Ulibarri euskaltegiko langileak borrokan

Bilboko Gardoki kaleko 3.enean kokatuta dagoen Ulibarri euskaltegiko langileak borrokan daude. Euskaltegiek eta euskalgintzak orokorrean  azken urteotan jasaten ari diren diru laguntza eta matrikulazio murrizketen ondorioz euskara irakasle asko oso egoera larrian daude. Ulibarri euskaltegiaren kasuan, enpresak bertako 5 langile finko (lan taldearen %20a) kaleratu nahi du. Erabaki honen aurrean bertako langileen asanbladak  kaleraketen ordez lan orduak langileen artean berdintasunez banatzea proposatu diote enpresari. Haien eskaerei kasurik egin ez dietenez, langileek urriaren 22tik- CGT-LKN eta LAB sindikatuen babesarekin- mobilizazio kanpaina bati ekin diote: egunero 9,30-10,30 eta 17,30-18,30 bitartean euskaltegiaren atarian konzentrazioak eta lanuzte partzialak burutzen ari dira. Hurrengo konzentrazioak urriaren 29 eta 30ean burutuko dituzte, 5 langileen kaleratzea bete behar denean ain zuzen ere.

Elkartasuna kaleratu nahi dituzten langileekin! Elkartasuna euskalgintzako langileokin!

Langileen adierazpena:

Ulibarri Euskaltegian kaleratzerik ez!
Negoziazioa orain!

Ulibarri Euskaltegiak 5 langile finko eta 14 ez-finko kale gorrian utzi ditu. Badira urteak euskaltegiak gora eta gora egin eta langileak kontratatu dituela. Aurtengo matrikulazioak behera egin du eta euskaltegiak irtenbiderik errazena hartu du euren etekinei eusteko. Langileok kontziente gara ez dagoenetik ezin daitekeela atera, eta horrexegatik, kaleratzeak onartzen ez ditugula eta lana denon artean banatzeko prest gaudela sinatu du langileen gehiengoak. Hori dela-eta, honakoa eskatzen diogu Ulibarri Euskaltegiko zuzendaritzari:

1-. Langileen eskaera kontuan hartu eta 5 lankideok berriro onar ditzala. Beste leku batzuetan gertatu den bezala, lana banatu guztion artean. Elkartasuna da modu bakarra krisiak astintzen duen egoera honi buelta emateko. Lana banatzea da modu bakarra langabezia tasari buelta emateko, euskaltegi honetan eta leku guztietan. Lana banatu baita ondasuna banatu ere.
2-. Enpresa langileriarekin bil dadila konponbide bat ateratzeko. Kaleratzeak bertan behera utzi eta modurik topatzea 5 kaleratutakook gure artean berriro lanean egon daitezen. Negoziazio mahaia eratu enpresaren eta langileon ordezkarion artean lana banatzeari dagozkion ezaugarriak aztertu eta aurrera eramateko.
3-. Lana sortzen den heinean kalean dauden ez-finkoak deitzeko konpromisoa sinatzea. Euskaltegia ez da hartu duen tamainari eusteko gai. Hala ere, badakigu lana sortuko dela. Hala, eskarmentua eta formazioa duen jendea sortu du Ulibarri Euskaltegiak, gure artean zenbait urtez egon direnak hain zuzen ere. Guk bezain ondo egiten zuten lan; beraz, lana sortuko balitz (eta hala deritzogu), lan poltsa bat era dezatela gure lankide ohiak hartzeko.

Ulibarri Euskaltegiko Langileok

 

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.