Data hau 1908ko martxoaren 8.ean New York hiriko “Cotton” izeneko ehungintza lantegian gertatutako sarraskia omentzeko aukeratu zen.
“Cotton” lantegiko langileak, guztiak emakumeak eta etorkinak (alemaniarrak, judutarrak eta italiarrak), soldata baxuak eta lan baldintza gogorrak salatzeko, 1908ko martxoan, greban jarri ziren eta lantegian itxialdi bat hasi zuten. Lantegiko jabearen borreroek lehergailuak erabiliz lantegiari su eman zioten eta bertan zeuden langileetako 146 erreta edo itota hil egin ziren. Gogoratu beharra dago garaiotan AEBtako iparekialdean sozialismoan eta anarkismoan oinarritutako langile mugimendu indartsua zegoela, Europatik heldutako etorkinen artean etorritako iheslari politikoen eraginez.