Skip to content
CGT-LKN Euskal Herria

CGT-LKN Euskal Herria

Confederación General del Trabajo – Lanaren Konfederakunde Nagusia

  • Inicio
    • RGPD
  • Quienes Somos
    • AFILIARSE
      • En Bizkaia ¿Cuánto se paga de cuota?
    • Agenda-Reserva Locales Bizkaia
    • Campañas
    • Dónde estamos
    • Redes Sociales
    • Estatutoak (LKN-CGT)
  • PUBLICACIONES
  • Recursos Laborales
    • Asesoría Jurídica
    • Convenios Colectivos
    • Boletín Juridico
    • Guias y Legislacion
    • MEDIDAS DE CONCILIACIÓN
    • Sentencias
    • Guías
  • Salud Laboral
    • Guias de Salud laboral
    • LEGISLACIÓN
    • Mutuas
  • Berriak-Noticias
24 noviembre, 2022 Acción SocioSindical-Ekintza soziosindikala, Hemakume-Mujer, Sociedad

A25. INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Posted by CGT-LKN emakume

Beste urte bat gehiago, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunean kalera irtengo  gara eta berriz ere emakumeak emakumezkoak izate hutsagatik erahilak izaten jarraitzen dugu.

Datu estatistiko izugarriek Espainian 6 egunero emakume bat erahila dela adierazten digute; eta haiekin hondatutako familiak eta erasotzailearekin bizi edo indarkeria jasan behar izan duten seme-alabak.

Kolore guztietako erakundeak eta alderdi politikoak haien interes eta politika alderdikoiekin baina indarkeria matxistarekin bukatzeko inolako ekarpenik egin gabe, mugimendu feministetan infiltratzen doaz, haien buruak feminismoz janzteko eta haien hedabideek argazkia zabal dezaten, emakumeon eskubideen eta askatasunen aurrerapen handiak azalduz guri iruzur egiten jarraitzeko.

Bitartean, indarkeria matxista gizarte matxista, patriarkal eta kapitalista honetan irmoki errotuta jarraitzen du.

Emakumeak eta genero disidenteetako pertsonak lanean, ondasunetarako eta zerbitzuetarako sarbidean, kalean, sare sozialetan eta gizarteko maila guztietan diskriminazioa eta jazarpena jasotzen jarraitzen dugu.

Hor daude jaietan eta dantzalekuetan gertatutako ziztadak, emakumeongan eta haien familiengan izua zabaltzeko; espazio publikoetatik haiek urruntzeko eta beti beldurtuta bizi daitezen lortzeko ahalegina.

Unibertsitate-egoitza elitista batetik egindako oihuak, garrasiak eta irainak, jazarritakoek beraiek ohiko erritual gisa zuritu dutena, indarkeria matxistaz gain sexuen arteko segregazioa eta bazterketa klasista iraunarazten dute.

Askatasunez abortatzeko eskubidea oraindik bizi zaren tokiaren eta eskura dituzun baliabideen araberakoa da. Gure gorputzen gainean erabakiak hartzeko eskubidea errespetatzen ez duen osasun sistema bat eta askotan informaziorik eskeintzen ez digun ezta galdegiten ez digun ikuspegi androzentrikoa.

Bizi osoa familia zaintzen edo oraindik lan prekarioenak izaten jarraitzen duten zaintza lanak egiten eman ondoren pentsio zirtrin  bat jasotzea ere indarkeria matxista da.

Arrazoi politikoengatik zein erlijiosoengatik emakumeon aurkako indarkeria eta errepresioa jarraiak diren mundu globala. Gerra amaigabeetan bortxatutako emakumeak, emakumeak eta neskatoak bahituak, salduak eta erahilak. Oraindik emakumeen genitalen mutilazioa egiten den herrialdeak.

Baina ez gara isiltzen, borrokatzen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Iranen Jina Amini- ren erahilketaren ondoren, bertako gobernuaren errepresio gogorraren gainetik, nahiz eta ehundaka pertsona hil dituzten (hoien artean kurduarra ere baden Nagihan Akarsel kazetaria) garatzen ari den eta kalean jarraitzen duen iraultzaren modukoak pizten jarraituko dugu.

CGT-LKNtik bidegabekeria guztien aurkako borrokaren alde egiten jarraitzen eta jarraituko dugu, gure lantokian, kalean, ikastetxetan, gizartean…toki guztietan; elkarlaguntzaren eta autogestioaren bidez, gizaki guztien aniztasunaren eta garrantziaren baloreak errespetatuko dituen gizarte bidezkoago eta berdinzaleago batetan bizi ahal izateko.

 

Bat ikutzen baldin badute denok erantzungo dugu

Erahildako emakume gehiagorik ez

Indarkeria matxistetatik askatutako emakumeak

Patriarkatua eta kapitala, egiturazko indarkeria

AUTODEFENTSA ANARKOFEMINISTA

Print Friendly, PDF & EmailPrnt / PDF
Comparte:
Share
25 de noviembreA25indarkeria matxistenViolencia machista

Navegación de entradas

Previous Post:CGT se reafirma como sindicato mayoritario en el sector remolque
Next Post:Violencia Machista

RSS CGT-LKN Araba

  • COMUNICACIÓN AL BUZÓN DE LA INSPECCIÓN DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL
  • FLOTILLA ERASO DUTE – HAN ATACADO LA FLOTILLA
  • Más de 25.000 trabajadores se unen a la huelga del metal de Cádiz en su primera jornada
  • Solidaridad con lxs 6 de la suiza Basta ya de persecución, hacer sindicalismo no es delito
  • Boletín Salud laboral: TIPOS RIESGOS PSICOSOCIALES

RSS CGT-LKN Bizkaia

  • Cambio de convenio en limpieza de trenes Garbialdi Bizkaia
  • Tabla IRPF 2026
  • Victoria en Glovo
  • Video, Presentación libro todo lo que somos “Todo lo que somos
  • 25N -A25 – Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Eguna

RSS CGT-LKN Gipuzkoa

  • A25 – Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Eguna
  • Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko; campaña para que Osakidetza y Osasunbidea no privaticen y dejen la atención de las enfermedades comunes en manos de las mutuas
  • CGT convoca Huelga General de 24 horas en el Estado el 15 de octubre contra el genocidio
  • Stop Genocidio. Langileok Palestinarekin!
  • ERAKUSKETA: KONZENTRAZIOZKO EREMUAK ETA MEMORIA CAMPOS DE CONCENTRACIÓN Y MEMORIA

RSS CGT-LKN Nafarroa

  • Concentración ERTES 26 diciembre
  • Nafarroa: Horario de navidad – Gabonetako Ordutegia
  • MEDALLA MILITAR
  • JORNADAS CGT/LKN NAFARROA EN RUESTA
  • EL MILAGRO ECONÓMICO DEL TURISMO / TURISMOAREN MIRARI EKONOMIKOA

Buscar en el sitio

SÍGUENOS

 

WordPress Theme: Admiral by ThemeZee.