Sindikatu anitzeko bilera Joxe Ramón Bengoetxea errektorearekin

Posted by

Atzo errektoreak EHUn ordezkaritza duten sindikatuak deitu zituen erakundearen aurrekontu-egoera larria azaltzeko. Azken egunotan ikusten ari gara nola Joxerramon Bengoetxea errektorea  deskalifikatzen duten “boterearen” hurbileko batzuk

Kritika horiek datoz Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate Publikoari ematen dion finantziazio eskasari buruz egindako adierazpenenengatik. Duela egun gutxi, Imanol Pradalesek (familia xumekoa eta Deustuko Unibertsitatean hezia) adierazi zuen unibertsitate publikoa ez dela inoiz hobeto finantzatuta egon. “Ez du jakin nahi” aurrekontu-gabeziak 2008ko krisia baino lehenagotik datozela, eta egungo igoerak ez duela ezertarako ere bete 20 urtetik gora erremediorik gabe handitzen ari den zuloa. Bestalde, Ignacio Pérez errektore ohiak, zerbait koherentea ekarri baino gehiago, deskalifikatu egiten duten adierazpenak egin ditu. Pérez Iglesias da miseria kudeatu nahi izan ez zuena, errektorea izan zenean.

Orain badirudi aukera dugula proposamenak egiteko azpiegitura horren aurrean. Aberastasunaren banaketa da gurea: 80.000 euroko soldata horiek eta unibertsitateak kontrolatzen ez dituen masterrak, baina EHUkoak direnak, “eta ez direnak”, eta katedradun batzuen soldatak gizentzen dituztenak, predokek edo ikerketako langileek pisu partekatu bat ordaintzeko ere ez duten bitartean.

Gainera, prestatzea tokatzen da; onartu behar da mobilizazioak beharrezkoak izango direla eta negoziaziorako tresna gisa agertzen direla horizontean. Aurrekontu falta hori ez da egungo errektoretza taldearen erantzukizuna; askoz lehenagotik dator. Diferentzia da orain norbaitek datuak mahai gainean jarri dituela eta arazoari aurre egiteko alderdi soziala kontutan hartu duela. Horregatik ere, burgesia liberalak ez du barkatzen sindikatuak unibertsitate-komunitatearen ordezkari gisa kontuan hartzea. Errektorea ausartu egin da, eta argi duela dirudi. Negoziazio Kolektiboan hobekuntza aipagarria nabaritu dugu: lehen hormigoizko horma zegoen tokian, orain negoziatzeko tartea dago. Gutxi edo asko, baina tartea badago. Lehen sistematikoki ukatzen ziren kasuetan,  langileek erabakitzeko gaitasun apur bat handiagoa dute.

Ezin da onartu soldatek erosteko ahalmena galtzea, ezta doktoretza duten langileak egotea ere, mila euro inguru kobratuta. Onartezina. Errektoreari jakinarazten diogu: gogor kritikatuta izango da, beharrezko finantzaketa eskatzeko ekintza-unitate oso bat lortzen badugu.

Datu zehatzagoak espero ditugu errektoretza-taldearen gastu-proposamen zehatzei buruz iritzia emateko, hau da “soldata-baldintza duinak”  temino generikoa nola betetzen du  eta  aurkeztu zitzaigun agirian ez da agertzen kontziliazioa eta beraz zein iango zen bere diru kopuruak eta modua.

Bestalde, Bengoetxeak esan du unibertsitatearen estatutuak eguneratu behar direla, eta hori demokratizatzeko aukera bat dela. Nahiz eta gure demokrazia zuzen maitetik urrun egon (burgesia liberalean hainbeste sarpullido eragiten dituena) baina gertuago gaude Bengoetxearen eta bere taldearen planteamenduetatik Pérez Iglesiasengandik  eta antzeko aukeretatik baino. Beraz, historiako langilerik zaharrenak gara, baina hezkuntza publikoarekiko konpromisoari eta elkartasunari eusten diogu eten Gabe.