Inicio Cajón de Sastre Erasopean dauden gune okupatuen alde

Erasopean dauden gune okupatuen alde

por CGT-LKN Bizkaia

Erasopean dauden gune okupatuen alde.

Higiezinen gaineko espekulazio bortitza eta etxebizitza zein espazio ez-komertzialen eskasia itzela dagoen hirietan,EAJk gobernatutako udalek COVID19aren krisialdiak eragindako konfinamendu neurriak eta estatu poliziala baliatzen ari dira okupatutako espazio autogestionatuak husteko eta desalojoen aurkako protestak zapaltzeko.

Guztion mugikortasuna, poliziarena izan ezik, zorroztasunez mugatuta eta baldintzatuta dagoela protestak eta mobilizazio herrikoiak oztopatzeko eta zapaltzeko erabiltzen ari dira. Polizia indarrek, espekulatzaileen eskutik hartuta doazen udal agintarien aginduz, inolako epailearen agindurik gabe, okupatutako eraikinak husten ari dira. Haien jauntxoen gustukoak ez diren proiektuak, helburu komertzialik gabekoak, erakundeen kontrolpetik ihes egiten dutenak eta sistemaren logika ezbaian jartzen dutenak, gure herrietako kaletatik desagertarazteko.

Etxekoturiko eta arriskurik gabeko oposaketa subentzionatua eta kontrolatua besterik onartzen ez duen sistema demokapitalistaren mesederako. Beti bezela, lan egitera, kontsumitzera, bozkatzera eta haien propaganda ereduetan isladatzera ta bizitzera mugatzen ez den oro baztertuko, islaraziko eta zapalduko dute.

Gu beti autogestioaren alde, espazio ez komertzialen eta herrikoien zabalpenaren eta okupazioaren alde egingo dugu, Gasteizen, Getxon, Donostian edo atzerrian. Are gehiago, Talkaren kasuan bezela, borroka feminista bultzatzen eta aberasten dutenean.

Gure elkartasun guztia Talka, Itzulbaltzeta 3 eta Firestone gune okupatuetako kidei!

Okupazioaren alde!

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más