Dena esanda dago, bai, eta kalaka hutsaz kokoteraino gaude, emakumeok isilarazteko baino ez baita. Isilarazitako emakumeok erakundeei eskatzen dizkiegu irtenbideak, baliabideak eta konpromisoak, hitzontzikeria barik.
Dena esanda dago, baina dena egiteko dago, hitz egin nahi dugu eta entzun diezagutela eskatzen dugu, gure proposamenak kontuan har daitezela, bortizkeria matxistaren agerpen desberdinak sufritzen ditugunak gu garelako: sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala… Ez dira kasu bakanak, sendo sustraituta dagoen sistema hegemoniko horri patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko aliantza deritzo, gizartean eta erakunde bai publiko zein pribatu desberdinetan sostengatzen dena.
Ez dugu nahi puntu lilarik, ezta gure diskurtsoez eta duelu, amorru edo borroka espazioez jabetzea. Dena esanda dago, ekiteko ordua iritsi da baita gure ahotsa entzutearena ere, antolatutako feministena, konponbideak eskatuz kaleak hartzen ditugun emakumeena. Ez dugu nahi jarrera adeitsurik ezta paternalistarik ere. Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzen ditugu. Gu entzuteko ordua da:
Gizarte-segurantza:
Logiko deritzozue emakumeen pentsioak gizonenak baino baxuagoak izateari? Emakumeok alarguntza-pentsioaren mendean egoten jarraitzeari eta pentsioetako genero arrakala % 44ko izateari?
1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen dugu pentsiodun guztientzat. Pentsioa eskubide subjektiboa izan dadila eta ez dadila ezkontzearen araberakoa izan.
Justo deritzozue etxe barruko langileak Segurantza Sozialaren Erregimenean sistema berezi gisan sartzean beste langile guztiek dituzten eskubideak ez izateari?.
Zainketen lana aintzatespena eskatzen dugu, Erregimen Orokorraren barruan egoteko, eta lan eskubide duinak onar diezazkieten.
Eusko Jaurlaritza:
Genero ikuspegiko aurrekontuak eskatzen ditugu, eta politika sozialetan inbertsioa handitzeko.
Eskola-curriculumak nahitaez hezkidetzaz eta inklusiboak izan daitezela eskatzen dugu, ikasgeletan dagoen kultura aniztasuna kontuan har dezatela. Hezkidetza eta berdintasunerako heziketa ezin da aukerakoa izan.
Gure aniztasuna kontuan hartuko duen osasun prebentiboko politikak eskatzen ditugu, ez dezaten bortizkeria obstetrikorik egin eta abortu libre eta doakoa berma dezaten, DSBEaren kopurua handitzea eskatzen dugu, onartutako murrizketetan atzera jotzea eta gaur bazterrean utzitako taldeetarako sarbidea erraztea.
Atzerritartasuna:
Estatu patriarkalak atzerritarren legearen bidez migratutako emakumeak amets eta itxaropenik gabe bizi izatera kondenatzen gaitu, eta gure laneko eskubideak, sozialak, ekonomikoak, zapal daitezela menperatzen gaitu. Egoera irregularrean egoteak ez du esan nahi giza pertsona ez denik, horrexegatik beldur harresiak apurtzen ditugu eta jendartearen aldetik datorren xantaiari aurre egiten diogu. Ez dugu inolako bortizkeria gehiago onartuko eta ozen eta argi oihukatzen dugu. INOR EZ DA ILEGALA!
Atzerritarren legea indargabetzeko eskatzen dugu pertsona guztiek hiritartasun eskubidea izan dezatela, eta libre mugitu eta duin bizi ahal daitezela, harresi fisiko edo legezkorik aurkitu gabe. Pertsona bat ere ez da ilegala!
Confebask:
Zilegi al deritzozue emakumeok lan beraren truke gizonek baino % 24 gutxiago kobratzeari, lanaldi partzialeko okupazioaren % 77,5 nahitaez gureganatzeari, eta lan-merkatu erregularrerako sarbidea sistematikoki ukatzen zaionez gero emakume ijito eta arrazializatutakoen langabezi tasa nabarmen altuagoa izateari?
Soldata arrakala, kristal sabaia, eta edozein bazterkeria mota deuseztatzea eskatzen dugu, eta zuzendaritza zein organo erabakiorretan emakumeek parte hartzea.
