La gestión que ha hecho el Departamento de Educación frente a la pandemia del COVID19. CGT-LKN sindikatutik COVID19 delako izurritearen aurrean E.A.E.ko Hezkuntza Sailak egin duen kudeaketaren aurrean zuokin gogoeta eta hausnarketa batzuk partekatu nahi ditugu.

Desde el sindicato CGT-LKN queremos compartir con vosotr@s una serie de pensamientos y reflexiones en relación a la gestión que ha hecho el Departamento de Educación frente a la pandemia del COVID19

En relación con el cierre de los centros:

La decisión de cerrar los centros educativos después de lo que se veía venir en Madrid, y en lo que se refiere a nuestro ámbito, en Vitoria y Balmaseda, llegó TARDE; tenemos la sospecha bastante fundada de que se esperó a cerrar todo lo concerniente a la segunda evaluación de la ESO (hasta justo después de que se hicieron las reuniones de evaluación, confeccionar calificaciones, corregir actas y repartir boletines).

El cierre en sí fue IMPROVISADO e IRRESPONSABLE. Por un lado, debido a que se envió a tod@s l@s alumn@s a casa sin adoptar medidas para responder  a las graves problematicas que eso creaba a las personas que tenían que ocuparse de su cuidado (entre ell@s  much@s trabajador@s del propio sistema educativo), poniendo en cuestión el garantizar el cuidado adecuado de es@s menores. Por otro lado, haber obligado a l@s trbajador@s de Educación a acudir a los centros educativos clausurados, además exponerl@s al contagio, les supuso muchas dificultades para conciliar con el cuidado de sus hijos e hijas.

Respecto a la organización del trabajo:

La propia situación y el Departamento de Educación nos ha impuesto trabajar de forma on-line, pero el Departamento no ha ofrecido a l@s docentes material didáctico ni herramientas tecnológicas adaptadas y adecuadas al complejo proceso de enseñanza-aprendizaje, obligándonos a usar las herramientas comunes de las grandes multinacionales del sector y a adaptar nosotr@s mism@s tanto el material didáctico como las metodologías de trabajo (por no alargarnos en hablar del abandono inicial de l@s alumn@s con necesidades educativas especiales o aquell@s sin acceso a recursos informáticos). Desde el Departamento de Educación no nos han indicado unas pautas comunes a seguir, y cuando lo han hecho estaban llenas de contradicciones.

Con la digitalización el volumen de documentos, informes y plantillas a rellenar por los docentes se ha multiplicado de forma considerable, aumentando la carga de trabajo habitual.

Desde el Departamento de Educación apenas se han facilitado instrucciones prácticas relativas a la práctica docente en sí, y cuando lo han hecho estaban plagadas de contradicciones y sinsentidos. Por poner un ejemplo se habla de flexibilidad y adaptabilidad, mientras a través de la presión de la Inspección Educativa se ha pretendido obligarnos a cumplir a rajatabla los horarios escolares ordinarios.

No se ha tenido en cuenta en ningún momento la llamada “Brecha digital”, tanto en el caso de l@s alumn@s como el de l@s enseñantes; en muchos hogares se dispone de un solo ordenador y se tiene que compartir entre todos los miembros de la familia. Parecido pasa con l@s alumn@s que se encuentran en centros de acogida. O en la multitud de  hogares en los que no hay  siquiera un  ordenador o conexión a Internet…

Ante esta situación excepcional, es remarcable la falta de empatía y flexibilidad mostrada en relación a las situaciones familiares y personales concretas del profesorado. No hemos escogido el teletrabajo, estamos encerrad@s en casa, trabajando y  ocupandonos del cuidado de personas mayores y menores a nuestro cargo.

Y para más inri, las bajas que se han dado desde que se impuso el “Estado de Alarma” se han  quedado sin cubrir hasta el día 23 de abril (excepto las que tenían que ver con maternidad y jubilación), para perjuicio de los equipos docentes, alumn@s y l@s trabajador@s que están en las listas de sustituciones. Y sólo se han empezado a cubrir las bajas tras muchas  denuncias y presión de docentes y sindicatos.

