Inicio Internacional Sirioak

Sirioak

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaSiriako gerlari dagokionez, gure Europa demokratiko honetan ba daude bi motako ezkertiarrak, El Asaden erregimena diktadura hutsa denez, oposizioko talde armatu guztiei baliabide militarrak eman behar zaiela pentsatzen dutenak, eta gero dugu Estatu Islamiko (Daesh) talde terrorista honen kontra borrokatzeko, zilegitasun osoa duela El Asadek. Infernu horretan bizi diren Siriako pertsonei berdin die nondik edo nortzuk tirokatzen dituzten, inork ba al daki nortzuk dira onak edo gaiztoak gerla honetan? Benetako internazionalismoak pertsonak ditu helburua eta haien bizitza gure jarduerarekin kolokan jartzen dugunean gure elkartasuna hutsaren hurrengoa da. Orduan ez dago zer laguntzarik? Ezin dugu basakeri honen aitzin ezer egin? Ba … gauza aunitz egin dezakegu, lehendabizi, pertsonen arteko arazoak konpontzeko, guda metodo gisa arbuiatu. Gure gobernuei behartu behar diegu arma trafikoa eteteko, gerlatik ihes egiten dutenak duintasunez artatu behar ditugu eta Jordanian, Egipton, Iraken, Turkian dauden 4 miloi iheslariei, mota guztietako bizi baliabideak eskaini behar zaie, elikagaiak, medikuntza, aterpea … eta gerlatik alde egiteko pasabide ziurrak. Kurdistango kurduak aspalditik ari dira euren etorkizuna eraiki, haiek sortu duten autonomia barruan, irakaskuntza, osasuna … eta autodefentsa kudeatzen dute. Laguntza arras urria jaso dute nazioarteko elkartasunetik, eta hala ere, gai izan dira gizarte libre eta solidario bat eraldatzeko. Prentsan irakurri dut, Turkian errefuxiatu diren hainbat irakaslek hasiko direla haien neska-mutikoak eskolatzen. Pertsona hauek ez dira etsitzen, badakite etorkizuna jende zumeak altxatzen duela. Bere adibidearekin bakea irabazten ari direla. Gizarte zibila beti izan da tiranoak, arma trafikanteak eta militarrak baino indartsuagoa, Hor dugu muga gure elkartasunaren bidea.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share