Negoziazio mahaiak.

Lankide agurgarriak:

 

Negoziazio mahaitik altxatuta jarraitzen dugu, errektoretza-taldeak erretiroen akordioa negoziatzeko borondaterik ez duelako. Dakizuenez, aurreko akordioa bertan behera uztea erabaki zuen errektoretza-taldeak, sindikatuen iritzia kontuan hartu gabe.

 

Gure erabakia, eta sindikatuen batasunarena, mahaiak uztea izan zen, indarra egiteko eta egoera hori ahalik eta azkarren konpontzeko.

 

Harritu egin gaitu sindikatu horietako batek “negoziaketan” jarraitzearen ondorioz lortutakoagatik bere burua goraipatzeak. Baina gure galdera da: Ohartu zarete zuen eskubideak hobettu egin direla horri esker? Telelanerako lanpostu askoz gehiago ditugu? Zure “buruzagi funtzionalak” zure egun libreak inposatu ezinik jarraitzen du zirkular berriaren aurretik bezala, edo zure aurreko aldarrikapenak ezabatzeko lanaldi eta ordutegi zirkular barrian sartu dute? Abuztuan ez al dira lantokiak ixten? Negoziatu al dute 4 eguneko lan-astea irakaskuntza gabeko garaian?

 

Ziur gaude, sindikatu GUZTIOK negoziazio mahaietatik altxatu izan bagina, dena konponduta egongo litzatekeela.

 

Negoziatzeak ez du zentzurik enpresako langileen interesetarako horrelako inposaketa arriskutsua ezarri denean. Beharrezkoa da errektore-taldea jarrera hori birplanteatzera behartzea, edo hurrengo