Osasun arreta pribatizatzeak ezberdinkeri sozialak handitzen ditu, eta kontrako bidea da urratu beharrekoa. Gogora ekarri beharra dago mutuak zer diren, enpresa elkarteak dira, gizarte segurantzak eskaintzen dien posizio pribilegiatu bati esker langileen gaineko osasun kontrola eta enpresen interesak defendatzeko sortuak.

Idatzi hau sinatzen dugun sindikatu guztiok Eusko Legebiltzarreko alderdiei eskaera zuzena egiten diegu, publikoki esan dezatela akordio hau EAEn ez dela gauzatuko. Eskaera hau luzatzeko alderdi politikoekin bilerak izaten ari gara eta erantzun egokirik jaso ezean mobilizazioak deitzeko prestutasun osoa agertzen dugu.

ELA, CGT-LKN, ESK, LSB-USO, CNT, STEILAS, OPA (Osasun Publublikoaren Aldeko Herri plataformak)

Para recibir las noticias únete a nuestro canal de Telegram

¡Síguenos en nuestras redes sociales!

AFILIATE !!!

Comparte:
Share