• Ibarrekolanda BHI ikastetxean atzo komunikabideen bidez geletara bueltatzeko berri izan genuen. Hiru ordu lehenago, gure erreferentziazko ikuskariak ere ez zeukan horren berri.
• Hartutako neurriak ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin adostuta egon beharko lirateke. Ez dute gure iritzia kontutan izan eta itxialdi osoan ez gaituzte ezertarako konsultatu.
• Martxoaren 13-tik gaur arte, ikasleek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak lanean jarraitu dugu eta jarraitzen dugu, gure funtzio akademikoak eta hezitzaileak betetzen. Lan baldintzak eta lan karga ohikoa baino handiagoa eta gogorragoa izaten ari dira. Ikasleek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak egindako ahalegina erraldoia izan da, amaigabeko lan-jardunaldiak eta etengabeko ordutegiak izan ditugu azken hilabeteetan. Profesionaltasunez eta ardura handiz konpromezu handia erakutsi dugu egoera honetan.
• Hezkuntza Departamentuak geletara bueltatzean ikasle, irakasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko ardura zuzendaritza taldearen, irakasleen eta langileen esku uzten du. Gure ustez horrelako ardura gure gaitasunetatik kanpo dago, izan ere, ezin dugu bermatu guzti horren antolakuntza.
• Zuzendaritza taldeak moralki ezin diegu exigitu irakasleei geletara bueltatzea. Kontutan izan behar da, irakasle askok COVID delakoarekiko bereziki sentikorrak direla, arrisku egoeran daudela edo arriskuan dauden pertsonekin bizi direla. Gure osasuna arriskuan jartzen da, gure artean gaixorik egon diren irakasleak badaude.
• Ikasleak ere geletara bueltatzeko behartzen dituzte eta ez da arreta bermatzen etxean geratzen direnen kasuan, euren familiek erabakitzen badute egoera honetan ez direla bueltatuko.
• Gelako 15 ikasle gehienez egon behar dutela proposatzen da eta gure ikastetxean gela guztietan ikasle kopurua hori baino handiagoa da, batxilergoan talde guztietan ia bikoiztu egiten da. Neurri honek irakasle kopurua bikoiztuko dela esan nahi du, presentzialki ikasle guztiak atenditu ahal izateko?
• Gure ikastetxean ezin dugu ikasleen artean 1,5m-ko distantzia segurtatu ez geletan, ez pasiloetan, ez komunetan ezta patioan ere ez.
• Lan jardunaldia 5 ordukoa izanda, urteko garai honetan aurpegiko maskarak jarrita, oso zaila ikusten dugu, itogarria izango delako. Nork segurtatuko du eta ordainduko du osasuna babesteko materiala?
• Ez dugu garbitzaile nahikorik erabiltzen diren espazioen etengabeko desinfekzioa eta garbiketa egokia egin ahal izateko.
• 14 urte baino gehiagoko ikasleak arduratsuak direla segurtasun neurriak mantentzeko esatea, ez dator bat errealitatearekin. Kaleetara ateratzean izaten duten jokaera besterik ez da kontutan izan behar.
• Batxilergoko 2.maila amaitzear dago eta ebaluazioa antolatuta dago. Maiatzaren 18an bueltatzea planteatzen da eta azken egun lektiboa maiatzaren 19a da.
Batxilergoko 1.mailan berdin. Maiatzaren 25an bueltatzea planteatzen da eta maiatzaren 29a azken egun lektiboa da.Zikloetan, bigarren maila amaituta dago, soilik FCT delakoak eta Proiektua falta dira. Lehenengo mailan, Publizitate Grafikoan maiatzaren 29a da azken eguna eta Giza Kultur eta Turismo Animazioko zikloan, ekainaren 5a.
Hezkuntza Sailak apirilaren 22an aurkeztutako dokumentuaren irizpideei jarraitzen, Dagoeneko 2019-20 ikasturteko amaiera antolatuta dugu eta irakasleei komunikatu zaie. Gaur bertan, familia zein ikasleei jakinaraziko diegu. DBH eta Batxilergoko egutegiak komunikatu honekin batera atxikitzen dizkizuegu.
• Gure lanarekiko errespetua eta gure osasuna babestea eskatzen dugu.
• Elkarlana egiteari ez diogu uko egiten. Baina Maiatzaren 18tik aurrera horrelako ardura onartzea gure gaitasun profesional, personal eta moraletatik kanpo geratzen dela uste dugu.
Ibarrekolanda BHI-ko Zuzendaritza Taldea