¡¡ AFILIATE !!

Estatutos  -  Estatutoak
Estatutos CGT
Síguenos en
 

Estatutos - Estatutoak CGT-LKN Euskadi
  Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación.
Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari














Calendario Laboral




Rojo y Negro Televisión




Manual de lenguaje integrador no sexista

NOTA DEL MOVIMIENTO FEMINISTA DE EUSKAL HERRIA

Ante los últimos acontecimientos, el Movimiento Feminista de Euskal Herria ve la imperiosa necesidad de hacer esta comparecencia; lo hacemos por responsabilidad y porque la vida de nuestras vecinas, de todas nuestras vecinas, nos importan. En estos momentos se ha decretado el estado de alarma y se ha procedido al cierre y al confinamiento, pero no se ha dado ninguna medida gubernamental para una respuesta colectiva. Solo individual.

Queremos recordarles que no, que aunque estemos confinadas en nuestras casas, la organización debe ser colectiva; de hecho ya está habiendo muchas iniciativas comunitarias. Sin embargo, la crisis de cuidados de la que os llevamos años hablando la estamos viendo estos días con la pandemia del COVID 19, y no es un espejismo, sino que es más visible porque esta crisis ha hecho que colapsen. No es algo coyuntural, la crisis de los cuidados es estructural. Por eso es necesario cambiar el paradigma, cambiar el modelo neoliberal impuesto basado en la creencia de autosuficiencia individual y poner de una vez la vida en el centro. No sabemos ya cómo decirlo. No comparecemos aquí sólo para explicaros qué sucede con los cuidados; nuestra intención no es obstaculizar en esta situación, pero no podemos dejar de manifestar nuestra preocupación por algunas de las medidas que se están tomando, ya que creemos que pueden agravar esta crisis. Nos quedamos en casa sin saber las medidas de compensación

económica (si las fuera a haber), prohibimos los nuevos ingresos en residencias pero no se nos explica cómo cuidar de las dependientes, no sabemos qué va a suceder con aquellas migrantes sin derecho a la salud, las internas siguen en los hogares a riesgo de ser contagiadas, las víctimas de violencia quedan aisladas y sin posibilidad de huir de sus agresores. Podríamos seguir, pero nuestra responsabilidad va más allá de alertar de los riesgos. Creemos que es necesario contar con la sociedad civil, con esa que siempre es olvidada, como las asociaciones de trabajadoras o los Movimientos Sociales, así como con otros agentes, para coordinarnos y dar una respuesta efectiva y eficaz a la situación que estamos viviendo. Y nosotras, como movimiento feminista, estamos dispuestas a sentarnos, a co-liderar, y a coordinar esa respuesta.

Hasta ahora nuestra sociedad ha vivido centrada en los mercados y las lógicas neoliberales, y ahora comprobamos que no estamos preparadxs para proteger la vida, las vidas de las personas. Las últimas crisis se han cebado con la población, sobre todo con las personas más vulnerables, debido a los recortes en sanidad y servicios públicos; la situación de las trabajadoras de cuidados es demencial, en residencias y en las casas, debido a la ausencia de servicios públicos a domicilio. La sociedad empobrecida debe enfrentar ahora un colapso social porque no estamos preparadxs para hacer frente a estas crisis bio-eco-politicas. De nada nos servirá salir de esta crisis para seguir igual, es necesario cambiar el paradigma social. Solo así podremos vivir dignamente. El mundo nos lo está pidiendo a gritos: pero seremos capaces de salir de esto solo si somos capaces de cambiar esas lógicas capitalistas y patriarcales, y poner la vida y los cuidados en el centro. El Movimiento Feminista no quiere ceder la agencia política, no lo vamos a hacer. Somos nosotras las que sabemos sobre cuidados y esta crisis, por mucho que la llamen pandemia,es una crisis de cuidados. La incapacidad de los estados y gobiernos para ver la dimensión estructural de cuidados es alarmante.

