Polizia Xavi Cañadas desalojatzen saiatu da / La policia intenta desalojar a Xavi Cañadas

Bart gauean Bartzelonako polizia munizipalak urrats berri bat eman du Xavi Cañadasek Bartzelonako erakunde politiko nagusien egoitzen aurrean (San Jaume plazan)burutzen ari den gose eta egarri greba ekiditzeko. Poliziak Xavi eta hari laguntzen dioten lagunak desalojatzen saiatu ziren, Xavi bere dendatik arrastaka atera zuten eta bere protestari eusten ziola ikusita, koltxoia, kanpaina denda eta bertan zeukan guztia (dirua, jantziak, liburuak..) kendu egin zizkioten zabor kamioi batera botatzeko. Hala ere Xavik bere mobilizazioarekin aurrera tinko jarraitzen du . Xaviren borroka eta gertaera hauei zabalpen handiena ematea ezinbestekoa da.  Borrokatzea, finantza eta politika sistemari gogor kolpatzea ezinbestekoa da. Lotu borrokari!

Comparte:
Share

Xavier Cañadas gose greba mugagabean 2011/12/31tik Bartzelonan. ELKARTASUNA!!!

Xavier Cañadas anarkista katalan historikoa (1978an Catalunyako mugimendu anarkista indartsuaren aurkako «Scala auzia» bezela ezaguna den muntai poliziala jasan zuen -CNTko kidea zenean- eta hargatik 17 urtetako zigorra jaso zuen, 8 urtez preso egon zelarik) abenduaren 31tik gose eta egarri gose greba mugagabean dago Bartzelonako San Jaume enparantzan akanpatuta. Muturreko mobilizazio hau 15-M bezela ezagututako mugimenduaren harira, Bartzelonan terrorismogatik auziperatutako 20 kideei elkartasuna adierazteko eta krisialdiaren erantzuleen aurkako mobilizazio erradikalagoak sortarazteko helburuarekin abiatu du; baina haren helburuak eta nondik norakoak zuzenean ezagutzeko hemen doakizue Xavi-k kaleratutako manifestua eta hari egindako elkarrizketa (biak gaztelaniaz). Xavi-ren ibilbidean sakondu nahi dutenentzat haren idazlanen erreferentziak gehitu ditugu.

Comparte:
Share

Kalitatezko unibertsitate publikoen alde borrokan- Adierazpena

Azaroaren 17an Catalunya, Valencia, Alacant, Castelló eta Balear uharteetako unibertsitateetako langileek (irakasle, PAS eta beste) zein ikasleek, CGT sindikatuak eta ikasleen asanbladek deituta greba eta mobilizazio jendetsuak burutu zituzten goi mailako hezkuntza publikoak jasaten dituen arazoak eta murrizketak salatzeko “La educación pública no se vende, se defiende” lelopean. Egun berean Madrideko erkidego autonomoan maila guztietako hezkuntza publikoan (haur, lehen eta bigarren hezkuntzan zein unibertsitateetan) murrizketen aurkako greba burutu zuten. Nafarroan eta beste erkidego askotan ere antzeko mobilizazioak etengabeak dira. Eta Euskal Autonomi Erkidegoan zer? Eta EHU-UPVn?

Comparte:
Share

Conflicto exitoso en el IES Zuazola-Larraña (Oñati) contra la reducción de puestos de trabajo en Educación

El Instituto público Zuazola-Larraña de Oñati (Gipuzkoa), bajo una misma denominación, dirección y estructura administrativa, engloba en la práctica a dos centros educativos autónomos, situados en edificios separados: por un lado el Instituto de Educación Secundaria y Bachillerato –Zuazola-, y por el otro, el centro de formación profesional, formación continua y educación de adultos (EPA) –Larraña-.

Comparte:
Share