Más tarde, con mucho retraso y limitándose a copiar lo que  los docentes ya habiamos puesto en práctica, sin dialogar ni consultar nada a los miembros de la comunidad educativa, y lo que es más grave, usando como excusa la autonomía de los centros escolares para dejar todo el peso y la responsabilidad de desarrollar medidas prácticas en manos de los equipos directivos de los centros escolares, el Departamento de Educación se saco de la manga un “Plan de Educación” para regular el final del curso.

Y ahora, de nuevo sin consultar con nadie, cuando todavía estamos inmers@s en la crisis del COVID19, por motivos puramente económicos y propagandísticos, sin ninguna justificación pedagógica, para que las madres y padres puedan regresar al trabajo y dar una improvisada solución al alumnado que finaliza un ciclo educativo, han impuesto la reapertura de los centros educativos en unas condiciones similares únicamente adoptando unas pocas medidas inconcretas.. . Sin reducir las ratios, sin reforzar las plantillas, sin diseñar protocolos sanitarios o de seguridad, obligando a much@s docentes a alternar el trabajo presencial y telemático, en edificios inadecuados, sin aclarar como se va a hacer para que  l@s adolescentes respeten las distancias y medidas de seguridad, etc. Nuestras razones para oponernos a la reapertura precipitada de los centros escolares no difiere de la manifestada estos días por los equipos directivos de multitud de centros escolares de Euskadi.

Pero, ¿qué podíamos esperar de los partidos de un gobierno que antepone la economía y sus intereses electorales frente al bienestar y la salud de l@s ciudadan@s, y que basa su política en el marketing, el negocio y los continuos recortes de los servicios públicos? Solo gracias a, una vez más, la profesionalidad, esfuerzo y responsabilidad de los trabajadores y trabajadoras del sector público y al enorme esfuerzo de las familias podrán esconder las consecuencias de una gestión lamentable de esta situación.

Sección sindical de trabajador@s de Educación Pública,  CGT-LKN de Bizkaia

 

CGT-LKN sindikatutik COVID19 delako izurritearen aurrean E.A.E.ko Hezkuntza Sailak egin duen kudeaketaren aurrean zuokin gogoeta eta hausnarketa batzuk partekatu nahi ditugu.

 

Ikastetxeen itxieraren inguruan:

 

Madrilen, eta geurera etorrita, Gasteizen eta Balmasedan gertatutakoaren aurrean Ikastetxeak ixteko erabakia BERANDU hartu zen; DBHko 2. Ebaluazioarekin lotutako eginbeharrak osatu arte itxaron zelaren susmo sendoa dugu (ebaluaketa bileren emaitza zein akta guztiak zuzendu eta bildu eta nota-buletinak banatu arte).

 

Itxiera INPROBISATUA eta ARDURAGABEA izan zen. Batetik ikasle guztiak etxera bidali zirelako haien zaintzaz arduratu behar zutenei (hoien artean hezkuntzako langile asko) sortarazten zitzaizkien problematika larriei erantzuteko inolako neurririk kudeatu gabe eta ondorioz adingabeko hoien zaintza bermatzeko gaitasuna kolokan jarriz. Bestalde hezkuntzako langileoi itxitako  ikastetxetara lan egitera behartu izana, langileak kutsatzeko arrisku larrian jartzeaz gain, haiei etxeratuta zituzten seme-alaben zaintza bermatzeko arazo larriak sortarazi zizkien.

 

Lanaren antolaketaren inguruan:

Egoerak berak eta Hezkuntza Sailak on-line lan egitea  inposatu digu, baina Sailak hura behar bezela burutzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu anitzei  egokitutako baliabide teknologikorik ez material didaktikorik ez digu eskeini, berriro ere multinazional handien menpeko produktuak erabiltzera eta gure kabuz materiala zein lan egiteko modu guztia moldatzera derrigortuta gaudelarik (behar bereziak dituzten ikasleetaz edota baliabide teknologikoak eskura ez dituzten ikasleetaz hitz egiten ez luzatzearren).