Lo hemos dicho antes. Estamos dispuestas a asumir la responsabilidad que nos toca como actor político trascendental que somos. No vamos a negar que tenemos miedos, dudas y que nos sentimos vulnerables, pero el Movimiento Feminista de Euskal Herria no va a rehuir la responsabilidad política que tiene con los cuidados, con las vidas, con las mujeres y las disidentes de género y con el conjunto de la sociedad. Por ello, emplazamos a los gobiernos vasco y navarro y a la Mancomunidad de Iparralde a generar una Mesa de Coordinación de Cuidados, donde deberán estar, además de los partidos y los sindicatos, los agentes sociales excluidos hasta ahora en la toma de decisiones, como son el movimiento feminista y las asociaciones de trabajadoras: es imprescindible la participación de colectivos y agentes relacionados directamente con los cuidados, como son las trabajadoras del hogar, las AMPAS, o las trabajadoras de las residencias. Y para asegurar la transversalidad y calidad técnica de la misma, el Movimiento Feminista asegurará la presencia de expertas en materia de cuidado, economía y medicina. El Movimiento Feminista estará presente como garante y como parte. Creemos que es necesario organizarnos socialmente para organizar entre todxs los cuidados, y al mismo tiempo visibilizar las necesidades de las personas sin voz. Estamos dispuestas a trabajar.

Saldremos de esto solo si salimos juntas: para ello es necesario la organización social y que los poderes públicos acepten la interlocución con los agentes que realmente estamos detrás de los cuidados y del mantenimiento de la sociedad y de la vida, y que además tenemos capacidad de movilizar y organizar desde abajo a la sociedad. Es necesario que se escuche nuestra voz y que de una vez se reconozca al Movimiento Feminista como interlocutor válido, porque de nada nos vale que políticos y representantes institucionales acudan a manifestaciones del 8 de marzo (si nos hubieran dicho la verdad, no las habríamos convocado) o se saquen fotos aprovechando la coyuntura política, si luego no son capaces de darnos voz, interlocución y capacidad de decisión. Lo que estamos haciendo y pidiendo es una cuestión de responsabilidad política y moral. Nos estamos ofreciendo para coordinarnos, para trabajar. Es el momento de aceptar la realidad y actuar en consecuencia. La realidad en esta crisis va a una velocidad de vértigo y no tenemos tiempo que perder; por eso pedimos al gabinete Urkullu que en 48 horas responda si acepta nuestra propuesta. Del mismo modo, se lo pedimos al resto de agentes interpelados (partidos y sindicatos). No podemos quedarnos quietas y a la espera. Lo haremos desde nuestras casas, por vías telemáticas y asegurando la salud de quienes estarán en esa mesa virtual, pero la mesa se constituirá y empezará a andar sí o sí, porque los cuidados nunca pueden cesar y nuestras vidas están en juego. ¿Os vais a quedar fuera?.

No podemos cerrar sin recordar a las dos mujeres de Euskal Herria asesinadas la semana pasada. Estamos preocupadas porque sabemos que la violencia machista desgraciadamente no descansará, ni se pondrá en cuarentena en esta crisis; puede incluso que se agrave. Esto también lo abordaremos en esta mesa. El Movimiento Feminista de Euskal Herria pone todas sus fuerzas en esto. Estaremos a la altura. Esperamos vuestra respuesta, os hemos interpelado. ¿Construimos juntas?

                                                  ———————————-       ————————————————–          —————————————————–       —————————————

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTAREN OHARRA

Azken gertaeren aurrean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldi hau egiteko premia larria ikusten du; arduragatik egiten dugu, eta gure bizilagunen bizitza, gure bizilagun guztiena, axola zaigulako. Une honetan alarma egoera ezarri da, eta ixtea eta konfinatzea agindu da, baina ez dago gobernu neurririk erantzun kolektibo bat emateko; erantzun indibidualak baino ez dira eman. Gogorarazi nahi dizuegu ezetz, nahiz eta gure etxeetan konfinatuta egon, antolaketak kolektiboa izan behar duela; izan ere, dagoeneko ekimen komunitario asko sortzen ari dira.

