Zergatik portzentajezko soldata-igoerak bidegabeak dira?

Ba al dakizue nola kalkulatzen diren eta zer inplikatzen duten? Ba al dakizue soldatak igotzeko bi modu nagusi daudela, eta bata bestea baino justuagoa dela? Ba bai, hala da.
Soldata-igoera portzentualak langile bakoitzari oinarrizko soldataren arabera aplikatzen zaizkionak dira. Adibidez, pertsona baten soldata 1000 eurokoa bada eta % 4ko igoera aplikatzen bazaio, haren soldata berria 1040 eurokoa izango da. Beste pertsona baten oinarrizko soldata 3.000 eurokoa bada eta % 4ko igoera bera aplikatzen bazaio, soldata berria 3120 eurokoa izango da. Soldata-igoera berean, aldea 120 eta 40 artekoa da.

Portzentajezko igoerak mesede handiagoa egiten die soldata handiagoa dutenei, eta, gainera, soldata-arrakala handitu egiten da berrikuspen bakoitzean.

Soldata-igoera linealak langile guztiei berdin aplikatzen zaizkie, haien soldata edozein dela ere. Adibidez, enpresa baten soldata-masa 200.000 eurokoa bada eta langile guztien artean % 4ko igoera banatzea erabakitzen bada, igoera guztira 8000 eurokoa izango da. Enpresak 100 langile baditu, bakoitzak 80 euroko igoera jasoko du, bere  soldata edozein dela ere.

Igoera lineala bidezkoagoa da soldata-arrakala handia dagoenean eta bizitzaren kostuak gora egiten duenean, desparekotasuna murrizten duelako eta gehien behar dutenei laguntzen dielako.

Azken horren adibide da Espainian 2022an gertatu dena: prezioak izugarri igo dira, % 8,4ko batez besteko inflazioarekin; soldatak, berriz, oso azpitik igo dira, % 2,69ko batez besteko aldakuntzarekin. Horrek erosteko ahalmena galtzea ekarri die langile gehienei, batez ere soldata baxuenak dituztenei, izan ere ikusi dute haien diru-sarrerek ez dituztela beren oinarrizko gastuak ordaintzen. Egoera honetan, soldata-igoera lineala egokiagoa izango zen bizitzaren kostuaren igoera konpentsatzeko eta gehien eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea murrizteko.

2023rako % 3ko igoera lineala/portzentajezko adibidea UPV/EHUren kasuan (SIMULAZIO):

 

 

URTEKO IGOERA PORTZENTAJEZKOA LINEALA
Menpekoa             13  MAILA 795,00 € 1.584 €
Laborategiko Tek  21  MAILA 1.236,00€ 1.584 €
Sistemako Teknik  24 MAILA 1.523,00€ 1.584 €
¿            ?            30 MAILA 2.317,00€ 1.584 €

 

CGT-LKNn uste dugu UPV/EHUko kategorien araberako soldata-aldeak berez handiegiak direla eta soldata-igoera portzentual batek langileen arteko desberdintasun hori handitzen duela.

Horregatik, egoera honi buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, baita denontzat berdina izango den soldata igoera lineal baten aldeko aldarrikapenarekin gurekin bat egin dezazuen. Igoera hori justuagoa eta solidarioagoa izango litzateke, eta UPV/EHUn dagoen soldata-desparekotasuna murriztuko luke. Eskatzen dizuegu, halaber, eska diezaiozuela gerentziari neurriak har ditzala arazo hau konpontzeko, eta onar dezala guztiok dugun eskubidea soldata duin bat jasotzeko.