Aldundia:
Onargarri deritzozue emakumeok menpekotasunari erantzuteko zerbitzu publikoak eskatzen ditugunean miseriako laguntza batzuk guri ematea, emakumeok bakardadean zainketa-lanak onartzen jarrai dezagula sorrarazten dituztenak?
Menpekotasunari erantzuten dioten politika publikoetan aurrekontuko partida handiagoak eskatzen ditugu, kalitateko zerbitzu publikoez, unibertsal eta doakoak. Ez dugu zerbitzu duinen truke miseriazko laguntzarik nahi.
Justizia:
Ez dugu nahi biktima babesgabe bezala emakumeok tratatzen gaituen justiziarik, aterpe eske eta autonomia barik.
Ez dugu justizia patriarkalak bi aldiz erasotzea nahi. Legeak, epaileak ere konplizeak dira.
Justizia feminista eskatzen dugu diskriminazio-kontzeptuak eta emakumeok sufritzen dugun bortizkeria artez argira ekartzeko, baita nahitaez aldatu behar den egiturazko fenomeno sozial gisan haiek ezagutzeko ere.
Udala:
Logiko deritzozue Amaia Arregi Segurtasun Zinegotziak bortizkeria matxistaren kasuei buruz hurrengo adierazpenak egitea: “bortizkeria sexista gutxitu da, hala ere, kaleko iritzia bestelakoa dirudi komunikabideek hura aldatzen, zuhurrak izaten, ez dutelako laguntzen. Albistegiak edo egunkari azalak mota honetako berriekin irekitzen badira kasuak oraindik ikerketapean daudenean, uste dut horrek ez duela laguntzen pertzepzioa bestelakoa izan dadin. Ez dute laguntzen ikerketan ezta biktimei ere, zuhurrak izan behar dugu…”? hots, bortizkeria matxistaren gaia agenda politiko guztietan, eta udalean batez ere zentrala izan dadila eskatu ordez, zuhurtasuna eskatzen digu. Ez dugu zuhurrak izan nahi, gure hirian libreak izan nahi dugu, kaleak, gaua, jaiak ere gureak direlako!.
Arregi Andrea eraso horiek non eta noiz gertatzen diren esan dakigula eskatzen dugu, informa gaitezela, betiere biktima eta emakume-taldeekiko errespetuaz konta daitezela, horrez gain, adierazpen-mota hauek egiten dituztenek, zuk bezala, erakundeak berehala utz ditzatela eskatzen dugu!
Berdintasun arloan aurrekontu nahiko eta duinak eskatzen ditugu, gastu sozialen kontura gure hiria turismorako saltzeari utz dadila. Ez dugu Bilbo friendly bat nahi lesbofobia, arrazismoa, gure kaleetatik ez bada kanporatzen …eta gainera Hego Euskal Herrian Emakumeon Etxerik gabeko hiriburu bakarra izateari JADA utzi nahi diogu!
KOLORETXE emakume guztion etxea.
Bai, dagoeneko dena esanda dago, beraz, eragile sozial, politiko eta instituzional bakoitzaren erantzukizun pertsonal eta kolektiboa beharrezkoa da. Hitzetatik ekintzetara pasatzea. Gu beldur ez gara, gu amorratuta gara!
Bukatzeko, azaroaren 25a zergatik den emakumeenganako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna gogora ekarri nahi dugu, Atlantikoaren beste aldeko adiskideek irakatsitako data da, Dominikar Errepublikan Trujilloren diktaduran zehar, 1960an, Mirabal ahizpen hilketa gogoratzen duena.
Gaur historia horren parte izaten jarraitzen dugu baita mugak gainditzen dituen orainaldiarena. Borroka feministek eusten diote aurrerakada faxistari, misoginoari, arrazistari, kolonialistari eta militaristari… sareak eraikitzen ditugu eta sendo egiten gara. Hemen, Euskal Herrian, baita, beste batzuen artean, Ekuadorren, Txilen, Bolivian, Nikaraguan, eta Kurdistanen ere, non gaur betetzen diren Jinwar, emakumeen herrixkaren sorreraren bigarren urtemuga. Haietan guztietan, genozidioak, sarraskiak, fundamentalismo erlijiosoa, sexismoa eta arrazismoa salatzen ditugu. Jada ez gara beldur, amorratuta gara!!!
GORA BORROKA FEMINISTA INTERNAZIONALISTA!!!!