Irailaren 19an, ostirala, EHU Plestinak deitutako bilera batean izan ginen. CCOO, LAB, ELA, STEILAS eta CGT-LKN sindikatuak egon ginen eta ikasleen aldetik Ikasleen Sindikatua, Ikasle Abertzaleak, LORRATZ eta ILE izan ziren. Lortu genuen akordioa da erantzun sendo bat ematea PALESTINAREN ALDEKO ONTZIDIA Israelgo armadak erasotzen duenean, aurrekariak ikusita denok uste genuen horrela izango dela.
Hainbat ekintza mota aztertu ziren, baina argi zegoen lehenengo erreakzioa kontzentrazio masivo bat izango zela, unibertsitate-komunitate osoaren aldetik, flota erasotua izan eta hurrengo egunean.
Gure ustez, masiboa izatea garrantzitsua da; izan ere, Espainiako Vueltan ikusi dugun bezala, agintariek presioa egiten dute beste batetik hartuko ez lituzketen erabaki jakin batzuk hartzeko. Unibertsitatearen erantzuna irmoa izatea eta Israelekin mota guztietako harremanak haustea nahi dugu, eta, Palestinako herriaren genozidioaren aurrean, bere ahotsa altxatu eta salatzen laguntzea Europako estatuek Israelekin zuzenean edo zeharka kolaboratzeari utz diezaioten.
Bertaratutakook testu komun bat sinatzea erabaki dugu, unibertsitate-komunitateari erantzun sendo hori emateko deia eginez.
Informazioa ematen eta zuen laguntza eskatzen jarraituko dugu, hori gabe adierazpen ofizial guztiak seguruenik alferrikakoak izango lirateke.