Hala ere, urteetan hizpide izan dugun zaintza krisia agerian geratu da egunotan COVID 19 birusaren pandemiarekin, eta ez da irudikeria bat; are nabariagoa da, krisi horrek kolapsoa ekarri duelako. Ez da koiunturazko zerbait; zaintza krisia egiturazkoa da. Horregatik da beharrezkoa paradigma aldatzea, norbanakoaren autosufizientziaren sinesmenean oinarritutako eredu neoliberala aldatzea, eta behingoz bizitza erdigunean jartzea. Honezkero ez dakigu nola esan. Ez dugu agerraldi hau egin soilik azaltzeko zer gertatzen den zaintzarekin; gure asmoa ez da egoera honetan oztopoak jartzea, baina hartzen ari diren neurri batzuek eragin diguten kezka adierazi behar dugu, uste baitugu krisi hau larriagotu dezaketela. Etxean geratzen gara konpentsazio ekonomikoko neurrien berri izan gabe (egongo balira), egoitzetan beste inor sartzea debekatu da baina ez zaigu azaldu mendekoak nola zaindu, ez dakigu zer gertatuko den osasunerako eskubiderik ez duten migratzaileekin, etxeko langile egoiliarrek etxeetan jarraitzen dute kutsatuak izateko arriskuan, indarkeriaren biktimak isolatuta geratzen dira eta erasotzaileengandik ihes egiteko aukerarik gabe. Jarrai genezake, baina gure ardura arriskuez ohartaraztetik haratago doa. Uste dugu beharrezkoa dela gizarte zibilarekin kontatzea, beti ahaztua den horrekin, hala nola langileen elkarteekin edo Gizarte Mugimenduekin, baita beste eragile batzuekin ere, elkar koordinatzeko eta bizitzen ari garen egoerari erantzun eraginkor eta eraginkor bat emateko. Eta gu, mugimendu feminista garen aldetik, prest gaude esertzeko, eta erantzun hori elkarrekin lideratzeko eta koordinatzeko.

Orain arte gure jendartea merkatuetan eta logika neoliberaletan zentratuta bizi izan da, eta orain egiaztatzen ari gara ez gaudela prestatuta bizitza, pertsonen bizitzak, babesteko. Azken krisiak bereziki gogorrak izan dira herritarrentzat, batez ere pertsona zaurgarrienekin, osasungintzan eta zerbitzu publikoetan egindako murrizketen ondorioz; egoitzetan zein etxebizitzetan zaintzan lan egiten duten emakumeen egoera dementziala da, etxez etxeko zerbitzu publikorik ez dagoelako. Gizarte pobretuak kolapso sozial bati aurre egin behar dio orain, ez gaudelako krisi bio-eko-politiko hauei aurre egiteko prestatuak. Ez digu ezertarako balioko krisi honetatik ateratzeak berdin jarraitzeko, beharrezkoa da paradigma soziala aldatzea. Horrela bakarrik bizi ahal izango gara duintasunez. Mundua hori eskatzen ari zaigu oihuka: baina egoera honetatik aterako gara bakarrik logika kapitalista eta patriarkal horiek aldatzeko gai bagara, eta bizitza eta zaintzak erdigunean jartzeko gai bagara.

