JAKINARAZPENA HEZKUNTZA-KOMUNITATEARI

Covi-19ko pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera bereziaren aurrean, beste edozein gairen aurretik, orain arte izan diren biktimen familiekiko doluminak eta laguntza adierazi nahi ditugu, nahiz eta batzuetan osasun publikoko arazo baten aurrean gaudela ahazten zaigun. Horixe izan behar du gure sentimendu nagusia une honetan.

HEIZE Euskal Eskola Publikoko zuzendarien elkarteak, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-esparruan normaltasunera pixkanaka itzultzeko egindako proposamenaren aurrean, ohar hauek egin nahi ditu jakinarazpen honen bidez:

Normaltasunera itzultzea guztion nahia eta desioa den arren, Euskal Eskola Publikoa da itzulera hori osasun-segurtasuneko baldintzetan eman dadin interesik handiena duena, gizarteari kalitatezko hezkuntza-zerbitzua eskaintzeko.

Martxoaren hasieratik neurriak hartu dira sortutako egoerari aurre egiteko. Jakin badakigu ez dagoela erabaki errazik, proposamen guztiak berrikus daitezkeela eta akatsak egiteko aukera handiak daudela, ziurgabetasunak askoz gehiago baitira ziurtasunak baino.

Euskal Sare Publikoko ikastetxeetako arduradun garen aldetik, denok (ikasleak, irakasleak eta irakasle ez direnak eta, oro har, hezkuntza-komunitateko kideak) egoera hori ahalik eta hobekien gainditzeko neurriak bilatzeko eta ezartzeko konpromisoa eta lankidetza berresten ditugu.

Horregatik guztiagatik HEIZEk, iritzi publikoari eta bereziki, hezkuntza-komunitateari adierazi nahi die gure agintariei eskatzen diela Osakidetzak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak ematen dituzten jarraibideak praktikan jar ditzatela eta Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak eta baliabideak antola ditzala, gure ikasleak eta irakasleak normaltasunera itzultzeko, ondoren zehazten ditugun segurtasun-baldintzak kontutan hartuta:

 

● Kontingentzia-plan batean neurri zehatzak eta berariazkoak definitzea (jarduera-protokoloak barne).

● Pertsona orori babes neurriak (NBE) ematea eskola esparruan, eta irakasleei eta langile ez-irakasleei birusa antzemateko probak egitea.

● Eskolako instalazioak eta garraiobideak garbitu eta desinfektatzea.

● Pertsonen arteko distantzia eta bereizketa neurriak betetzea, bai eremu komunetan bai geletan (gutxienez 2m eta gehienez 15 pertsona). Ikasgela espezifikoak erabiltzeko gomendioak: informatika, laborategiak, plastika, teknologia, aldagelak, etab.

● Babes-manparak behar diren kasuetan hornitu eta instalatzea.

● Pilaketak saihesteko sarrerak eta irteerak malgutzeko eta instalazioetako pertsonen joan-etorria kontrolatzeko argibideak.

● Aisialdiko guneetan edo antzekoetan antolaketa neurriak hartzeko jarraibideak (guardiako langileen gutxieneko hornidura, distantziak mantentzea, segurtasun neurriak…).

Titulartasun publikoko ikastetxeetako zuzendari garen aldetik, ikasleekiko eta familiekiko dugun konpromisoa beteko dugula, baita gure hezkuntza-agintariek diotena ere; baina argi eta garbi adierazi nahi dugu, behar diren neurriak hartzen eta bermatzen ez badira, ezin izango dugula gure ikasleen, irakasleen eta irakasle ez diren langileen osasunerako ondorioen erantzule egin.

Azkenik, zuzendaritza-taldeentzako aholkularitza-zerbitzu iraunkorra eskatzen dugu, konfinamendu arintze prozesu horretan sortzen diren beharrei erantzun, aztertu eta erantzuteko, eta administrazioaren eta zuzendaritza-taldeen arteko lan-talde mistoa aktibatzeko, neurri berriak diseinatu eta adosteko.

Azkenik, berriro adierazi nahi dugu guztiok egoera berri hau gainditzeko neurriak hartzen laguntzeko prest gaudela. Aipatutako arazoei irtenbideak bilatzearen alde egiten dugu, koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta eta guztiontzako kalitatezko irakaskuntza eskaintzean pentsatuta.

 

www.heize.eus                                                                  twitter:@heizefed                                                 heize@heize.eus