Hezkuntza Sailak, inorekin hitz egin gabe, 2022-2023 ikasturterako Batxilergo Artistiko modalitatea Ibarrekolanda BHItik kentzea erabaki du

CGT-LKN Bizkaia
NTERINOEN GREBA taldea gara. Talde hau Hezkuntzako ordezko irakasleok eta hezitzaileok osatzen dugu eta bi helburu ditugu: gure lanak (eta ondorioz hezkuntzak) bizi duen prekarizazio gero eta larriagoa salatzea eta horri konponbide adostu bat aurkitzea hezkuntzan esku-hartzea dugun eragile guztion artean. Hori dela eta, hainbat ekimen abiarazi ditugu azken hilabeteetan eta horietako bat hau da, gutun hau helaraztea sinadura bilketarekin batera.
Bizkaiko CGT-LKNren Hezkuntzako Langileon Sailetik, 2011tik eratu ginenetik, geure indar eta baliabide xumeekin langile publiko interinoen eta ordezkoen duintasunaren eta eskubideen alde aritu gara, lan esperientzia bidezko egonkortzearen aldeko apustu irmoa eginda. Horregatik nahiz eta deialdi honekin kritikoak izan haren alde egitea eta mobilizatzea erabaki dugu. Gure zein gure lankideen egonkortzearen alde egiteko, eta lan eskubideez haratago egoera honek zerbitzu publikoen kalitatean, baloreetan eta izaeran eragin zuzena eta bortitza duelako. Apirilaren 22an grebara!