Gaur goizaldean, Entzutegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegiko Gómez Bermudez epailearen aginduz, “Pandora” izeneko operazioaren harira, poliziak Bartzelonan eta Madrilen hainbat miaketa eta atxiloketa burutu ditu.

 

Bartzelonan eta inguruko herrietan, mossoek 8 etxebizitza, 2 lokal anarkista – Poble Sec eta Sant Andreu auzoetako ateneoak- eta La Kasa de la Muntanya etxe okupatu historikoa miatu eta 13 lagun atxilotu dituzte. Madrilen aldiz, Guardia Zibilak etxe bat miatu eta lagun bat atxilotu du.

 

Ikusgarriena Bartzelonako Gracia auzoko La Kasa de la Muntanya etxe okupatuaren aurkako operazioa izan da: 300 mossok eta helikoptero batek etxe inguratu eta indarrez eraikina okupatu dute. Bertan zeuden 20 lagunak identifikatu eta bertatik hainbat material eraman dute: ordenagailuak sakeleko telefonoak, agendak, kartelak, liburuak, etab.

 

Hedabideek zabaldu duten polizi-adierazpenen arabera lehergailuekin hainbat eraso burutu omen dituen “erakunde anarkista terrorista” baten aurkako operazioa da, baina haien berriek anarkismoaren korronte jakin baten aurkako operazio errepresibo erraldoi baten aurrean gaudela garbi uzten du; errepresio ideologikoaren barruan kokatu behar den eraso berri baten aurrean gaudela.

 

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más