Urte Berria Bai, baina berdin jarraitzen dugu.

Urtea aldatu dugun arren, UPV/EHUko negoziazio kolektiboaren egoerak berdin jarraitzen du.

UPV/EHUko Gobernu Taldeak jarrera immobilista izaten jarraitzen du, benetako negoziaziorik egin gabe eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan bere ikuspegi neoliberala inposatuz.

Adibide gisa, 2015ean alderdi guztiek sinatutako eta errektoretza-talde honek 2022an bere kabuz indargabetutako erretiro-akordioekin gertatu dena dugu. Horri dagokionez, nabarmendu behar dugu auzitegiak arrazoia ematen ari zaizkiela EAEko langileei beren eskubideak eta sinatutako akordioak aldarrikatzeko orduan, administrazioen alde bakarreko erabakien aurka.

Horregatik guztiagatik, intersindikal honetan parte hartzen dugun sindikatuok borrokan eta UPV/EHUko negoziazio kolektiboko mahaietatik kanpo jarraituko dugu benetako negoziazio bat egon arte.

Era berean, sindikatuarteko hau osatzen ez duten sindikatuei eskatzen diegu borroka komun honetan batu gaitzatela eta ez diezaiotela zilegitasunik eman UPV/EHUko gobernu-taldeari, mahai horietan egoten.

Borrokan jarraitzen dugu!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *