Eremuka hezkuntzari buruzko iruzkin bat

Euskal Herriko Hezkuntza legean elementu berri bat sartu dute, eta hori aztertu nahi genuke: eremuka hezkuntza. Hasi baino lehen esan behar da analisia orokorra dela, legeak dioena bakarrik aztertzen da eta gauzatzearekin sor daitezkeen arazoak. Ez da kritika bat zenbait ikastetxetan asmo onenarekin aplikatzen ari diren sistemei. Bestalde, esan behar da Euskadin urte eta erdi daramala martxan, baina adibidez, Balentzian hasi ziren pandemian, eta han erreferentzia gehiago daudela.

Lehenik eta behin, adierazi zertaz ari garen zehazki. Legea beraren arabera, eremuka hezkuntza hau da: «curriculumaren antolaketa globalizatua eta diziplinartekoa, zenbait diziplina elkarren artean erlazionatzen dituena, eta ikasgaien edo arloen atalen  batura baino gehiago dela. Eremuak bertan sartutako arloei edo ikasgaiei dagozkien konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko jakintza biltzen ditu.»

Ondo ulertuz gero, bi irakasgai batu nahi dira, irakaskuntza-orduak, gaitasunak eta ezagutzak partekatuko dituztenak, bakoitzak lortzen duena baino emaitza hobea lortzeko. Ideia erakargarri eta interesgarria da, noski. Eta funtziona lezake, zerrendatuko ditudan arazo hauengatik ez bada. Egoera honi aurre egin behar baitiogu irakasleok datozen urteetan, eta eragina izango du gure lanean, lan-baldintzetan eta emaitza profesionaletan.

 

  1. Batzeko materiak ikastetxeak erabakiko ditu. «Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektuaren arabera antolatu behar ditu etapako zikloak, banatu behar ditu arloak, ikasgaiak edo eremuak –hala badagokio– eta banatu behar ditu jakintzak eta haien ordutegiak ziklo bakoitzeko mailen artean, bere autonomia pedagogikoaz baliatuz eta ikasleen hezkuntza-premien arabera.» Hori arazo larria da ordezko irakasleentzat, hilabete batean historia-euskara proiektuari aurre egin behar, hurrengoan biologia-euskara, 15 eguneko teknologia-euskara, eta ikasturte amaieran ingelesa-euskara proiektuari. Kaosa.
  2. Irakasgaiaren titularra bazara, bat-batean bi arazo nabarmenei egin beharko diezu aurre: material eza, zuk sortu beharko duzuna, eta beste irakasle batekin koordinazioari, horrek dakartzan arazoekin. Esan behar da hasieratik, ez dago honetarako ondo diseinatutako materialik. Ikastetxe batzutan proiektuak egin dituzte, pedagogia ezberdinetan oinarritzen direnak, eta, nire ustez, edukiak kentzen dituzte eta legean ezarritako efektuaren kontrakoa lortzen dute. Kalitatezko material berriak sortzeak ahalegin handia eskatzen du. Bi ikasgai desberdinetarako funtzionalak izan behar dira, irakasleentzat erabilerrazak, eta biek irakasten dutenari jarraipena eman behar diote. Hori, atzerapenik, curriculum-egokitzapenik, IDU eta abar kontuan izan gabe.
  3. Hurrengo arazoa lankide batekin koordinatzea da. Horrek bilerak egiteko eta elkar ezagutzeko denbora eskatzen du, ikaskideak ikasgelan zer egiten duen ikusteaz gain. Zer egingo dugu haietako batek bere irakaskuntza flipped classroom-ean oinarritzen badu, eta besteak klase magistralean, biak emaitza bikainak lortuz? Ez da erraza izango elkarrekin lan egitea, ezta akordioak lortzea ere. Gainera, beste urte batzuetan desadostasunen bat izan badute, are konplexuagoa izango da. Gehitu orain beste bi irakasle egotea maila berean. Aparte lan egingo dute material berria sortuz? Laurak elkarrekin koordinatzen dira? Zer ordu onartzen zaizkie horretarako ordutegiaren barruan?
  4. Ke-saltzaileak: sistema berri hauek purpurina eta kolorezko argiak saltzeko primerazkoak Gure lanaldian txertatuko diren proiektuak, programak, aplikazioak eta burokrazia; denbora eta indarrak kenduko dizkigutenak. Ez erosi bi urte daramatzaten beste ikastetxe batzuen proiektu bikainik. Entsegu bat besterik ez da, eta ikastetxe bakoitzak bere ikasle eta irakasle tipologia du. Proiektu zoragarriak saltzen badizkizute, galdetu zein irizpide zientifiko erabili diren haien errendimendua ebaluatzeko. Eta ez, parte-hartzaileek beren ikasleei proiektuan jartzen dizkieten notak ez dira baliokoak. Hori barne-ebaluazioa da, ez proiektuarena. Programa informatiko, webgune eta lotutako gainerako parafernaliaz ez dugu hitz egingo, aplikazioak mila baitira, eta irakasle bakoitzak badaki zeintzuk diren hobekien funtzionatzen diotenak eta zein diren denbora galtzea.
  5. Azkenik, adierazi behar da legeak ezartzen duela urtearen amaieran notak berdina izan behar direla bi gaietan. Zer egingo dugu, adibidez, ikasleak euskara-gaitasunak ondo landu baditu, baina ez biologia-gaitasunak? Desberdintasuna eta neurri bakar batekin ez neurtzea, konpontzeko zaila. Irizpide, lana eta beste gauzei buruzko gatazkak. Bi ikasgaien irakaskuntza gehiago zailduko da eta tentsioak sortuko dira. Nota desberdina izanez gero, zein materiak du pisurik handiena? Zergatik nagusitzen da hori beste irizpide batzuen aurrean? Fin-finak izan behar gara eta denek proiektua ondo ulertzea eskatzen du.

 

Laburbilduz, eremuka hezkuntza kalte larria izango da ikasle eta irakasleentzat. Ikasleak akuriak izango dira, esperimentuei aurre egin behar dietenak segurtasun sarerik gabe. Bere laguntza bakarra irakasleek izan ditzaketen asmo onak besterik ez dute izango. Irakasleak nahiko egoera penagarriari egin beharko diote aurre. Ordezkoa bazara, kaosa izango duzu zentro-aldaketa bakoitzean. Funtzionarioa edo bitartekoa bazara, aurre egin beharko diozu egoera hauei: bilerak, edo okerrago, horiek ez egotea; zure irizpide pedagogikoak baztertzea; kontrastatutako material eza; lankideekin liskarrak eta ikasgaia ateratzeko lan-gainkarga. Sindikatutik ohartarazten dugu sistema ez dagoela modu apropos batean araututa, ez dagoela material onik, eta legeak ez duela inon esaten zenbat ordu behar diren proiektua ateratzeko. Eta ikusi dugunez, denbora behar da koordinatzeko eta gatazkak saihesteko, batez ere ikasturte amaieran. Itxurakeria baino ez da, kutxatxo paper politan bilduta, hutsik dagoena ordea. Hezkuntzako lege berriaren alderdi polemiko ugarietako bat da, langileak gehiago kargatuko dituena, eta, gainera, haien arteko gatazken iturri izan daitekeena.

cgtbilbao@cgt-lkn.org

Salud