Beste lardaskeria bat poltsen kudeaketan.

Beste behin ere, administrazioak kalte egiten die UPV/EHUko bi langileri.
Lanean 4 hilabete eman ondoren, poltseetako langile bat bere lanpostutik lekualdatzen dute. Langileen sailaren akatsa sistema informatikoei egozten diete, berriz ere “arazo teknikoek”. Eskubide gehien zituen langileak 4 hilabeteko soldata galdu du, eta lekualdatutako langileak lan-abusu bortitza jasan du, langile-buruak bere lana egin zuenetik 4 hilabete igaro ondoren zapuztu dituen itxaropenak sortu direlako. Bi biktima eta errudun bat.
Era guztietako gorabeherak ikusi ditugu lan-poltsen kudeaketan; hau da, kategoria jakin batzuetan lan egiten duten pertsonak egon dira lan-poltsakoak izan gabe ere. Hau izan da azkena; espero dezagun hemen gelditzea, ondorioak ez baitira doakoak.
Lan-poltsen kudeaketa luparekin zaintzeko deia egiten dugu, eta gehiegikeria horiek salatzeko, uste baitugu ez direla azkenak izango.