Eitbn eduki sexistarik ez!‏

Euskal herriko mugimendu feministaren iritzia “Cuadrilla
busca cita” EITBren saio berriaren inguruan

Ekainaren 15ean, igandean, emititu zuen EITBko bigarren kateak “Cuadrilla busca
cita” saioa lehen aldiz. Harriduraz, amorruz eta haserrez jaso ditugu bertan ikusi eta
entzundakoak. “Cuadrilla busca cita” telebista saioa lehen segundutik azkenerarte
eduki sexistetan oinarrituta dago. Zeinetan, maskulinitate eta feminitate eredu
hegemonikoen sustapena dagoen oinarrian.
cartel EITB
Mutilak dira: aktiboak, subjektuak eta neskak, aldiz, objektuak. Saioaren tesirik
nabarmenena hauxe da: “Ez gara pertsona osoak, naranja erdiak gara eta beste
erdiaren beharra daukagu”, hortaz, emakume bat gizon batek osagarritu beharko balu
bezala. Gizon guztiak heterosexualak, emakume guztiak heterosexualak, beraien
genetikan idatzia egongo balitz bezala. Mutilak casting antzeko bat egiten diete
neskei. Neskak banaka jeisten dira, pasarela bilakatzen den korridore bat zeharkatuz,
bost mutilek galderaz josten dituzte neskak, beraien helburua koadrilako lagunari
neska bat aurkitzea da.

Ahalko balute bezala, hau da, koadrilakoek neskalaguna aurkitzen diote taldeko azken
mutil zaharrari, adin batetik aurrera bizitzako helburu nagusia bikote bat osatzea
delako, eta ezkontzea, noski. Egiten diren galderak, filtrorik gabeko astakeriak dira,
bikotea casting batean aurkitzerik balego bezala. Kasu honetan, kuadrilako mutilek,
aurrean dituzten neskak epaitzen dituzte gustokoak salbatuz eta besteak saiotik
kanporatuz.

Urte askotako lana izan da Mugimendu Feministarentzat esterotipoei aurre egitea,
jendarteari erakustea harreman mota asko daudela, emakumezkoak ez direla
objektuak, eta gizonezkoek ez direla subjektu aktiboa izan daiteken gorputz bakarrak.
Lan guzti hori EITB-k zakarrontzira bota nahi du, bikoteen eredu komertzial eta hutsal
bat zabalduz, heteroarau hegemonikoena eta hertsiena sendotuz. Berdin du hurrengo
kapituluetan nesken koadrila batek mutikoei galderak egiten badizkiete, balioak
berberak izango direlako.

Dirudienez, Emakunde lehendik kezkatua zebilen eta EITB-ri eskatu zion programa
mesedez ez botatzeko, berdintasun irizpideen kontra egiten baitzuen, baina EITB-ko
buruek aurrera egin zuten, Eusko Jaurlaritzak berdintasun politikak bermatzeko duen #ETBnEdukiSexistarikEZ

erakunderik garrantzitsuenaren hitzei jaramonik egin gabe. Zertarako sortzen ditu
Eusko Legebiltzarrak Berdintasun Legeak (4/2005) eta berdintasunerako erakundeak?
Jaramonik ez egiteko? Ez betetzeko?

Komunikabide publikoek funtzio berezia izan beharko lukete berdintasun politikak eta
balioak zabaltzeko garaian, ez da soilik saio bat, “Cuadrilla busca cita” gaixotasun
sakon baten sintoma da, EITB-k ez ditu berdintasun politikak sustatzen ez barrura eta
ez kanpora begira.

EITB-k Genero Unitate bat izan beharko luke, identifikatua, alegia, eragileek jakin
beharko genuke zeintzuk diren berdintasun politikak bermatzen dituzten langileak
euskal telebista publikoan. Ezagutu beharko genituzke beraien planifikazioak, gainera
eragile bezala planifikazio horien parte izan beharko genuke. Tamalez ez dugu haien
berririk.

Dirudienez EITB-rentzak gehiago saltzen du Espaniar kate pribatuetan botatzen
dituzten programa kutreenak kopiatzea, parekidetasun ereduak sustatzen dituzten
saioak egitea baino. Berdin zaie saio horiek matxismorik zikinena sustatzen badute
ere, berdin zaie emakumeak objetu bezala agertzen badira, berdin zaie beste
eragileok urtetan egin dugun lan guztia.

Ezin ulerturik gabiltza nolatan, EITB kate publikoak honelako saio bat sortu eta emititu
dezakeen. Iguingarria iruditzen zaigu, kate publiko batean, diru publikoarekin eduki
guztiz sexistetan oinarritutako saio hau sortzeko erabakia hartzea. Zein da helburua?
Jendarte patriarkal honetan egun bizirik dirauten bereizkeria egoerak indartzea?
Gazteen artean egun erruz ematen diren indarkeria sexista egoerak, non, jabetzan
oinarritutako harreman sexu afektiboak indartzea? Lotsagarria iruditzen zaigu
telebista publiko batek honelako harreman ereduen aldeko apustua egitea.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren iritziz ez da nahikoa “Cuadrilla busca cita”
saioa kentzearekin, EITB-k berdintasuna sustatzeko ardura duela gogoratu nahi dugu,
norabidea aldatu egin behar du, matxismoa sustatzen dituzten saioak baztertuz.

