CCOO eta UGT sindikatuek CEOE eta CEPYME patronalekin 2023an langileek pairatzen dituzten hainbat gaixotasun arrunt pribatizatzea eta osasun publikoko jarduerak mutualitateen esku uztea adostu zuten. Gogoratu behar da mutualitateak enpresa-elkarteak direla, eta, besteak beste, lanak eragindako kalteei arreta ematen dietela, betiere enpresen eskaeretatik abiatuta, eta lanekoak ez diren osasun kontrolak ere egiten dituztela, errekuperazio-denborak eta kostuak murrizteko helburuarekin.
Langileentzako, asistentzi kalitatea okertuko lirateke eta kontingentzia arruntagatiko bajen kontrola areagotu litzateke, betiere irizpide ekonomizistak erabiliz eta ez osasun irizpideak.
2023an akordio hori sinatu zenetik, soilik lau autonomi erkidegotan adostu da osasungintza publikoaren eta mutualitateen arteko lankidetza, mutualitateei botere gehiago emonez, Cataluña, Asturias, Balerar irletan eta INGESAn (Ceuta eta Melilla). Emaitza horren pobrea izan arren, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du baztertu horrelako akordio bat egitea eta Nafarroako Gobernuak CCOOekin, UGTrekin eta CENekin adostu du akordio hori garatzeko asmoa.
Akordio hau emango balitz hurrengo ondorioak lituzke:
- Mutualitateek altak aurreratzeko presio mekanismo gehiago izango lituzkete hainbat gaixotasun arruntetan, bereziki gaitz
- Lan-gaixotasun izan beharko liratekeen hainbat gaitz ezkutuan mantentzeko erreztasun handiagoa izango lituzkete mutualitateek, hau da, osasun sistema publikoan kudeatuko lirateke mutualitateetan kudeatu beharrean.
- Mutuen bitartez osasun pribatura bideratuko diren probak eta tratamenduak areagotuko dira, eta hauek gizarte-segurantzako kotizazioek ordainduko dituzte. Gizarte Segurantza osasun pribatuaren finantzatzaile eta bultzatzaile bihurtuko
- Laneratze goiztiarra lehenetsiko luke, osasuna berreskuratzearen
- Hitzarmenak ez du bermatzen mutuek gerora interesdunaren historial kliniko osoa eskura
- Osasun arreta pribatizatzeak ezberdinkeria sozialak handitzen ditu, eta kontrako bidea da urratu beharrekoa.

Esandakoarengatik, ELA, ESK, Steilas, USO, CGT, CNT eta OPAk kanpaina bat abiatuko dute hurrengo asteetan Nafarroan zein EAEn, mutualitateekin inongo lankidetza hitzarmenik sina ez dadin, “Mutuak Stop” lelopean. Besteak beste, Legebiltzarrean sindikatuek agerraldia eskatuko dute egoeraren larritasuna salatzeko, alderdi politikoei eskatuko zaie legez-besteko proposamenak onar ditzatela lankidetza akordioen aurka, enpresetan pribatizazioaren aurkako mozioak landuko dituzte, mutualitateen aurrean salaketak egingo dituzte eta osasun langileen artean pribatizazioaren aurkako lanketa egingo dute.
Kanpainaren lehen fase honetan alderdi politiko eta instituzioen aldetik jasotako erantzunaren arabera, ondoren bestelako mobilizazio deialdiak egingo dituzte. Langileen osasunaren kontura ezin baita osasungintza publikoa ahuldu.
ELAk, ESK, Steilasek, USOk, CGTek, CNTek eta OPAk