 

Digitalizazioarekin batera bete beharreko agiri eta txantiloi kopurua neurrigabe hazi da, gure jarduera didaktikoa egokitzeak suposatu duen lan kargaren handitzea bikoiztuz.  Hezkuntza Sailetik ez digute jarraibide askorik ematen, eta ematen dituztenetan kontraesanez beteta datoz. Malgutasunaz, egokitzapenetaz hitz politak esaten dira baina aldi berean Ikuskarien bitartez ohiko ordutegiak betearazi nahi dizkigute!

 

“Arrakala digitala” delakoa ez da kontutan izan, ez ikasleen ez irakasleen kasuan; etxe askotan ordenagailu bakarra dago eta familiako kide guztien artean partekatu beharra dago, harrera etxeetan bizi diren ikasleak ere egoera berean daude; hainbat etxetan ordenagailurik edo Interneterako loturarik  ez daukate…

 

Guzti honen aurrean Hezkuntza Sailetik irakasleon egoera pertsonalen eta familiarraren aurrean ez dute enpatia eta malgutasun askorik erakustsi.  Guk ez dugu telelana egitea aukeratu, etxean behartuta itxita gaude ohiko lanaz gain gure seme-alaben zein adinekoen  zaintza burutzen.

 

Eta egoera okertzeko, Hezkuntza Saila “alarma egoera” indarrean jarri zenetik gertatzen ari diren bajak (amatasunarekin edo erretiroekin lotuta daudenak izan ezik) ez da betetzen ari, irakasle taldeen, ikasleon eta ordezkapen zerrendetan dauden lankideon kalterako.

 

Gerora, berandu eta jada irakasleok abiatutako lan ildoak kopiatuz,  hezkuntza komunitateko eragileekin ezer hitz egin eta adostu gabe eta larriena ikastetxeen autonomiaren izenean erabaki eta neurri zehatz pottoloak praktikan garatzea ikastetxeetako zuzendaritza talden lepo gainera botata, Hezkuntza Sailak ikasturte amaiera arautzeko “Hezkuntza plana” aurkeztu zuen.

 

Eta orain, berriro ere inorekin adostu gabe, oraindik COVID19aren krisialdian sartuta gaudelarik, interes ekonomikoak eta propagandistikoak lehenetsita eta inolako arrazoi pedagogikorik gabe, gurasoak lanera itzuli ahal izateko eta zikloak amaitzear dauden ikasleei sasizko irtenbide bat emateko, azaleko neurri gutxi batzuk hartuta ikastetxeak aurreko baldintza paretsuetan irekitzea inposatu dute, guztia kudeatzea tokian tokiko zuzendaritza taldearen lepo gainera botata…ratioak ikutu gabe, lan taldeak indartu gabe, langile askori aldi berean lan presentziala eta telelana egitera behartuz, eraikinen desinfekzioa nola gauzatuko den zehaztu gabe, desegokiak diren eraikin bertsuetan, langileoi zein ikasleoi testak egiteko eta osasuna bermatzeko protokolorik zehaztu gabe, nerabeen arteko distantziak nola arraio mantenduaraziko ditugun zehaztu gabe, etabar. Itxialdiaren amaierarekin ados ez egoteko eta hari aurre egiteko gure arrazoiak hainbat eskoletako eta institutuetako zuzendaritza taldeek plazaratutako adierazpenetan jasotakoekin bat datoz.

Baina haren politikaren ardatza marketinean, negozioan eta zerbitzu publikoen murrizketa jarraietan oinarritu duten gobernuko alderdien  aldetik, hauteskundeak eta ekonomia gizakion osasunaren eta ongizatearen aurretik jartzen duen gobernu baten aldetik ezin genuen besterik espero. Herri honetako langile publikoen profesionaltasunari, ahaleginari eta erantzunkizunari zein familien ahalegin itzelari  esker berriro ere bere kudeaketa negargarriaren ondorioak ezkutuan gorde nahi ditu.

Comparte:
Share