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA
Euskal Herrian, 2014ko ekainaren 18an

Opinión del Movimiento Feminista de EH sobre el nuevo
programa de EITB “Cuadrilla Busca Cita”

El pasado domingo día 15 de Junio el segundo canal de EITB emitió el primer capítulo
de “cuadrilla busca cita”. Y tenemos que decir que lo que escuchamos y vimos a lo
largo del programa nos creó un gran enfado y frustración. El programo “cuadrilla
busca cita” está basado en un contenido sexista de principio a fin. Y refuerza la
consolidación de un modelo de masculinidad y feminidad hegemónico.

Los hombres son: activos, sujetos y las mujeres objetos. La tesis principal del
programa es esta: No somos personas completas, somos medias naranjas y tenemos
la necesidad de la otra mitad, por lo tanto las mujeres debemos complementar a los
hombres. Todos los hombres son heterosexuales, todas las mujeres son
heterosexuales, como si su genética estuviera previamente escrita. Los hombres les
hacen un casting previo a las mujeres. Las mujeres descienden de una en una por un
corredor que hace la función de pasarela, cinco hombres bombardean a la chica a
preguntas teniendo como objetivo buscar novia al soltero de la cuadrilla.

Como si ello fuera posible el objetivo es encontrar pareja a el ultimo soltero de la
cuadrilla, porque a partir de cierta edad el objetivo principal de nuestras vidas debe
ser tener una pareja y como no el casarse. Las preguntas que les hacen sin ningún
tipo de filtro son verdaderas burradas, como si fuera posible encontrar pareja
mediante casting. En este caso los componentes de la cuadrilla juzgan a las mujeres
que tiene enfrente salvando a las que les ha gustado y expulsando al resto.

Han sido largos años de trabajo para el movimiento feminista el ir superando los
estereotipos impuestos, intentar enseñar a la sociedad que hay diferentes tipos de
relaciones, que las mujeres no somos objetos y que los hombres no son los únicos
cuerpos que pueden ejercer su derecho a ser sujetos activos.
EITB quiere echar todo este trabajo por la borda, expandiendo un modelo de pareja
comercial y de este modo reforzando una heteronorma hegemónica. Es indiferente
que en los próximos capítulos sean mujeres las que asuman el papel de cuadrilla y
sean ellas las que realicen las preguntas, porque los valores seguirán siendo los
mismos.

#ETBnEdukiSexistarikEZ

Al parecer, Emakunde ya alerto sobre su preocupación por el contenido de este
programa y pidió expresamente a EITB que no lo emitiera, ya que iba en contra de los
principios de igualdad, pero la dirección de EITB decidió hacer caso omiso y seguir
adelante con el programa sin tener en cuenta a la organización más importante que
tiene el Gobierno vasco para implementar las políticas de igualdad. ¿Para qué crea el
parlamento leyes de igualdad (4/2005) y agentes de igualdad? ¿Para no hacerles
caso? ¿Para no cumplir lo que dicen?

Los medios de comunicación públicos deberían tener una función especial a la hora de
implementar políticas de igualdad e infundir valores. No es solo cuestión del
programa, “cuadrilla busca cita” es el síntoma de una grave enfermedad, EITB no
cumple las políticas de igualdad ni internamente ni externamente. EITB debería tener
una unidad de género identificada; los diferentes agentes debiéramos conocer cuáles
son las personas que desarrollan las políticas de igualdad en la televisión pública
vasca, sus planificaciones, y además poder participar como en ellas. Pero por
desgracia no las conocemos.

Al parecer para EITB es mejor copiar los programas cutres de la televisión privada
española porque entienden que venden más en vez de dedicarse a realizar programas
dirigidos a impulsar la igualdad. Les da igual si esos programas impulsan el
machismo, les da igual si las mujeres parecemos meros objetos, les da igual el trabajo
que diferentes organizaciones hemos desarrollado durante años.

Hoy todavía seguimos sin poder entender cómo un canal público de televisión como es
la EITB puede crear y emitir un programa de este tipo. Nos parece una burla que un
canal público, con dinero público, tome la decisión de llevar adelante un programa
basado en unos contenidos sexistas. ¿Cuál es el objetivo? ¿Reforzar aun mas las
diferencias que siguen latentes en esta sociedad patriarcal? Reforzar las relaciones
sexo-afectivas basadas en la propiedad, que además están repercutiendo gravemente
en el incremento de la violencia sexista entre la gente joven? Nos parece vergonzoso
que un canal público haga una apuesta por impulsar este tipo de modelos de relación.

En opinión del Movimiento Feminista de Euskal Herria no es suficiente con que se
retire el programa “cuadrilla busca cita”, le queremos recordar a EITB que tiene la
responsabilidad de impulsar la igualdad, que debe reconducir su dirección y dejar de
lado los programas que impulsan el machismo

Comparte:
Share

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.