Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


RUEDA DE PRENSA DEL 8 DE NOVIEMBRE METAL BIZKAIA

Gaur, azaroak 8, hauteskunde kanpaina bukatuko da eta, gaur ere, Bizkaiko metalgintzako langileak Bilbon elkartu gara borrokan gaudela esateko. Bihar hausnarketarako eguna izango da eta igandean bozka eguna. Astelehenean, batzuk hauteskundeetako erresaka pasatzen duten bitartean, Bizkaiko Metaleko langileok borrokan jarraituko dugu.

Oso argi daukagu, lan gatazkak eta politika eskutik doazela, nahiz eta batzuek kontrakoa sinestarazi nahi diguten. Izan ere, lan gatazka asko gaur egungo sistemaren eta egindako lan erreformen ondorio dira, eta horiek politikariek egin eta onartutakoak dira.

Hain zuzen ere horregatik, eta Bizkaiko Metaleko negoziazioan dagoen blokeoa gainditu asmoz, irailean Bizkaiko Instituzio ezberdinak interpelatzen hasi ginen. Emaitza argia izan da, sindikatuok aurkeztutako mozioa soilik Durango, Lemoan eta Sestaon onartu da; aurkeztu dugun gainerako udal edo diputazioan edo ez da onartu edota edukiz guk aurkezturikotik oso urruti zegoen kontramozioa onartu dute. Batzuetan, gainera, plenoan mozioa eztabaidatzea bera ere ez da lortu. Mozio horien eztabaida ezberdinetan, PNV zein PSOE entzun genituen ez zirela nor negoziazioan “sartzeko” esaten, ez zutela horretarako konpetentziarik. Noski ezetz! Eta horregatik mozioak ez zuen hori eskatzen, ez genizueke gure izenean negoziatzen utziko. Negoziazioa langileon tresna da eta ordezkatzen gaituzten sindikatuena. Mozioetan argi eta garbi eskatzen genuen Instituzioak FVEMi deitzeko eta negoziatzeko borondatea eskatzeko, negoziazio zintzo bati ekiteko; eta horretaz gain, Bizkaiko Metaleko langileok daramagun borrokarekiko elkartasuna adierazi eta bidelagun izateko eskatu genizuen. Halere, ez dute egin, ez baita beraien konpetentzia negoziaziotan sartzea.

Hala ere, irailaren 30eko Urkullu lehendakariaren hitza gogorarazi beharrean gaude; uda osteko lehen greba eguna zen; “seguru nago, enpresen aldetik eta Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioaren aldetik, beraien esku zegoen guztia egin dutela azken hilabeteotan akordiotara iristeko”… “horregatik pentsatu behar dut, akordio edo negoziaziorako borondaterik, greba deialdia udaberritik dagoenean… borondaterik ez de la egon”. Seguru daki Patronalak borondatea daukala, baina sindikatuetaz susmoak; baina normala da hori, gurekin ez baitu hitz egin! Hori esatearren Urkullu Lehendakaria ez zen negoziazioan sartu, ez horixe! Baina argi eta garbi kokatu zuen bere burua, Patronalaren ondoan, noski! Ordutik zenbat dei egon ote dira Urkullu/Erkoreka/Ajuria Enea/Sabin Etxea/FVEM/CEBEK eta CONFEBASKen artean? Argi eta garbi diogu; guri ez digu inork ere deitu. Bizkaiko Metaleko langileekin ez dira harremanetan jarri, ez dute gurekin daturik edo informaziorik kontrastatu; Lehendakariak FVEMen informazioa bakarrik dauka. Horrgatik diogu, argi eta garbi, Urkullu Lehendakariak bizkarra eman diela Bizkaiko Metaleko milaka langileri. Orduan esan genuen, eta zuzendu ez duenez, berriro diogu, jarrera guztiz tamalgarria da.

Astelehenean, azaroak 4, agerraldia egin genuen, 5 ohar bota genituen eta bat politikarientzako zen. Bizkaiko Metaleko langileentzako zein alternatiba daukaten argi esan zezatela eta hau da orain arte entzun eta jaso duguna:

– PNV: Ez ditu Mozioak babestu Dipuztazioan, Bilbon, Zamudion, Mungian, Gernikan, Barakaldon, Durangon, Lemoan eta Abadiñon. Basauri eta Erandion plenora ere ez zuten eraman eztabaida. Sestao izan da mozioa babestu duten Udal bakarra. Kanpainan zehar ere ez dira gerturatu, ez dute keinu edo mezurik egin. Salbu, asteazkenean, poliziak gu jipoitzen gintuen artean Arantza Tapia norekin zegoen gogoratzen badugu, horretan ere posizionamendua baitago.

