-Lanpostuen murrizketa: bajen ordezkapenak atzeratuz, laguntzako irakasleak murriztuz, ikasle gutxi dituzten batxilergo eta zikloak ezabatuz, e.a.

-Soldatak “izoztuta” daude eta 2010ean inposatu ziguten %5aren beherapenaren ondoren gure gaitasun ekonomikoa jeitsi egin da.

-Baja hartzen duten langileei soldata osagarriak kendu nahi dizkiete.

-Borondatezko erretirorako zeuden dirulaguntzak eta errelebo kontratuak kendu nahi dituzte, eta erretirorako adina 67 urtetaraino luzatu nahi dute.

-Ondoko erkidegoetan gertatzen ari dena ikusita aurreikuspen batzuk egin daitezke:

 +ordu lektiboen eta bestelako lan orduen handitzea

 +lanpostuen murrizketa (bereziki ordezkoentzat)

 +geure lanaren kritika hedabideetan

-Burokraziaren handitzea geure lan pedagogikoaren kalterako; kalitate programen eskakizunen, IKT eta bestelako programen zein bilera eta batzordeen ugaritzearen ondorioz.

-Baliabide eta denbora desbideraketa itzela Eskola2000 edota IKT bezelako programekin. Eztabaidatu beharra dago teknología berrien benetako erabilera zenbatekoa den, tresna guztiak benetan erabiltzen diren, horretarako material didaktiko egokiturik dagoen eta horrek benetan ekarpenik egiten dion hezkuntzari.

-Kurrikulumak ez daude benetako egutegi eta ordutegietara egokituak, ezinezkoa gertatzen da programazioak behar bezela betetzea eta metodología zein baliabide berrien erabilera sakontzea.

-Ikaslegoaren eta euskaraz jardun behar duen irakaslego/langilegoaren elebitasuna (bereziki euskaraz jarduteko gaitasuna ) bermatu ez denean, orain 3 hizkuntza bat sartu nahi da irizpide pedagogikoak baino irizpide propagandistikoei eta interes personalei lehentasuna emanda.

-EPE edo OPEek ez dute inondik inora irakasle baten gaitasun pedagogikoa, konpromezua, etb bermatzen eta funtzionarismoa bultzatzen dute.

 

Ordezko eta interinoei dagokienez:

-Egonkortasun berme txikienarik gabe  lan egiten dute: ez soldata, ez ordutegi, ez lurralde aldetik (gertutasunari dagokionez).

-Antzinatasunik ez soldata jasotzeko orduan.

-Eskubide eta betebeharrei buruzko informazio falta izugarria.

-Esleipen sistema informatizatu berriak inposaketa ezartzen du.

www.cgt-lkn.org/bizkaia/hezkuntza                             www.hezkuntzakrata.wordpress.com

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Deja un Comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más