Dirua eta eskubideak galtzen jarraitzen dugu 

Orain dela gutxi sindikatu nagusiek eta enpresaburuek sinatutako “Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako V. Akordioak” traizio egiten die berriro langileei, soldata igoera eskasa dutelako, erosteko ahalmenaren galera betikotzen duelako eta gero eta POBREAGO izatera kondenatzen gaituelako.

Euskal funtzio publikoari dagokionez, gogoratu behar da sindikatuen eta Ogasunaren arteko akordioak ildo beretik doazela. 2022an KPIaren igoera % 8.4koa izan zen baina igoera hori 2021eko % 4ko galeratik dator, beraz, galera % 8koa baino gehiagokoa da. 

 2023rako soldata-igoera % 2,5ekoa izango da, kontuan hartuta kalkulatzen dela inflazioa % 4,9koa izango dela. 

 2024rako % 10eko galera aurreikusten dugu, 2021 baino lehenagoko aldiak kontuan hartu gabe. Batez beste, 3.500 euro ez dugu jasoko. Ez zara konturatu? 

 Eta, azkenik, koherentea al da 2022-2024 aldirako % 8ko igoera sinatzea, baldin eta lehen urtean % 8,4ko galera izan bada 2021arekiko % 4ko galeratik bagatoz? Gure ustez, EZ. 

 Horri guztiari gehitu behar zaizkio Gobernu Kontseiluak erretiroei buruz hartutako erabakiak, eta galdutako diru eta eskubide kopurua ez da gutxi, izan ere, eraman dezakezun bizimodu motan eragina izaten hasi da.  

 Horregatik guztiagatik, lankideei eskatzen diegu enpresa hau, garen zerbitzari publikoen gisa kontrolatzeko premian pentsatzen has daitezen, etorkizunean erakunde honetarako lan egiten duten pertsonei kalterik egingo ez dieten erabakiak hartu ahal izateko. 

 Buruz behera soldaten miseriara goaz.