FLOTILLA GELDITZEN BADUTE UNIBERTSITATEA GELDITUKO DUGU

Posted by

Israel Gazan burutzen ari den genozidioaren aurrean, eta Palestinaren gaineko apartheid eta garbiketa etnikoko hamarkaden ondoren, abuztuaren 31n Global Sumud Flotilla abiatu zen Bartzelonatik. Honela, Flotilla osatzen duten ontziek Gaza aire zabaleko kartzela bihurtu duen ia bi hamarkadetako setioa hautsi nahi du.

Flotilla Mediterraneoko hainbat portutatik abiatzen ari da, setioa apurtu eta Israelek Estatu Batuen eta Europar Batasunaren babesari esker jarduten duela gogorarazi nahi duen egitasmo globala da. Helmugara hurbildu ahala, bigilantzia, mehatxuak eta erasoak areagotu egiten dira, eta aurrekoetan gertatu bezala, Flotilla eta haren tripulazioa edozein momentutan bahitu edo erasotua suerta daiteke.

Unibertsitate-komunitate gisa, egitasmoari babesa eskaini nahi diogu. Horretarako, Flotilla gelditzen badute, gure lan eta ikasketa guneetatik unibertsitatea geldituko dugula adierazi nahi dugu. Era honetan, herri palestinarrari gure babesa eskaini nahi diogu eta Israelenganako nazioarteko blokeo ekonomiko, militar eta diplomatikoarenganako presioa areagotu nahi dugu.

Egoera horretan, egiten diren deialdietara adi egoteko eta hauetan parte hartzeko eskaera luzatu nahi dizuegu.