Orain arte bidalitako komunikatuak baloratu gabe, CGT-LKNrako oinarrizkoak diren puntu batzuk argitu nahi ditugu une honetan negoziazio kolektiboa gauzatzeko. Gerentziarekin
LKN Euskal Herriko Unibertsitatea – CGT Universidad del País Vasco
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak eztabaida piztu du EHUko errektore taldearen eta Jaurlaritzaren artean. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak azaldu du EHUrentzako iragarritako diru kopurua «geldialdia» ekarriko lukeela; bere aldetik, Zientzia, Unibertsitatea eta Berrikuntzako sailburu Perez Igesiasek adierazi du «dialektika hiperbolikoak» ez duela unibertsitatearen finantzaketa hobetuko. Eztabaidaren erdian, LAB, Steilas, ELA eta LKN sindikatuek lanuzteak eta kontzentrazioak antolatu dituzte abenduko lehen asterako, «inbertsio publiko handiagoa» eskatzeko.