CGT-LKN HEZKUNTZA: Nos adherimos a la convocatoria de huelgas en defensa de un sistema educativo propio, euskaldun y público y para denunciar el anteproyecto de Ley

Hezkuntza sistemaren baliabideen merkantilizazioa gero eta nabarmenagoa da, enpresa pribatu gutxi batzuen mesederako baliabide ekonomiko publiko izugarriak xahutzen dira: jantokien zein garbiketaren azpikontratazioa, eraikinen eta azpiegituren mantenua, pedagogiaren aldetik hankarik ez bururik ez duten formakuntza eta digitalizazio programak, ordenagailuak, arbela digitalak eta bestela traste teknologikoen erosketa masiboak…

Apirilaren 22an CGT-LKN ere egonkortasunaren alde grebara goaz!

Bizkaiko CGT-LKNren Hezkuntzako Langileon Sailetik, 2011tik eratu ginenetik, geure indar eta baliabide xumeekin langile publiko interinoen eta ordezkoen duintasunaren eta eskubideen alde aritu gara, lan esperientzia bidezko egonkortzearen aldeko apustu irmoa eginda. Horregatik nahiz eta deialdi honekin kritikoak izan haren alde egitea eta mobilizatzea erabaki dugu. Gure zein gure lankideen egonkortzearen alde egiteko, eta lan eskubideez haratago egoera honek zerbitzu publikoen kalitatean, baloreetan eta izaeran eragin zuzena eta bortitza duelako. Apirilaren 22an grebara!

INTERINOEN GREBA

INTERINOEN GREBA taldea gara. Talde hau Hezkuntzako ordezko irakasleok eta hezitzaileok
osatzen  dugu.

Tenemos  dos  objetivos  principales: Denunciar la precarización que sufre nuestro trabajo (y en consecuencia la educación pública de la CAV) y buscar una solución consensuada entre todos  los  agentes  que participan en educación.