Gaur urtarrilaren 4ean, erabat ahulduta baina borrokan jarraitzeko gogotsu Xavi Cañas Perecamps ospitalera eraman dute. Hala ere Xavik bere gose grebarekin jarraitzen du, beraz orain berriei adi egon beharra dago eta harekiko elkartasuna zabaltzen eta sakontzen jarraitzeko beharra inoiz baino handiagoa da .
Mes: enero 2012
Salario mínimo, renta y paro
Es evidente que un Salario Mínimo Interprofesional más reducido no conlleva en modo alguno ni mayor “riqueza” medida en Renta per Cápita, ni mucho menos una reducción del Paro.
Tengamos en cuenta que el SMI, no sólo es una referencia salarial, sino que supone el valor de la cotización ala SeguridadSocialen muchos casos y se aplica también para la fijación de determinados Subsidios y Rentas no contributivas.
Polizia Xavi Cañadas desalojatzen saiatu da / La policia intenta desalojar a Xavi Cañadas
Bart gauean Bartzelonako polizia munizipalak urrats berri bat eman du Xavi Cañadasek Bartzelonako erakunde politiko nagusien egoitzen aurrean (San Jaume plazan)burutzen ari den gose eta egarri greba ekiditzeko. Poliziak Xavi eta hari laguntzen dioten lagunak desalojatzen saiatu ziren, Xavi bere dendatik arrastaka atera zuten eta bere protestari eusten ziola ikusita, koltxoia, kanpaina denda eta bertan zeukan guztia (dirua, jantziak, liburuak..) kendu egin zizkioten zabor kamioi batera botatzeko. Hala ere Xavik bere mobilizazioarekin aurrera tinko jarraitzen du . Xaviren borroka eta gertaera hauei zabalpen handiena ematea ezinbestekoa da. Borrokatzea, finantza eta politika sistemari gogor kolpatzea ezinbestekoa da. Lotu borrokari!
Xavier Cañadas gose greba mugagabean 2011/12/31tik Bartzelonan. ELKARTASUNA!!!
Xavier Cañadas anarkista katalan historikoa (1978an Catalunyako mugimendu anarkista indartsuaren aurkako «Scala auzia» bezela ezaguna den muntai poliziala jasan zuen -CNTko kidea zenean- eta hargatik 17 urtetako zigorra jaso zuen, 8 urtez preso egon zelarik) abenduaren 31tik gose eta egarri gose greba mugagabean dago Bartzelonako San Jaume enparantzan akanpatuta. Muturreko mobilizazio hau 15-M bezela ezagututako mugimenduaren harira, Bartzelonan terrorismogatik auziperatutako 20 kideei elkartasuna adierazteko eta krisialdiaren erantzuleen aurkako mobilizazio erradikalagoak sortarazteko helburuarekin abiatu du; baina haren helburuak eta nondik norakoak zuzenean ezagutzeko hemen doakizue Xavi-k kaleratutako manifestua eta hari egindako elkarrizketa (biak gaztelaniaz). Xavi-ren ibilbidean sakondu nahi dutenentzat haren idazlanen erreferentziak gehitu ditugu.