Unibertsitatearen kontratazio irregularrak.

 

 

Unibertsitateko AZLen prekarietate-egoera langileez abusatzeko erabiltzen da beste behin. Unibertsitate honen “edozerk balio du” hain umekeri mailetara iristen da non, IIP batek esan diezazuke teknikari trebatu baten lana egingo duela, kontratatu beharrean, egin beharreko lanaz ezertxo ere ez dakiela alde batera utzita.

 

Unibertsitateko gerentziak ez dio kasurik egiten langileen ordezkaritzari, ordezkapena eskatzen duenean. Eta azkenean iruzurrez ordezten dira lanpostuak.

 

Ezagutu dugun azkena: ordezkapena egiteko, arloko arduradunaren lanpostu batean, goi-mailako teknikari bat kontratatua izan da. Baina, Zerbitzuburuak erabaki du, erabilgarriagoa izango dela bere betebeharrari ekitea teknikari espezialistaren lanpostu batean. Hau da, kontratatutako lanpostutik 3 edo 4 maila beherago dagoen lanpostua.

Bien bitartean, lan-poltsako teknikari espezialistak iritsiko ez den deialdi baten zain egongo dira. Eta arloko pertsonak zain egongo dira lana koordinatu eta egiteke dauden zereginak aurrera eramateko. Irregulartasuna, berriz ere, dagokion lanpostuaz bestelako poltsa bateko langile bati egindako deian dago.

Irregulartasunak batuz doaz, kontratatua izan den lanpostuari dagozkion hizkuntza arauak ere ez baitira bete, baina esaten duten bezala: ” zertarako egin ondo, gaizki egin ahal baduzu?“.

Kontratazioa elite baten esku dago eta nahi duen bezala erabiltzen du.