Adierazpena: COVID19aren krisialdiaren kudeaketaz

CGT-LKN sindikatutik COVID19 delako izurritearen aurrean E.A.E.ko Hezkuntza Sailak egin duen kudeaketaren aurrean zuokin gogoeta eta hausnarketa batzuk partekatu nahi ditugu.

Ikastetxeen itxieraren inguruan:

Madrilen, eta geurera etorrita, Gasteizen eta Balmasedan gertatutakoaren aurrean Ikastetxeak ixteko erabakia BERANDU hartu zen; DBHko 2. Ebaluazioarekin lotutako eginbeharrak osatu arte itxaron zelaren susmo sendoa dugu (ebaluaketa bileren emaitza zein akta guztiak zuzendu eta bildu eta nota-buletinak banatu arte).

Itxiera INPROBISATUA eta ARDURAGABEA izan zen. Batetik ikasle guztiak etxera bidali zirelako haien zaintzaz arduratu behar zutenei (hoien artean hezkuntzako langile asko) sortarazten zitzaizkien problematika larriei erantzuteko inolako neurririk kudeatu gabe eta ondorioz adingabeko hoien zaintza bermatzeko gaitasuna kolokan jarriz. Bestalde hezkuntzako langileoi itxitako ikastetxetara lan egitera behartu izana, langileak kutsatzeko arrisku larrian jartzeaz gain, haiei etxeratuta zituzten seme-alaben zaintza bermatzeko arazo larriak sortarazi zizkien.

Lanaren antolaketaren inguruan:

Egoerak berak eta Hezkuntza Sailak on-line lan egitea inposatu digu, baina Sailak hura behar bezela burutzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu anitzei egokitutako baliabide teknologikorik ez material didaktikorik ez digu eskeini, berriro ere multinazional handien menpeko produktuak erabiltzera eta gure kabuz materiala zein lan egiteko modu guztia moldatzera derrigortuta gaudelarik (behar bereziak dituzten ikasleetaz edota baliabide teknologikoak eskura ez dituzten ikasleetaz hitz egiten ez luzatzearren).

Digitalizazioarekin batera bete beharreko agiri eta txantiloi kopurua neurrigabe hazi da, gure jarduera didaktikoa egokitzeak suposatu duen lan kargaren handitzea bikoiztuz. Hezkuntza Sailetik ez digute jarraibide askorik ematen, eta ematen dituztenetan kontraesanez beteta datoz. Malgutasunaz, egokitzapenetaz hitz politak esaten dira baina aldi berean Ikuskarien bitartez ohiko ordutegiak betearazi nahi dizkigute!

“Arrakala digitala” delakoa ez da kontutan izan, ez ikasleen ez irakasleen kasuan; etxe askotan ordenagailu bakarra dago eta familiako kide guztien artean partekatu beharra dago, harrera etxeetan bizi diren ikasleak ere egoera berean daude; hainbat etxetan ordenagailurik edo Interneterako loturarik ez daukate…

Guzti honen aurrean Hezkuntza Sailetik irakasleon egoera pertsonalen eta familiarraren aurrean ez dute enpatia eta malgutasun askorik erakustsi. Guk ez dugu telelana egitea aukeratu, etxean behartuta itxita gaude ohiko lanaz gain gure seme-alaben zein adinekoen zaintza burutzen.

Eta egoera okertzeko, Hezkuntza Saila “alarma egoera” indarrean jarri zenetik gertatzen ari diren bajak (amatasunarekin edo erretiroekin lotuta daudenak izan ezik) ez da betetzen ari,

irakasle taldeen, ikasleon eta ordezkapen zerrendetan dauden lankideon kalterako.

Baina haren politikaren ardatza marketinean, negozioan eta zerbitzu publikoen murrizketa jarraietan oinarritu duen gobernu baten aldetik, ekonomia gizakion osasunaren eta ongizatearen aurretik jartzen duen gobernu baten aldetik ezin genuen besterik espero. Herri honetako langile publikoen profesionaltasunari, ahaleginari eta erantzunkizunari esker berriro ere bere kudeaketa negargarriaren eta intereondorioak ezkutuan gordeko ditu.