Inposaketa inposaketaren atzetik

Hezkuntza Sailak, berriro ere inorekin adostu edo hitzik egin gabe, interesatzen zaionean hedabideen aurrean hainbeste erabili duen «ikastetxeen autonomia» urratuz, ekainaren 1ean DBH 4 eta Batxilergoko irakasleak derrigor ikastetxetara itzultzeko agindu du (Maiatzaren 19ko aginduari jarraiki).

Oraindik ere saileko arduradunek ikastetxe bakoitzeko baldintzei egokitutako segurtasun planik ez protokolorik prestatu ez dutenean, testak burutzeko baliabiderik eman ez dutenean eta larriena arrisku larri hau hartzeko inolako arrazoi ez behar pedagogikotik ez dagoenean.

Berriro ere EAJ eta PSE EE Jaurlaritzak  hauteskundeetara begira normaltasuna eta kudeaketa bikainaren irudia gizarteari saltzeko ikasleen eta irakasleen zein haien senideen osasuna eta bizia arriskuan jartzen du.