Apirilaren 24ean Fuoriluogo elkarte anarkistako 27 kide Boloniako instrukzioko epailearen aurretik pasa behar izan ziren epaileak haien aurkako salaketak aztertu eta epaiketa ospatuko zen ala ez erabaki zezan. Lagun hauek 2011an DIGOS polizia politikoak Fuoriluogo elkartearen aurka burutu zuen “Outlaw” operazioaren harira auziperatuak izan ziren. Guztiei orden demokratikoa kolokan jartzeko eta erasotzeko helburua duen erakunde bat osatzea eta indarkeriazko ekintzak zein legez kanpoko manifestazioak antolatzea leporatzen diete.
Epaileak, poliziaren tesiak bereganatuz, 21 lagun auziperatzea erabaki du eta epaiketaren hasiera data maiatzaren 21ean jarri du. Bitartean bost lagun espetxera bidali ditu eta beste zazpiri kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkie. Era berean epaileak Fuoriluogo elkartearen egoitza itxita mantentzeko agindua berretsi du.
Estatu sasi-demokratikoen eta kapitalaren ordena zalantzan jartzen eta borrokatzen duten elkarte, talde zein norbanakoen aurka sistemak etengabe aurrera daraman isilpeko gudan hamaikagarren erasoa. Boloniako anarkisten aurkako azken erasoa.
Auziperatuekin eta haien borrokekin elkartasun osoa!
Info gehiago: www.informa-azione.info