Bizitzako inolako esparru batetan ere ez. Bortizkeria matxistarik ez

Urte bat gehiago Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunaren atarian gaude. Urte bat gehiago, emakumeok, emakume izanagatik soilik jasaten dituzten eraso guztien aurka ahotsa ozen altxatzen dugu. Urte bat gehiago gure bizitzetako arlo guztiak zeharkatzen dituzten indarkerien aurka matxinatzen gara. 2020. urte honetan 81 emakume erahilak izan dira, 2010. urtetik zenbatu ezkero 1094 batzen direlarik, eta oraindik honi ez diote behar bezalako izenik ematen: Terrorismo Matxista.

Hilketa guzti hauek, emakumeok, gero eta gizon gehiagorekin batera, benetan bidezkoago eta berdintasunezkoago gizarte batetan denak batera bizi ahal izateko egunetik gunera eta borrokaz borroka lortzen ari garen aurrerapen guztiei haren indar guztiekin aurre egiten dien sistema matxistaren eta patriarkalaren ondorio dira.

Covid-19 pandemiaren konfinamenduan tratu txarrak eta sexu erasoak biderkatu egin dira, eta oraindik egoera hori ez dugu atzean utzi. Gure herrialdeko ehunka emakume aien erasotzailearekin elkarbizitzera behartuta egon dira eguneroko torturarengandik ihes egiteko aukerarik ez alternatiba argirik gabe.

Bidegabekeria guzti hauek iraultzeko, emakumeen arteko elkartasunaren eta elkarlaguntzaren alde, gizon askoren jarrera pozoitzen duen gizontzasun eredu toxikoaren deseraikuntzaren alde, aniztasuna eta gizaki guztion garrantzia errespetatzen duten baloreetan eta berdintasunean elkarheztearen alde egiten jarraitzen dugu.

Ez ditugu heriotza gehiago deitoratzen jarraitu nahi, eguneroko tratu txar krudel hau ez dugu gehiago jasan nahi. Aske, lasai eta beldurrik gabe bizi nahi dugulako, elkartuta defendatuko gara.

CGT-LKNtik urteko egun guztietan gizarte mobilizaziorako, antolamendurako eta borroka anarkofeministarako deialdia egiten dugu; emakumeak bigarren mailako izakitzat ituen sistema neoliberal, kapitalista, patriarkal eta matxista honi elkarrekin aurre egiteko.

BORTIZKERIA MATXISTAREKIN AMAITU DEZAGUN.
BIZITZAREN ESPARRU GUZTIETAN.