Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


Bizkaiko CGT-LKN sindikatuko Hezkuntza Publikoko saileko langileok maiatzaren 16 eta 23rako deitutako grebarekin eta mobilizazioekin bat egiten dugu, betiere, deialdiarekiko jarrera kritikoarekin.

Greba deialdiak, mobilizazioak eta kalera zein negoziazio mahaietara eramateko aldarrikapenak, langileon parte-hartze zuzen eta aktibo baten bitartez –ikastetxeetan burututako prozesu asanbleario baten bitartez- prestatu eta adostu behar direla uste dugu. Honetan, sindikatuez gain, langileok ere erantzukizun handia daukagu.

Mobilizazioetarako deialdiek ahalik eta bateratuenak eta zabalenak izan behar dute (sindikatu, eragile eta elkarte guztiak batuz, ikasleak eta gurasoak kontuan hartuz, gizarte zerbitzuetako langileak ere kontuan hartuz eta hezkuntza pribatu/kontzertatuko langileei ere zuzenduta); sindikatuen arteko ika-mikak eta irizpide politikoak alde batera utzita. Batetik, aurrean ditugun erakundeen aurrean ahalik eta indar gehien egin aldera; eta bestetik, mobilizazio zatitu eta partzialek langileongan nekea, etsipena, borroka sindikalarekiko urruntzea eta desmobilizazioa sakontzen dutelako.

Beste sindikatuen ahotan dauden aldarrikapen nagusienetaz gain, guk geure aldetik honako hauek ere gehitu nahi ditugu:

-Egonkortasuna bermatu oposaketarik gabe (azterketa bat gainditzeak ez du irakaskuntzan jarduteko gaitasunik frogatzen).

Ordezkoek hiruhilabete osoa lanean ibili badira, Gabonetako eta Aste Santuko oporrak ziurtatzea. Bai soldatari, kotizazioari baita puntuazioari dagokienez

-Irakaslegoaren eginbehar burokratikoak minimora murriztu eta horiek ikasketarekin zuzenean lotutako benetako beharretara egokitu (bekak, matrikulazioak, jakinarazpenak, programazioak, memoriak, txostenak, bilerak, idatzizko baimenak, etab).

-Irakasleoi formakuntza erabilgarria eta egokia eskaini, dauden hutsune eta beharrei egokituta: behar berezien arreta (dislexia, autismoa, hiperaktibitatea, adimen urritasunak edota adimen/gaitasun handiak dituzten ikasleak, etab), afektibitatearen kudeaketa nerabezaro eta haurtzaroan,…

-Hezkuntzako langileon aurkako eraso eta jazarpenaren aurrean berehalako neurri eraginkorrak hartu daitezela.

-Elkarbizitza arazo larriei aurre egiteko araudien aldaketa sakona eta irakaslegoari baliabide eraginkorrak eta eskumen zabalagoak eskaintzea.

-Ikuskaritza irakasleak eta zuzendaritza taldeak estutzeko eta mehatxatzeko tresna izateari uztea, haren langileei bere xedeetan adierazitako betebeharrak benetan betetzeko independentzia eta baliabideak eskainiz.

Hezkuntzako curriculuma arlo bakoitzeko irakaslegoaren parte-hartzearekin osatzea, benetako beharretara, errealitate ezberdinetara eta egutegietara egokituz.

-Hezkuntza formalera ondo egokitzen ez diren adingabekoentzako ibilbide/irtenbide alternatibo egokiak eta baliabideak garatzea. Egun ditugunak dira-eta nahikoa.

-Hezkuntzako hizkuntz ereduei eta euskararen normalizazioari dagokionez, behingoz errealitate soziolinguistikoa aitortzea eta ondorioz B eredua desagerraraztea, D eta A ereduak soilik mantenduz; Dena den, D ereduetako ikasleon benetako euskalduntzea lortzeko baliabideak indartu behar dira (euskarari ordu gehiago eskaini, errefortzu orduak eta taldeak eskeiniz, materialak berrituz, irakaslegoari euskararen erabilpen egokia eta erabatekoa exijituz…).

Atzerritik datozen ikasleek oinarrizko hizkuntz gaitasunak lortu ahal izateko programa bereziak garatzea (material eta hiztegi egokituak sortu, itzultzaileak kontratatu, etab), betiere, ghettoak saihestuz.

Gizarte zerbitzuen pribatizazioan eta murrizketa basatian atzera egitea.

