Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación.
Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari
Publicado por
CGT-LKN Hezkuntza saila Lanaren Konfederakunde Nagusia Email: cgt.lkn.hezkuntza@gmail.com Bailen kalea 7, 2-3 solairuartekoak 48003 Bilbo (Bizkaia)

Iniciativa sobre las adjudicaciones de inicio de curso Ikasturte hasierako esleipenen gaineko ekimena

El pasado día 7 de junio de 2013 esta sección sindical de Enseñanza Pública envió a la Dirección de Gestión de Personal del departamento de Educación una larga carta con una serie de críticas y quejas, así como recomendaciones y demandas, relativas al proceso y el sistema automatizado de adjudicación de plazas al profesorado interino y sustituto al inicio del curso escolar. La misma tabla reivindicativa ha sido registrada ante el Ararteko, que nos ha respondido y se ha puesto en contacto con Educación para hacer un seguimiento de este tema. Hasta el momento el Departamento de Educación no ha dado ninguna respuesta…

A continuación reproducimos la carta enviada:

Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián 1

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

 2011-2012 ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturte hasieran ikastetxe publikoetako lanpostu bakanteak ordezko irakasleei esleitzeko ezarri zuen esleipen prozedura eta sistema automatizatuaren aurkako salaketa eta aldarrikapen batzuk jakinarazi nahi ditugu.

Ordezkapenetarako zerrendetan dauden hautagaiak (Hezkuntza Sailak ezarritako puntuazio jakin batetik gora duten hautagaiak) derrigor esleipen automatizatuan parte hartzera behartuta daude. Hautagaiak, sistema honek hari esleitutako plazari ezin dio uko egin (bestela ikasturterako esleipen prozesutik eta zerrendetatik kanpo gelditzen da); plaza hartzera edo lanik gabe gelditzera behartuta dago. Ezin dio hari automatikoki egokitutako plazari uko egin, aipatu prozesuaren lehen fase automatizatuaren ostean, garai bateko prozedurarekin, ospatzen den esleipen askean parte hartu ahal izateko.

Azken bi ikasturteen hasieran (2011-2012 eta 2012-2013), esleipen automatizatuaren fasea abiatu izan denean, Hezkuntza Sailak ez zuen oraindik erabakirik hartu hainbat ikastetxek egindako lanpostu eskaeren gainean, ezta irakasle finko askok egindako baimen/lekualdatze/zerbitzu komisio eskaeren gainean. Ondorioz, eskaera hoietatik sortutako plaza asko ez dira esleipen automatizaturako argitaratutako zerrendetan eskeini, geroko esleipen askean baizik. Puntuazio baxuagoak eta hautagai zerrendetan kokapen xumeagoak dituzten hautagaiek haiek baino puntuazio altuagoa dutenek baino plaza (lanpostu) hobeagoak aukeratu eta eskuratu ahal izan dituzte.

Hurrengo ikasturteei eta esleipen deialdiei begira, esleipen sistema eta prozedura honek eragindako bidegabekeria eta kalteak konpontzeko, ondoko eskaerak luzatzen ditugu:

-Esleipen sistema automatizatua bertan behera uztea edo gutxienez erreformatzea.

-Esleipen automatizatura deitutako hautagaiei, automatikoki esleitutako plazari uko egiteko eta geroko esleipen askeko deialdian parte hartzeko eskubidea aitortzea.

-Esleipen automatizaturako argitaratzen den lanpostuen zerrendan benetan lanpostu guztiak agertzea, eta zerrenda hoien erabilgarritasuna bermatzeko eta errazteko, orain arte egin ez den bezela, behar bezela antolatzea: lanpostuak herrialdeka eta espezialitateka, era argi eta ordenatuan antolatuta eskeintzea.

-Ikasturte hasierako antolaketa garaian, esleipen prozesuaren fase ezberdinen artean, ordezkapenetarako hautagaiek ikastetxeetan fase automatizatuan esleitutako plazetaz jabetzean, horren ondorioz eta baita hautagai hoietako batzuk orduan egindako murrizketa/salbuespen eskaera berrien ondorioz sortutako plaza berriak automatikoki eta ahal bezain laster esleipen askerako zerrendetan sartzea.

-Orain arte gertatu ez den bezela, esleipen deialdi eta prozedura guztian zehar sistema eta sare informatikoa ondo funtzionatuko duela bermatzea.

-Esleipen prozedura garatzen den datetan hautagaientzako arreta eta informazio telefoniko, telematiko eta presentzial zerbitzu egoki eta nahikoa bermatzea.

CGT-LKN. Bizkaiako Hezkuntzako Sindikatua

Bilbon 2013ko ekainaren 7an

Deja un comentario

Puede utilizar estas etiquetas HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

  

  

  

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.