Ohiko sindikalismoaren mugak.

 

1985ean langileek beren soldaten bidez BPGren % 67 zuten, hau da, herrialdeak sortzen zuen guztia, dirutan konta zitekeen horretatik, ehuneko hori zuten. 2022an, ehuneko hau % 47ra jaitsi zen.

 

Kontuan hartzen badugu 2022an Espainiako BPGa bilioi bat 250mila milioi eurokoa zela, horrek esan nahi du langileen ordainketan 20 puntuko galerak, 224 mila milioi euroko galera dakarrela langileen poltsikoentzat; logikoa denez, diru hori enpresen emaitza-kontura joan da, batez ere enpresa multinazional handietara eta bankuetara.

 

1983ko ehuneko zoragarri hori, hamarkada batez borroka sindikal eta politikoan aritu ondoren lortu zen, 1973an hasi zen petrolio-krisi handiaren erdian, eta hala ere, Espainiako langileek beren soldatak hirukoiztu egin zituzten enpresa-mozkinekin alderatuta.

 

Ordutik hona entzun dugu, gehiengoaren buruan sartu den mantra baten antzera, ez duela merezi ezer egitea, ez duelako ezertarako balio eta ez delako ezer lortzen, arazoak besterik ez.

 

Duela aste batzuk, Galiziako eta Madrilgo Inditexeko langileek % 25eko igoera lortu dute, CIG sindikatuak (Galiziako sindikatuen arteko konfederazioa) eta CGTk antolatutako greba baten bidez.

BORROKA eta GATAZKA irabaziak ematen dituztela argi duen sindikatu bati buruz ari gara… eta zelako irabaziak!!… Soldataren % 25, ez dago txarto.