Energia aurrezteko neurriak UPV/EHUn

CGT-LKNn defendatu dugu UPV/EHUn energia aurrezteko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu behar direla, epe luzera, oso urrunekoa iruditzen baitzaigu energia merkea berriro izango dugun unea. Neurri horiek unibertsitatearen aurrekontuan kostuak murriztetik harago joan behar dute, erakunde gisa gizarte osoarekiko erantzukizuna dugulako.

Hasiera-hasieratik eskatu dugu lehenengo urratsa egungo egoeraren ebaluazioa egitea izan behar dela, aurrezpen handiena dakarten neurriak (teknikoak edo antolamenduzkoak) lehenetsi ahal izateko. Unibertsitateko zuzendaritzak AZPrekin egindako bileretan jasotako azalpenen arabera, ikusten dugu urrats garrantzitsuak ematen ari direla ildo horretan.

 

Neurri teknikoak (ikusiko denez, garrantzitsua iruditzen zaigu unibertsitate-komunitatearen kontzientziazioa eta lankidetza):

  • Neurri multzo nabarmenena argiztapen eta berokuntza sistemen optimizazioa da. Zentzu honetan, arkitektura eta lanen zerbitzuko langileen irizpidean konfiantza daukagu.
  • Lantaldeak sortzea zentroetan, energia-kontsumo handiko instalazioak detektatzeko eta zuzen erabiltzeko jarraibideak ezartzeko.
  • Etiketak instalazioetako etengailuen ondoan jartzea (gehien kontsumitzen dutenak behintzat), erabiltzaileei ekipamendu horien energia-kontsumoaren berri emateko.
  • Eraginkortasun txikieneko ekipoak kontsumo txikiagoko ekipoekin ordezkatzearen bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, baita hori egiteko une egokia ere.
  • Ekipoak erosterakoan edo obrak egiterakoan, egiten diren proposamenen epe luzeko energia-kontsumoa kontuan hartzea.
  • Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, UPV/EHUko zentroetara modu seguruan iristeko behar diren azpiegiturak eraikitzeko, garraiobide jasangarriak erabiliz (oinez, bizikletaz eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak).

Antolaketa-neurriak:

  • Unibertsitateko energia-kostuen murrizketan gehien sartutako zerbitzuak sendotzea (adibidez, arkitektura eta lanak)
  • Telelaneko neurriak ezartzea, hala ahalbidetzen duten funtzioak betetzen dituzten AZP guztientzat. Eta kasuz kasu aztertu beste langile batzuen egoera, aurrez aurreko lanak egiteagatik telelana egiteko baimenik ez dutenak, jakin badakigulako kasu batzuetan telelana egin dezaketela.
  • Eguberrietan eta pazko-astean zentroak ixtea, telelana erabiliz
  • 4 eguneko lan-astea irakaskuntzarik gabeko garaian (udan)
  • Lan-espazioak prestatzea (coworking), langileek beste campus batera joan beharrik izan ez dezaten euren zerbitzuan etengabeko presentzia fisikorik behar ez duten zereginak egitera.
  • Ordutegi jakin batzuetan (goizeko lehen orduan, arratsaldeko azken orduan, asteburuetan) eraikinen erabilera aztertzea, une horretan irekitzea beharrezkoa den edo ez erabakitzeko.
  • Bideokonferentzia/streaming sistemen erabilera sustatzea, presentzialtasunik behar ez duten ekitaldietan parte hartzeko (bilerak, biltzarrak, hitzaldiak).
  • Unibertsitate-komunitateko kideentzako energia aurrezteari buruzko prestakuntza-ekintzak sustatzea . Helburua da energia aurreztea eta hondakinak gutxitzea kontuan hartu beharreko alderdiak izatea unibertsitatean egiten diren prozesu guztietan.
  • UPV/EHUn energia eta ingurumen-arazoei buruz egiten diren jarduera ugariak zabaltzea.
  • Hartutako neurriekin lortutakoaren berri ematea unibertsitate-komunitateari.