UGTren egiarekiko harreman bitxia

Joan den martxoaren 15ean, euskalduntze batzordearen bilera batean, euskara errektoreordeak harritu egin gintuen multimedia sistemetako teknikari espezialista lanpostu bati 3. HE esleitzeko proposamenarekin. Egun batzuk geroago, UGT sindikatuak, gaizki idatzitako agiri nahasi batean, oso salaketa larriak egin zituen guri buruz:

 “(…) correspondiendo dicho llamamiento gracias a este cambio a quien hasta no hace mucho ha defendido en mesa los intereses de uno de los sindicatos que el lunes lo apoyó, el sindicato CGT(…)ignorando el interés de los trabajadores y trabajadoras acaban “colocando” a su representante CGT(…)”

Oraindik ez dakigu gure ordezkarietako nori buruz ari diren; izan ere, gutariko inor ere ez litzateke “kolokaturik” izango plaza 3. HE batekin atera izan balitz. Gainera,  orain dela gutxi jakin izan dugu lanpostua azkenik 2.HEarekin aterako dela.

Baina UGTk arrazoi du bere baieztapenetako batean: sindikalismoa birsortzera gatozela esaten duenean. Hemen dago gakoa. Beldur direla dirudi. Atsotitzak dioen bezala, “piensa el ladrón que todos son de su condición”, “gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste”.

Gure lankide guztiei gogorarazten diegu gure ordezkarietako inork ere ez duela inolako lan promoziorik lortu ordezkari gisa, eta horietakoren bat LANGABEZIRA joaten dela kontratu bat amaitzen den bakoitzean, EHUn 10 urtez lan egin ondoren, unibertsitateko langile prekarizatu asko bezala.

Gai hau UPV/EHUn gauzak nola egiten diren moduaren adibide ona dela uste dugu; beraz, etorkizunean gertatzen denaren berri izango duzue.