– PSOE: Sestaon bakarrik babestu dute mozioa; Diputazioan, Bilbo, Mungia, Gernika eta Barakaldon ez babesteaz gain, Basauri eta Erandion plenoan eztabaidatzea ere ukatu dute. Hauek ere kanpainan zehar ez dira harremanetan jarri, ez dute Bizkaiko metaleko langileontzako laternatibarik, edo ez dute aurkeztu gutxienez.

– EHBILDU: Mozioa aurkeztu den toki guztietan babestu dute mozia. Durango eta Lemoako udaletan mozioa Aurrera atera da. Kanpainan zehar Bizkaiko Metaleko langileon borroka duinari erreferentzia egin diote. Mobilizazio ugaritan egon dira.

– PODEMOS: Ordezkaritza duten udal guztietan eta Dipuztazioan babestu dute mozioa. Mobilizazio ugaritan egon dira.

– PP: Ordezkaritza daukaten inon ez dute mozioa onartu.

Gainera, mobilizazio aste indartsua izan dugu Metalean. Asteartean, kotxe karabanak egin genituen Bizkaiko Metaleko empresa handi batzuek hitzarmena blokeatzen dutela salatzeko. Asteazkenean, Barakaldoko BECen egon ginen, FVEMek gazteen aurrean egin nahi zuen aurpegi zuriketa salatzeko. Gogoratu nahi diegu, milaka gazte daudela, gaur egun, FVEMek prekarietatera kondenatu nahi dituenak. Gazteek, lan baldintza duinak behar dituzte eta, are gehiago, Hitzarmen honetan behin behinekotasuna, ABLE bidezko kontratazioa eta subrogazio eskubidea bermatu beharko ditugu prekarietate horri frenoa jartzeko.

Bukatzeko, Bizkaiko metaleko langile guztiei esan nahi diegu, bihar hausnartu dezatela eta bakoitzak metaleko gatazkan duen jarrera eta posizionamendua ere aztertu dezatela. Eta, bai, argi diogu, Bizkaiko metaleko langileok astelehenean mobilizatzen eta borrokan jarraituko dugu Hitzarmen duina lortu arte.

 

RUEDA DE PRENSA DEL 8 DE NOVIEMBRE

METAL BIZKAIA

 

Hoy, 8 de noviembre, finaliza la campaña electoral y los y las trabajadoras del metal de Bizkaia nos hemos juntado en Bilbao para decir que estamos en lucha. Mañana será día de reflexión y el domingo día de votar. El lunes, mientras algunos y algunas estarán con la resaca electoral, los y las trabajadoras del metal de Bizkaia seguiremos en lucha.

Tenemos muy claro que los conflictos laborales y la política van de la mano, por mucho que quieran hacernos creer lo contrario. De hecho muchos de los conflictos laborales son consecuencia del sistema actual y de las reformas laborales elaboradas y aprobadas por políticos.

Por este motivo, con el objetivo de superar el bloqueo en la negociación del convenio del metal de Bizkaia, desde septiembre interpelamos a diferentes instituciones de Bizkaia. El resultado ha sido claro; únicamente en los ayuntamientos de Durango, Lemoa y Sestao ha sido aprobada la moción presentada por los sindicatos, en el resto de ayuntamientos o no ha sido aprobada o ha sido aprobada una contra moción con contenidos que no tienen nada que ver con lo que pedimos los sindicatos del Metal, incluso en algunos ayuntamientos se ha negado el debate en pleno de la propia moción. En las mociones que presentamos en septiembre tuvimos que oír al PNV y al PSOE, que ellos no eran quienes para meterse en la negociación del convenio, que no tenían competencia para ello. Por supuesto!, nosotros y nosotras tampoco es lo que os pedimos, no os dejaríamos. La negociación es competencia de los y las trabajadoras y los sindicatos que les representan. Lo que se pedía en la moción es que las instituciones (Ayuntamientos y Diputacion Foral de Bizkaia) llamasen a FVEM y le dijeran que tuviera voluntad de negociar, que llevase a cabo una negociación real, ademas de solidarizarse y apoyar la lucha de los y las trabajadoras del Metal de Bizkaia. Esto, no lo han hecho, porque, dicen, que no es de su competencia meterse en la negociación.

