Erretiroko batzorde teknikotik irteteari buruz

Jakinarazi den bezala, CGT sindikatuak, besteak beste, “Erretiroko Batzorde Teknikoa” uztea erabaki du, erretiroko akordioak soilik lan kontratudun TEKAZELaren esparruan negoziatu ahal izateko. Dakizuen bezala kalte-ordainketak erabat legezkoak dira lan kontratudun TEKAZELean, baina funtzionarioen kasuan ez dira.

Gerentziak lan-kontratudunentzat egindako azken proposamenak, Gobernu Kontseiluak bere kabuz ezabatu zuenera eta auzitegietan salatuta dagoenera hurbiltzen da; baina indemnizazioak kenduta.

Gure ustez negoziazioak, ordezkaritza dugun eremu honetan, lan-kontratudun langileen kolektiboari mesede egingo dio, eta, aldi berean, gerentziaren ekintza burutuen politika penagarriari trabak jarriko dizkio. Hori dela eta, ez ditugu alde batera uzten beste kolektiboak (TEKAZEL funtzionarioak eta IIPak), baina inoiz ez dugu ezer sinatuko kalte egin diezaiekeenik. Beraz, beraien sindikatuen ordezkapenarekin, zorte ona opa diegu negoziazioan.

Erabaki hau UGTrekin, USOrekin eta CCOOrekin aurrera eramango dugu, batasunak indartsuago egiten gaituelakoan, gai honetan sindikatu horiekin sintonia ona dugulako, orain arte, antzeman eta eskertzen dugun koherentzia dutela erakutsi baitute.

Osasuna eta azierto

CGT- LKN EHU