Mugimendu Feministak ez du agentzia politikoa beste norbaiten esku utzi nahi, ez dugu egingo. Gu gara zaintzari buruz dakigunak, eta krisi hau, pandemia deitzen dioten arren, zaintza krisi bat da. Estatuek eta gobernuek zainketen dimentsio estrukturala ikusteko duten ezintasuna kezkagarria da.Lehen ere esan dugu. Prest gaude eragile politiko transzendental gisa dagokigun erantzukizuna gure gain hartzeko. Ez dugu ukatuko beldur garela, zalantzak ditugula eta zaurgarri sentitzen garela, baina Euskal Herriko Mugimendu Feministak ez dio ihes egingo zaintzekin, bizitzekin, emakumeekin eta genero disidenteekin eta gizarte osoarekin duen erantzukizun politikoari. Horregatik, Zaintza Koordinatzeko Mahai bat sortzeko eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Iparraldeko Euskal Elkargoari. Mahai horretan egon beharko dute, alderdiez eta sindikatuez gain, orain arte erabakiak hartzean baztertuta egon diren gizarte eragileek, hala nola mugimendu feminista eta langileen elkarteek: ezinbestekoa da zaintzarekin zuzenean lotutako kolektiboek eta eragileek parte hartzea, hala nola etxeko langileek, guraso elkarteek edo egoitzetako langileek. Eta mahai horren zeharkakotasuna eta kalitate teknikoa ziurtatzeko, Mugimendu Feministak ziurtatuko du zaintzaren, ekonomiaren eta medikuntzaren arloko adituek ere bertan parte hartuko dutela. Mugimendu Feminista presente egongo da bermatzaile zein parte gisa. Gure ustez, beharrezkoa da sozialki antolatzea, denon artean zaintzak antolatzeko, eta, aldi berean, ahotsik gabeko pertsonen beharrak agerian uzteko. Lan egiteko prest gaude.

Krisi honetatik aterako gara soilik elkarrekin ateratzen bagara: horretarako beharrezkoa da antolaketa soziala, eta botere publikoek onar dezatela interlokuzioa izatea benetan jendartearen eta bizitzaren iraunkortasunaren zein zaintzaren atzean gauden eragileekin, zeren, gainera, jendartea behetik mugiarazteko eta antolatzeko gaitasuna baitugu. Beharrezkoa da gure ahotsa entzunaraztea eta, behingoz, Mugimendu Feminista solaskide baliagarritzat hartzea; izan ere, alferrik da politikariak eta erakundeetako ordezkariak martxoaren 8ko manifestazioetara joatea (egia esan baligute, ez genituzke deituko) edo argazkiak ateratzea egoera politikoa aprobetxatuz, gero ez badira gai izango guri ahotsa, solaskidetza eta erabakitzeko gaitasuna emateko. Egiten eta eskatzen ari garena erantzukizun politiko eta moraleko kontu bat da. Koordinatzeko eskaintzen ari gara gure burua, lan egiteko. Errealitatea onartzeko eta horren arabera jokatzeko unea da.

Krisi honetan errealitatea abiadura handian doa, eta ez dugu denborarik galtzeko; horregatik eskatzen diogu Urkulluren kabineteari 48 ordutan erantzun dezala gure proposamena onartzen duen ala ez. Era berean, interpelatutako gainerako eragileei ere (alderdiei eta sindikatuei) hala eskatzen diegu. Ezin gara geldirik eta zain geratu. Gure etxeetatik egingo dugu, bide telematikoetatik, eta mahai birtual horretan parte hartuko dutenen osasuna bermatuz, baina mahaia eratuko eta martxan jarriko da bai ala bai, zaintzak ezin direlako inoiz eten eta gure bizitzak jokoan daudelako. Kanpoan geratuko al zarete?

Ezin dugu amaitu joan den astean Euskal Herrian eraildako bi emakumeak gogoratu gabe. Kezkatuta gaude, badakigulako zoritxarrez indarkeria matxista ez dela etengo, ez dela berrogeialdian jarriko krisi honetan zehar; are gehiago, larriagotu ere egin daiteke. Hori ere mahai honetan jorratuko dugu. Euskal Herriko Mugimendu Feministak bere indar guztiak jarriko ditu honetan. Egoerak eskatzen duen mailan arituko gara. Zuen erantzunaren zain gaude, interpelazioa egin dizuegu. Bat eginda jardungo gara?

Comparte:
Share

Comentarios cerrados