Guk, jendarte mugimenduko eta sindikalgintzako hainbat eragilek, gure desadostasuna helarazi nahi diogu jendarteari, Enplegu eta Ongizate Kontseilaritzak “Sarreren Berma Errentaren Dekretuaren Zirriborroan” eta “Etxebizitzaren Emate Osagarriaren Erregulatzailearen Dekretuan” proposatzen dituen erreformak gizarte politikan murrizketa suposatzen dutela eta hauen aurrean..

Gaur egun 135.000 pertsona baino gehiago lan-gabezian daude, horietatiko 48.000k ez dute inongo laguntzarik jasotzen. 6.700 familia gizarte babesik gabe geratu dira Enplegu Kontseilaritzak eta Gizarte Gaiak behar beste diru ez daukatelako Gizarte Larritasuneko Laguntzen eskaerei erantzuteko. 2009ko lehenengo seihilabetekoan epaitegiek 661 eskaera jaso dituzte hipotekak burutzeko, bietrtean Karitasera eta Janarien Bankura egindako eskaerak %40 igo dira, gaur egun 35.000 pertsona elikatzen dira erakunde hauei esker. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 890.000 baino gehiago dira era bateko edo besteko prekarietatean bizi eta hilabetearen bukaerara heltzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak…

Eusko Jaurlaritzak, bere burua aurrerakoitzat hartzen badu ere, krisi egoera batean, gizarte-laguntzak beharrezkoagoak direnean, hain zuzen ere, berauek zorrotz murriztea erabaki du. Era berean, lotsa ematen digu krisialdi hau eragin zutenei ardurak exijitu ez eta gainera diru publikotik laguntza ematen zaiela ikusteak.

Gure ustez, neurri hauek arbitrarioak, bidegabekoak eta teknikoki eskasak dira. Diskriminazio eta desberdintasun handiagoa sortzen dute eta babes sistematik baliabide gutxien dituzten pertsonak kanporatzen dituzte. Hauek txirotasun egoera larriagoan bizi beharko dute eta ondorioz gizarte gatazka eta bazterketa egoerak gehituko dira,

Eskubideen murrizketa bizi izan badugu ere, arau honekin funtsezko pausu bat ematen da eta eskubideen inguruan lortutako adostasunak apurtzen dira

Neurri hauekin, Eusko Jaurlaritza, krisitik eta berbaldi herrikoietatik etekina ateratzen duten beste administrazioen parean jartzen da.

Araudi berri honek lan eta familia kontziliazioaren aurka egiten du, ezin izango baita gizarte-laguntzak jaso eta menpekotasuna duten familiarrak zaintzeko lan-utzialdia hartu.

Bereziki ondorengo atzerakadak salatzen ditugu:

1.- Neurri honek neurriz kanpoko alokairuak ezin ordaindu eta ondorioz, etxebizitza berean bizi behar duten pertsonen aurka egingo du, alegia, gazteak, enplegu ezegonkorrak dutenak edo banaketa bat dela eta bere etxea utzi behar izan dutenak. Hauetariko asko, prestaziorik gabe, etxebizitza egoera okerragoetan bizirautera derrigortuta egongo dira edo erroldatzeari buruz gezurrak esatera. Aurreko araudiak, etxe bakoitzeko logela kopuruan ezartzen zuen muga, muga horiek etxebizitzen egoera hobetzeko baliagarritasunik duten ala ez frogatu ez badute ere.

2.- Gainera, ostatu/apopilotza kontratuak (gelak alokatzea) balio gabe geratuko dira, pertsona eta familia behartsuenak gehien erabiltzen duten era izanik.

3.- Lana kolokan dutenek 2 urte baino ez dute euren lan-sari kaskarragatik osagarriak lortuko eta gero gizarte-laguntza jasotzeko eskubide horiek kenduko dizkietela lan-kontratu ez-egonkorrak eta lan-sari miserableak izaten jarraitu arren. Orain arte gertatzen ez zena. Araudi berri honek lan eta familia kontziliazioaren aurka egiten du, ezin izango baita gizarte-laguntzak jaso eta menpekotasuna duten familiarrak zaintzeko lan-utzialdia hartu.

4.- Norbere kontura lan egiten duten langileek diru-sarreretan jeitsiera handia izaten badute ezin izango dute inongo prestaziorik eskatu errenta adierazpen berria egin arte, beraz, kasu batzutan ia urtebete itxaron beharko dute gizarte babesen bat lortzeko.

5.- Ondare xederako ondasun higigarriak kontuan hartzen dira (beraz, gizarte-laguntzak ezin jaso) Hauen artean aurkitzen dira: familiak erabili ezin dituen haiek, jabetza partitutakoak edo egiten oso zailak direnak. Adibidez, etxebizitza bat heredatzea ondasuntzat hartuko da, nahiz eta usufruktuan dagoelako ezin erabili.

6.- Etxebizitza batean sartzeko edo Osakidetzak betetzen ez duen arreta ordaintzeko laguntzen kopuruari mugak jartzen zaizkio.

 Krisitik zerbait ikasi badugu zera izan da: laguntza horren beharrean edonor aurki daitekela. Laguntza sozialak gure errealitatetik urrun sentitzen ditugun zenbait talderekin lotzea akatsa baino ez da. Urteetan zehar ikasi dugu edozein pertsona, bere jaioterria edo lan-egoera edozein izanda ere, eta are gehiago, krisi ekonomiko eta enplegu eskaseko kontestu batean, gizarte-prestazioa eskatzeko egoeran aurki daitekeela. Ez oinarrizko errenta jasotzen dutenenganako aurreiritzi ezkor eta funsgabeak ezta krisia ere izan daitezke gure eskubideak murrizteko aitzakia.

 Horregatik, eskubide sozialak murriztu beharrean, hauek areagotuko dituen gizarte politika eskatzen dugu eta dai egiten diogu jendarte osoari murrizketa hauen kontra eta gerora egon daitezkeenen kontra sentsibilizatu eta mobilizatu dadin, emakume, pertsona heldu, gazte, langile edo langabe, ikasle, pentsionista, migranteak izan, guztioi eragiten baitigu

 

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Deja un Comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más