Inicio Agitación - MovilizacionesAcción Sindical Konfinatutako adingabekoen eta menpekoen zaintzarako kontziliazio neurriak

Konfinatutako adingabekoen eta menpekoen zaintzarako kontziliazio neurriak

por CGT-LKN Hezkuntza-Educación

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun saileko arduradunek COVIDarekin positibo eman dutenak edo hauekin harreman zuzena izanda txertaketa pauta osatu gabe dutenak konfinatzea erabaki dute…adingabekoak edota menpekoak direnak barne. Honek kontziliazio arazo larria eragiten die haien zaintzapean konfinatutako adingabekoren bat izanik negatibo eman eta txertoak jarrita duten langileoi, lanera joatera behartzen zaielako.

Konfinatutakoak zaintzeko alternatiba bakarra (posible denean) “norberaren kontuetarako egunak” eskatzea da (Hezkuntzan adibidez bigarren egunetik aurrera soldata galera dakarrena). Zorionez sanitarioak “gure” agintariak eta enpresariak baino solidarioagoak eta enpatikoagoak dira eta egoera hauen aurrean laneko bajak errazten ari dira. Baina mediku guztiek ez dute hau egiten, Mediku Ikuskaritzak ez du beti onartzen eta larriena pandemia hasi zenetik ia bi urte igaro ostean oraindik langileon eskubidea izan beharko litzatekena aitortzeke jarraitzen du.

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikaletik langile batek konfinatutako norbait zaindu behar duenean automatikoki efektu guztitaraki “laneko gaitasunak eragindako baja”ren parekoa izango zen “lan exentzio” bat ematea aldarrikatzen dugu, inolako soldata galerarik edo kalterik gabe. Eta bestelako kontziliazio neurri osagarriak indarrean jartzea ere eskatzen dugu: haurtzaindegi publikoen sarea indartzea eta hoien ordutegia zabaltzea, hezkuntzan dauden familien arretarako bitartekoak eta ordutegiak egungo lan baldintzetara egokitzea (hezkuntzako langileak kaltetu gabe), zaintzarako lanaldi murrizketak benetan babestea, etabar.

Hezkuntzan soilik gertatzen den beste gauza salagarria bat azpimarratu nahi dugu, pandemia hasi zenetik jada ia bi urte pasa direnean langileoi baja txostenak paperean anbulategietan jasotzera eta era berean lantokietan entregatzera behartzen jarraitzea da (beste sektoreetan telematikoki egiten den bitartean), ; konfinatuta dauden langileontzat kezka bihurtzen baita.

Gobernuaren eta patronalaren kudeaketa txarraren, gizalege faltaren eta osasungintzan zein gizarte eta lan mailan inposatutako murrizketa jarraien kostu ekonomikoa langileriak ordaintzea onartezina da. Eta horren aurka egiten ez dugu etsiko. Kalitatezko hezkuntza sistema eta gizarte jasangarri eta bizigarri bat lortu aldera langlleon , gazteon eta familien eskubideak babestu eta bateratu behar ditugu.

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikala –CGT-LKN sindikatua

 

 

Medidas de conciliación para el cuidado de menores y dependientes confinad@s

El gobierno vasco y l@s responsables del Departamento de Sanidad han decidido que aquell@s personas que han dado positivo por COVID 19 o siendo contactos estrechos de un positivo no hayan cumplido la pauta de vacunación sean confinad@s…incluid@s l@s menores y personas dependientes. Esto genera un gravísimo problema de conciliación a tod@s l@s trabajador@s que teniendo algún menor confinad@ a su cargo, y no haber dado ell@s positivo y tener la vacunación al día son obligad@s a acudir al trabajo.

La única alternativa (cuando es posible) es solicitar “días de asuntos propios” (que por ejemplo en Educación suponen la pérdida de salario) para cuidar de l@s confinad@s. Afortunadamente l@s sanitari@s son más solidari@s y human@s que “nuestros” gobernantes y empresariado, y en estas situaciones están facilitando la obtención de bajas laborales. Pero no tod@s l@s médicos lo hacen y no siempre la Inspección Médica lo aprueba!

Desde la sección sindical de Hezkuntza de CGT-LKN de Bizkaia exigimos que cuando un@ trabajador@ se vea obligad@ a cuidar de una persona confinad@ automáticamente se le conceda una “exención laboral” equiparable a todos los efectos a una “baja por enfermedad laboral”, sin pérdida alguna de salario ni perjuicios de ningún otro tipo. Y demandamos también la necesaria implantación de otras medidas de conciliación.

Otra cuestión denunciable es que cuando llevamos casi dos años de pandemia el Departamento de Educación vasco es el único organismo que nos exige recoger en el ambulatorio el parte de baja en papel y entregarlo así mismo en el centro de trabajo (el resto lo hacen de forma telemática).

No es aceptable que l@s trabajador@s paguemos el coste económico de la mala gestión, la inhumanidad y los continuados recortes en materia social, sanitaria y laboral  del gobierno y la patronal. Y desde luego lo vamos a combatir! Para empezar vamos a presentar una queja ante el Departamento de Educación.

 Sección sindical de Hezkuntza de CGT-LKN de Bizkaia

 

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más