(Euskara)

El pasado día 5 de junio, desde este sindicato de Enseñanza Pública de CGT-LKN de Bizkaia, remitimos una carta al delegado provincial del Departamento de Educación del Gobierno Vasco, a la consejera de Educación así como al Lehendakari del Gobierno Vasco, exigiéndoles que de cara al próximo curso escolar 2014-2015 expongan públicamente , de forma clara y detallada, cuál es la postura que van a adoptar ante la LOMCE y cuáles son las medidas que piensan adoptar para el desarrollo de lo dispuesto en dicha ley.

La citada carta, también fue presentada en el registro de la Delegación de Educación en Bizkaia  (Nº de registro 201400000462862) y, ante el previsible silencio institucional, también fue enviada al Ararteko (Defensor del pueblo de Euskadi)(Nº de expediente 1329/2014/QC).

(carta)

 

(Castellano)

Ekainaren 5ean, Bizkaiko CGT-LKN-ko Hezkuntza Publikoko sindikatutik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako lurralde ordezkaritzako buruari, Hezkuntzako sailburuari zein Lehendakariari gutun bat igorri genien, 2014-2015 ikasturteari begira, LOMCE legearen aurrean izango duten jarrera eta lege horrek ezarritakoa garatzeko abiatu beharreko neurriak publikoki, zehaztasunez eta era ulergarrian garbi adierazteko eskari irmoa luzatuz.

Gutuna Bizkaiko Hezkuntzako Ordezkaritzaren erregistroan (Erregistro zenbakia 201400000462862) ere aurkeztu genuen eta erakundeen erantzun eza aurreikusita, haren kopia Arartekoari ere aurkeztu genion (Espediente zenbakia 1329/2014/QC).

 


EUSKO JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO

Bizkaiako Hezkuntza Ordezkaria

Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Sailak 2014-2015 ikasturteari begira LOMCE delako 8/2013 Lege Organikoak ezartzen dituen xede eta neurrien aurrean duen jarrera, eta hoiek gauzatzeko aurreikusten dituen neurrien gaineko ezjakintasunak kezka eta zalantza larriak pizten dizkigu. Beste askoren artean gure kezka nagusienak ondoko gaien ingurukoak dira:

-Euskal kurrikulumean eta hezkuntza sisteman lege honen ezarpenak eragingo dituen aldaketa zehatzak: ikasgaiei eskeinitako ordutegia, hizkuntza politika, ebaluaketa irizpideak eta froga bereziak, programaketak eta zenbait ikasgaien etorkizuna (musika, herritartasuna, plastika…), behar bereziak dituzten ikasleentzako programa eta ibilbideak, Helduentzako Heziketa Iraunkorraren etorkizuna, etab.

-Ikastetxeen barne antolaketa, gobernu eta funtzionamenduan aurreikusitako aldaketa sakonak.

-Emaitzen araberako ikastetxeen sailkapena eta bereizketa, finantziazioan eta sustapenean eragina izango omen duena.

-Langilegoaren kudeaketa, bereziki ordezko eta interinoei dagokienez.

Aipatutakoak E.A.E.ko hezkuntza komunitatean eta gizartean sortarazten dituen kezka larriak argitu aldera Eusko Jaurlaritzari eta haren Hezkuntza Sailari haren asmoa publikoki garbi adierazteko eskari irmoa zuzentzen diogu.

CGT-LKN

Bilbon 2014ko ekainaren 5ean

Ararteko

CGT-LKN

cgt.lkn.hezkuntza@gmail.com Xabier Cerezo Jaun agurgarria:

Zure kexa-idazkia 06/06/2014 jaso dut herri-administrazioetatik burujabe den erakunde honetan.

Kexa aztertu ondoren, beharrezko jarduerak egingo ditugu, eta ahalik eta epe laburrenean emango dizugu horien berri.

Hemendik aurrera gai honekin zerikusirik duen idazkirik bidaltzen badiguzu, mesedez, adieraz ezazu gutun honen goialdean agertzen den espediente zenbakia.

Nolanahi ere, gogorarazi nahi dizut kexa hau aurkezteak ez duela eragozten administrazioaren edo epailearen erabakiak betearaztea eta, erabaki horien aurka jo behar izatekotan, ez direla geldiaraziko legeak horretarako ezartzen dituen epeak.

Zure idazkian, euskara aukeratu duzu erakunde honekin harremanak izateko; hortaz, bestelakorik adierazten ez badiguzu behintzat, hizkuntza horrexetan bidaliko dizkizugu hurrengo idazkiak.

Agur bero bat.

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Deja un Comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más