Pentsioen erreforma

1985. urtetik gaur egun arte ikus dezakezuenez, prentsan eta telebistan esaten dena esaten den arren, pentsiodunen erosketa-galera izugarria da. Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) jaso duen, eta pentsioaren % 100a jasotzeko urte nahikoak dituen, langile baten pentsioaren murrizketaren kasua jarriko dugu.  

Gure Pentsioen Sistema Publikoaren milagarren erreformak, PSOE/UPren gobernuak CC.OO. – UGT sindikatu instituzionalekin eta CEOE patronalarekin negoziatu duenak, Pentsioen Sistema Publikoa apurka-apurka eraistearen logikari baino ez dio erantzuten, merkatua ezartzeko. 

 hau da, aseguru pribatuek, finantza-erakundeek eta inbertsio-funtsek gure sistema publikoan dauden pentsioen prestazioetarako erabiltzen diren 149.000 milioi euro baino gehiagoren haginkada oso goxoa izatea.  

Gure Pentsioen Sistema Publikoan 1985etik (PSOEren lehen erreforma handia) 2011ko (PSOEren gobernua), 2013ko (PPren gobernua) eta 2021eko erreformen aurka eta Toledoko itunaren azken saio honetan (PSOE/UP gobernua) inplementatutako politika guztiak banaketa-sistema publiko, unibertsal eta solidarioa iraunkorra izan dadin bilatzeko argudio faltsu eta krudelaren pean egiten dira. Horretarako Oinarrizko Eskubideen politika erabili beharrean (pertsona guztiek bizitza duina bermatzeko pentsio nahikoak izatea eta jasotzea), arrazionaltasun ekonomiko kapitalista erabiltzen dute, eta gastuaren kapituluan jarduten dute, pentsiodun guztiei (lehengoei eta gerokoei) eskubideak eta zenbatekoak kenduz.  

Kalkulu-aldia handitu egin zen : 1985. urtean azken 24 hilabeteetakoa zen eta gaur egun 25 urtekoa dugu. Ohiko erretiro-adina 65 urtetik, 67 urtera atzeratu zen.  Erretiro aurreratuak nabarmen zigortu ziren, eta horietara sarbidea atzeratu ere (gaur egun, 62 urte eta zenbait hilabete dira). Txanda-kontratuak zigortu ziren. Oinarri arautzailearen % 100a lortzeko behar ziren urteak igo ziren.  Enpresa-kotizazioak jaitsi egin ziren, eta enpresariei, kontratu mota desberdinen bidez, asetu arte eman zitzaien dirulaguntza.

Horrela iritsi ginen 2022. urtera, PSOE/UP gobernuak Bruselarekin bi kontrarreforma hitzartu zituenean NextGeneration funtsen truke, merkatu pribatuak kutxa komunari egindako azken eraso handiak, azken finean.

Horietako bat, arriskutsuena, Enplegu Planak Negoziazio Kolektiboaren bidez sustatzea da. Bertan, Pentsio Funts Pribatuek kudeatuko dute CC.OO.-UGT sindikatuen adostasunarekin “hozkada handi” hori.  Besteak, kalkulu-aldia 25 urtetik gora luzatzea xedatzen du, horrela etorkizuneko pentsioen faktura jaitsi dadin, etorkizuneko belaunaldietan alarma soziala sortuz eta pentsio-plan pribatuak sina eta/edo onartzera bultzatuz.

1985etik aurrera hainbat adostasun politikorekin (Toledoko Ituna deritzona, non Parlamentuko espektro osoa ados dagoen) eta sozialekin (CC.OO-UGT sindikatuak, CEOE patronalaren ondoan) gauzatutako politika horiek konstituzio-agindua urratzen dute eta egungo milioika pentsiodunen eta, are modu alrriagoan, etorkizuneko pentsiodunen oinarrizko eskubideen aurka egiten dute zuzenean. 

90.eko hamarkadan lan-merkatuan sartu ziren belaunaldiek eta, bereziki, 2010etik aurrera sartzen direnek (krisi-iruzur handia) oso kezkatuta egon behar dute “politika” horiekin.