Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


Menú vegano y vegetariano en todos los centros educativos de Euskadi Ikastetxe guztietako jantokietan haur beganoentzako menu egoki baten alde

Desde la sección sindical de Educación del sindicato CGT-LKN de Bizkaia queremos mostrar nuestro apoyo a la lucha que a través de la asociación FEUMVE se está desarrollando en Euskal Herria y el estado español para que en todos los comedores de las escuelas públicas y concertadas se ofrezca un menú adecuado a l@s niñ@s vegan@s.

Entre l@s libertari@s, desde un inicio han sido much@s l@s que han expresado sensibilidad hacia los animales y se han sido vegan@s y vegwtarian@s. L@s vegan@s realizan una elección ética y política para proteger la vida y los derechos de todos los animales así como para no aceptar ningún tipo de opresión, siendo su dieta una de las principales expresiones de dicha elección. De ahí la importancia de reconocer y respetar su dieta, especialmente por parte de las instituciones, empresas y servicios públicos y concertados,que teóricamente deben garantizar los derechos de tod@s.

Por eso demandamos el reconocimiento y la garantía de los derechos de l@s niñ@s y familias veganas y vegetarianas en todos los centros educativos públicos y concertados de Euskadi y el estado español.

Sección sindical de Educación del sindicato CGT-LKN de Bizkaia

hezkuntza@cgt-lkn.org

www.cgt-lkn.org/bizkaia/hezkuntza/

 

Ikastetxe guztietako jantokietan haur beganoentzako menu egoki baten alde

Ikastetxe guztietako jantokietan haur beganoentzako menu egoki baten alde Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMBE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babestu eta lagundu nahi dugu.

Libertarioen artean, hastapenetatik asko izan dira animaliekiko sentsibilitatea adierazi eta begetarianoak edo beganoak izan direnak. Beganoek animalia guztien bizitza eta eskubideak babestu aldera eta inolako zapalketarik ez onartzeko hautu etiko eta politikoa egiten dute, eta haien elikadura horren adierazpen nagusienetakoa da. Hortik haien elikadura hautua errespetatzearen eta aitortzearen garrantzia, bereziki guztion eskubideak bermatu beharko lituzketen erakunde publikoen mendeko edo babespeko erakunde, zerbitzu eta enpresetan.

Horregatik Euskadiko eta espainiar estatuko ikastetxe publiko eta kontzertatuetan haur eta familia begano eta begetarianoen eskubideen aitorpena eta bermea aldartikatzen dugu.

Bizkaiako CGT-LKNko Hezkuntzako sail sindikal hezkuntza@cgt-lkn.org Bailen kalea 7, 2-3 solairuartea, 48003 Bilbao (Bizkaia)
Bilbaon, 2019ko urriaren 10ean Menu begetarianoa eta beganoa Euskadiko ikastetxetako jantoki guztietan
2012 urtean Vitoria-Gasteizeko familia batek haren alabak zihoan eskola publikoan menu begetarianoa jan ahal izateko borroka abiatu zuten. Change.org-en bitartez egindako sinadura bilketa baten bidez 2012-2013 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak euskal eskola publikoetan menu horren eskeintza derrigorrezkoa egitea lortu zuten;
jada musulmanentzako txerrikirik gabeko menuarekin egiten ari zen moduan. Ikastola eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz, legez musulmanentzat txerrikirik gabeko menua dagoen bitartean, ez da begetarianoentzako zein beganoentzako menu bereizirik eskeintzen.

Diskriminazio lazgarria da, ikastetxe hauetako jantokietan musulmanen menua errespetatzen da, hau da, arrazoi erlijioso bategatik elikadura ezberdina jasotzea onartzen den bitartean, hura bezain errespetagarriak diren arrazoi etikoengatik gauza bera sistematikoki ukatzen da.

Pertsona bat begetarianoa edo beganoa izateak modarekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahi dugu; bizitzaren aurreko jarrera etiko batekin baizik.

Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezela, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa/begetarianoa eskeintzea besterik ez dugu eskatzen. Ikasleko kostua igo gabe eta gizartean mota honetako elikadurak normalizatzeko aurrera eginez. Aldi berean menu hau orekatua eta kalitatezkoa izatea eskatzen dugu, orain arte eskeintzen ari diren menua ia arrautzetan eta sojan bakarrik oinarritzen baita. Proteina begetalak eskuratzeko elikagaiak asko dira.

Menu beganoa eta begetarianoa eskeintzeko erabakia ezin da ikastetxe kontzertatu bakoitzaren borondate onaren esku utzi, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aitortutako eta araututako haurren eta familien eskubide bat izan behar du.

Aldi berean Ikastolen Elkarteari ere zuzentzen gatzaizkio, hari batutako ikastetxetan hauxe indarrean jarri aldera.

https://feumve.wordpress.com

Comparte:
Share

Comentarios cerrados