Sin embargo, tenemos que recordar las palabras del lehendakari Urkullu, el 30 de septiembre, primer día de huelga, tras el verano; “Estoy seguro también de que por parte de las empresas, por parte de la Federación Vizcaína de Empresas del Metal, se ha hecho todo lo posible en estos meses para intentar alcanzar acuerdos”… “lo cual me lleva a interpretar que voluntad de acuerdo o dialogo con voluntad de acuerdo, con las huelgas desde primavera… me parece que voluntad no existe” esta seguro de la voluntad de la Patronal, pero sobre los sindicatos tiene suposiciones, cosa normal porque con nosotros y nosotras no ha hablado. Diciendo esto el Lehendakari Urkullu no se metio en la negociación, claro que no!. Pero se situó muy bien y muy claramente, del lado de la patronal por supuesto. ¿cuántas llamadas habrá habido desde entonces entre Urkullu/Erkoreka/Ajuria Enea/Sabin Etxea/FVEM/ Confebask/ Cebek?. Lo decimos claramente; a nosotros y nosotras no nos ha llamado nadie. Nadie se ha puesto en contacto con los y las trabajadoras del metal de Bizkaia, nadie ha contrastado con nosotros y nosotras si la información que FVEM trasladaba al Lehendakari era real. Por lo tanto podemos decir claramente que el Lehendakari Urkullu ha dado la espalda a los y las trabajadoras. Nos pareció, y nos sigue pareciendo (porque no ha rectificado), una posición lamentable.

En la rueda de prensa que realizamos este lunes, 4 de noviembre, mandamos un mensaje claro a los partidos políticos. Les emplazamos a presentar alternativas en campaña electoral a los y las trabajadoras del metal de Bizkaia. Esto es lo que hemos recibido:

– PNV: No ha apoyado las mociones en los ayuntamientos de; Bilbo, Zamudio, Mungia, Gernika, Barakaldo, Durango, Lemoa y Abadiño, ni en la Diputación.. En los ayuntamientos de Basauri y Erandio ni siquiera aceptaron llevarla al pleno. Sólo en Sestao se ha posicionado a favor de la moción. Durante la campaña tampoco se nos han acercado, ni un gesto ni mensaje. Sólo el detalle del miércoles, que mientras la policía nos pegaba, tenemos que recordar donde y con quien se encontraba Arantza Tapia, ya que ese también es un posicionamiento claro.

– PSOE: No ha apoyado las mociones en los ayuntamientos de; Bilbo, Mungia, Gernika y Barakaldo, ni en la Diputación. En los ayuntamientos de Basauri y Erandio ni siquiera aceptaron llevarla al pleno. Sólo en Sestao se ha posicionado a favor de la moción. Durante la campaña tampoco se nos han acercado, ni un gesto ni mensaje.

– EHBILDU: A apoyado la moción en todos los ayuntamientos presentados. En los ayuntamientos de Durango y Lemoa la moción ha salido adelante. Durante la campaña han hecho referencia la la dignidad de la lucha del Metal de Bizkaia, además de participar en algunas de las movilización convocadas.

– PODEMOS: A apoyado la moción en todos los ayuntamientos en los que tiene representación y también en la Diputación. Además de participar en algunas de las movilización convocadas.

– PP: No ha apoyado la moción en ninguno de los ayuntamientos presentados y en los que el PP tiene representación.

Por otra parte, esta semana hemos vuelto a activar la fase de movilizaciones en el Metal de Bizkaia. El martes, realizamos coche caravana para denunciar la posición de bloqueo que están realizando algunas empresas referenciales del Metal de Bizkaia en la negociación. El miércoles estuvimos en el BEC de Barakaldo, donde FVEM, realizó un evento relacionado con jóvenes y Metal. Recordamos que hay miles de jóvenes, hoy, a los que diariamente, la misma patronal, aboca a la precariedad. FVEM, la juventud bizkaina no necesita parafernalias, ni eventos propagandísticos. La juventud necesita condiciones dignas de trabajo, y en concreto, en este Convenio provincial, controlar la eventualidad / ETTs y garantizar la subrogación.

Para finalizar, hoy desde el centro de Bilbao les decimos a todos y todas las trabajadoras del metal de Bizkaia que mañana reflexionen, y valoren el posicionamiento de cada uno, en el conflicto del metal de Bizkaia, y en la interpelación política que hemos llevado a cabo. Y, sí, el lunes los y las trabajadoras del metal de Bizkaia continuaremos con la fase de movilizaciones y en lucha hasta conseguir un convenio digno.

Comparte:
Share

Comentarios cerrados