Sindikatuen aldetik, hurrengo mobilizazioei begira eta haiek erakundeekin mantentzen dituzten negoziazioei begira, aldarrikapenak eta mobilizazioak langileon parte hartzearekin prestatzea prozesu asanblearioen bitartez.

——————————————————————————————————————————————

Las trabajadoras y trabajadores de la sección de Enseñanza Pública de CGT-LKN Bizakaia nos sumamos una vez más a las convocatoria de huelga realizadas para el 16 y 23 de Mayo. Así y todo, lo hacemos desde una posición crítica.

Vemos indispensable que para cualquier convocatoria de huelga, movilización o en lo referente a definir las reivindicaciones que se llevarán a una supuesta mesa de negociación se ha de contar con la participación directa y activa de todos los trabajadores y trabajadoras -a través de un proceso asambleario-. De hecho, además de los sindicatos, nosotras, como clase trabajadora, asumimos nuestra responsabilidad e incluso, a veces culpa, de parte de lo que está pasando en nuestro sector.

Las convocatorias de movilización han de ser lo más plurales y unificadas posibles (de sindicatos, uniendo a todos los movimientos y asociaciones vinculadas con la educación, tomando en cuenta a padres, madres y alumnado, trabajadores de los Servicios Sociales, así como a la plantilla de la educación privada/concertada), dejando de una vez la eterna pelea política de unos sindicatos y otros. Por un lado, demostraríamos frente a la administración una gran fuerza. además, las movilizaciones parciales y divididas no traen a la clase trabajadora más que cansancio, desesperación, lejanía para con la lucha sindical y, por tanto, lo que más tememos, que es la desmovilización total.

Además de las reivindicaciones de los convocantes de la huelga, nosotras proponemos además las siguientes:

Garantizar la estabilidad laboral sin oposición (un examen aprobado no prueba una capacidad mayor o menor para el desarrollo de la profesión docente).

Los sustitutos y las sustitutas que estén durante todo el trimestre trabajando, han de tener aseguradas las vacaciones de Navidad o Semana Santa. Tanto en lo referente al sueldo, pero también a la cotización y la puntuación.

-Reducir al mínimo la burocracia estéril y atender más a los aspectos que tengan que ver más directamente con los procesos educativos (Becas, matriculación, notificaciones, programación, memorias, informes, reuniones, ….)

-Ofrecernos a las docentes formación útil y adecuada a la realidad educativa: atención a las necesidades especiales (dislexia, autismo, hiperactividad,…), gestión de la afectividad en la adolescencia y en la infancia, …

-Exijimos la toma de medidas urgentes y eficaces ante cualquier caso de ataque o amenaza contra el cuerpo docente.

-Que Inspección deje de ser un instrumento de amenaza y extorsión para con los equipos docentes y equipos de dirección.

-La realización del curriculum educativo debe contar con la participación del equipo docente dedicado al respectivo ámbito, adecuado a las necesidades reales y plurales, y sobre todo ajustados al calendario escolar.

-Desarrollar recursos e itinerarios/soluciones alternativas para los menores que no se adapten a la educación formal. Los ya existentes no parecen ser suficientes.

-En lo referente a los modelos lingüísticos y a la normalización del euskera, asumir de una vez cuál es la realidad de este país. Por lo tento, vemos totalmente absurdo que se mantenga el modelo B, y habría que impulsar sobre todo el modelo D para conseguir una euskaldunización real del alumnado, y por tanto de la sociedad en un futuro (dedicarle más horas al euskara como asignatura con refuerzos, si fuera el caso, renovar materiales,…).

-Desarrollar programas específicos para las alumnas y los alumnos que vengan de fuera del territorio puedan obtener una capacidad lingüística que no entorpezca su proceso educativo. Habría que crear material y diccionarios específicos, contratar traductores para un primer momento…

No seguir ni un minuto más con los recortes salvajes así como la privaticación de los Servicios Sociales.

-Por parte de los sindicatos, y de cara a las siguientes movilizaciones así como teniendo en cuenta las negociaciones que mantienen y que van a mantener de aquí en adelante, pedimos encarecidamente que las preparen de un modo horizontal y asambleario, y dejando de lado los intereses sindicales y hasta políticos. Es indispensable que las trabajadoras y trabajadores tomemos parte en las negociaciones, y eso solo pasará por un proceso de participación activo y directo de toda la clase trabajadora afectada.

Comparte:
Share

Comentarios cerrados